jardunaldia-REDS-2022

GIHen aurrerapena Euskadiko udalerrietan

Data: 2022ko martxoak 28 (astelehena)           
Ordutegia: 12:00-14:00
Lekua: Goiuri Jauregia. Vitoria-Gasteiz

Testuingurua eta helburuak

Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareak (REDS) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) elkarlanean, -Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiarekin eta Gasteizko Udalarekin lankidetzan, antolatutako jardunaldi honetan tokiko GIHen betetze mailari buruzko bi txosten aurkeztuko dira:

  • “GIHak Espainiako hirietan/“Los ODS en las ciudades españolas” izeneko azterlana, REDSk egindakoa hirien garapen iraunkorreko ehun aditu baino gehiagoren laguntzarekin, 80.000 biztanletik gorako udalerrietan Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) betetze mailari buruzkoa.
  • “Euskal udalerriek GIHei egindako ekarpena” txostena, euskal udalerrien sareak (UDALSAREA) egindakoa. Txosten horretan, EAEko udalerriek 2015-2019 aldian GIHei egindako ekarpenari buruzko azterlana jasotzen da, eta  Tokiko 2030 Agendetarako trantsizioa ahalbidetzea du helburu.

Horien ondoren, mahai inguru bat egingo da Euskadin GIHen ezarpena gidatzen ari diren udalerrietako ordezkariekin: Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Donostia-San Sebastián eta Barakaldo.

Programa

Programa kontsulta dezakezu eratsitako dokumentuan.

Izen-ematea

Mesedez, etortzekoa bazara, bete ezazu onlineko formulario hau.

Ekitaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da REDSen Youtubeko kanalean

Harremanetarako

Jardunaldi honen inguruko edozein iruzkin edo ekarpen eskertuko genuke.

Helbide-e: iraunkortasuna@ehu.eus