GKAAPE hondakinen kudeaketa, UPV/EHUn
UPV/EHUko zentroetan sortutako esperimentazio animalien hondakinak gizakien kontsumorako ez diren animalia azpiproduktuen arloan indarrean dagoen legediaren arabera kudeatzen dira, eta 1. kategoriako GKAAPE hondakin gisa sailkatzen dira (animalia gorpuak, MER-arriskuko material espezifikoak).
UPV/EHUn GKAAPE hondakinen kudeaketa – sortzen direnetik azken erabilerara, balioespenera edo suntsipenera arte– araututa dago kudeatu bitartean giza osasunerako, animalien osasunerako edo ingurumenerako arriskuak ez sortzeko eta, batez ere, gizakien eta animalien elikadura katearen segurtasuna bermatzeko.
Hori dela eta, hondakinak bildu eta garraiatu behar dira; eraldaketa tratamenduak egin behar zaizkie, arriskutsuak izan ez daitezen; eta, gero deuseztatu behar dira. UPV/EHUn, lan horiek KANPO KUDEAKETAKO enpresa baimenduek egiten dituzte.
Arabako Campusa:
Kudeaketa Arabako Foru Aldundiak berak egiten du, edo enpresa baimenduak zuzenean (eskatu ahala biltzen da):
- ABELTZAINTZA ZERBITZUA. Arabako Foru Aldundia – Tel. 945 181 767
- "EURIA" NEKAZARITZA ETA BASO ZERBITZUAK - Tel.: 608 870 979
Bizkaiko Campusa:
UPV/EHUk sinatutako kontratu baten bidez, Bizkaiko Campuseko zentroetako 1. kategoriako materialen (MER) kudeaketa zerbitzua enpresa baimendu honi eman zaio (bilketak, hamabostean behin):
- MANUEL GARCÍA MENDOZA, S.A. - Tel.: 946 642 161 ; E-posta ander@mgm-sa.es
Gipuzkoako Campusa:
Kudeaketa enpresa baimendu honek egiten du (eskatu ahala biltzen da):
- GANADUA BILTZEN, S.L. - T.: 943 157 683
Esperimentazio animalien hondakinak biltzeko protokoloa animaliategi zerbitzuan (laburpena)
- SGiker Animaliategiak zentralizatzen du ikerketan erabilitako animalien gorpuen bilketa ( karraskariak, lagomorfoak, anfibioak eta arrainak).
- Leioako Animaliategian, bilketa etxolan egiten da egunero 12:00etatik 13:00etara.
- Animaliategian jasotako gorpuak plastikozko poltsetan sartuko dira, eta haien barruan ez da bestelako hondakinik egongo.
- Gorpuak kutxa/izozgailuetan sartzen dira eraman arte, eta, gehienez ere, 6 hilabetez gordetzen dira.
- Langileak edo ingurumena kutsatzeko arriskua ekar dezaketen mikroorganismoekin kutsatutako animaliak II. multzoko Hondakin Sanitario espezifikoen gisa kudeatuko dira (21/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoa, 3.2.g. artikulua). Horrelako hondakin sanitarioak kudeatzeko baimena duen STERILE SERVICES enpresak kenduko ditu.
Animaliaren trataera:
- Gorpua biosegurtasunerako kabinan tratatuko da.
- Gorpuak horretarako egokitutako (hondakin sanitarioa) edukiontzietan sartuko dira, eta behar bezala identifikatutako dira dagokien hondakin motarekin (animaliak).
- Edukiontzia biosegurtasunerako kabina batean zigilatuko da, eta edukiontzia gorpua/k jasotzen den egun berean biltegiratuko da.
- Edukiontzia zigilatu ondoren, izozgailuan sartuko da eraman arte –ahalik eta lasterren–, eta hori baino lehen edukiontziak kentzeko eskaera egingo da webgunearen bidez.
- Edukiontzia ez da beteko haren edukieraren % 80 baino gehiago, eta, behin utzita, haren edukia ez da manipulatuko.
- Animaliategiaren instalazioetan kutsatutako gorpuen bilketa Animaliategiak berak kudeatuko du.
- Animaliategiko instalazioetatik kanpo C2 mailako laborategietan kutsatutako gorpuak dagokion sailean/ikastegian hondakin mota horietaz arduratzen den pertsonak kudeatuko ditu.
Animaliak modu humanitarioan hilko dira (53/2013 ED), eta ezin izango dira gorpuak eraman haien heriotza egiaztatu arte.