CBL-2024-2025-Ikasgela irekiak

Ikasgela Irekiak

Ikasgela irekiak: berdinen arteko orientazio akademikoa

Ekimena, Universidad Politéctica de Cataluñako Bartzelonako Informatika Fakultatean duela urte batzuk martxan jarritako Aula Lliure proiektuan oinarrituta dago. Proiektu hori ikasle talde batek proposatutakoa da eta emaitza oso positiboak lortzen ari da.

Helburua da, Informatika Ingeniaritza eta Adimen Artifizialeko graduetako lehen mailako ikasleei komunak dituzten Programazioko irakasgaietan laguntzea. Bereziki, lehenengo lauhilekoko Oinarrizko Programazioa eta bigarren lauhilekoko Programazioaren Metodologia eta Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa ikasgaiak hartzen ditu barne. Irakasgai hauetako bakoitzak 6 ECTSko karga du.

Lauhileko bakoitzeko hirugarren asterako, lehen mailako ikasleak gai dira programazioko irakasgai hauen mailarako edo erritmorako zailtasunak dituzten baloratzeko, eta astero, ordu eta erdiko bi saioko errefortzu akademikoa egiteko aukera planteatuko zaie orduan. Nahi dutenek web bidezko formulario baten bidez egin dezakete izen-ematea, guztiz doakoa izango den errefortzurako.

Proposamen honen berritasuna da laugarren edota hirugarren mailako ikasleek eramango dituztela bi errefortzu-saioak, ikasgela irekiak (II) deituko ditugunak. Mentoretzan arituko diren ikasleak, bi graduetako azken ikasturteetako ikasleei zuzendutako deialdi publiko baten ondoren hautatuko dira. Gehienez 3 ECTS kreditu aitortu ahal izango zaizkie, mentoretza-ekintza honetan parte hartzea eta ikasle hasiberriei laguntzeagatik.

  • Koordinatzailea: Edurne Larraza Mendiluze
  • Harremanetarako helbidea: edurne.larraza@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Informatika Fakultatea
    • Bilboko Hezkuntza Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: VIII (2024/25)