EuroSoTL 2019
Ikaskuntza-irakaskuntza akademikoaren eremu berriak arakatzen
First publication date: 27/06/2018
EuroSoTL-ren Europako hirugarren Biltzarra Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ospatuko da 2019ko ekainaren 13an eta 14an (https://www.ehu.eus/eu/web/eurosotl-2019/home)
Biltzar honetan landuko diren gai nagusiak honako hauek izango dira:
Zeintzuk dira SoTL-rentzat eremu berriak?
Zer lor dezakegu SoTL bitartez?
Nola lagundu dezakegu SoTL indartsu haz dadin?
Nola laguntzen die SoTL-ek ikasleei eta erakundeei hazten?
Zein lotura garatu beharko luke SoTL-ek?
Herrialde honetara bildu nahi dira lan egiteko modu hau jorratzen duten Europako Goi Heziketa Esparruko kideak, bai eta gaztelaniaz edo euskaraz mintzo diren beste herrialdeetakoak ere. Biltzar eleanitza izango den honetan, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez izango da komunikazioa. Aniztasunaren bidetik aberasteko.
Informazio gehiago
https://www.ehu.eus/eu/web/eurosotl-2019/home