EHU mugituz
Bizkaiko campuserako trafikoaren azterketa eta hobetzeko proposamena jasangarritasunaren ikuspuntutik
Gasen emisioen zenbakirik handienak errepide bidezko garraioari eta abiazioari dagozkie. Pandemiak sortutako egoeran, kutsatze-mailaren jaistearen arrazoi nagusia izan da egin ditugun desplazamenduen murrizketa. 2019 eta 2020ko datuak konparatuz, jaitsiera hori zenbatekoa izan den ikustea garrantzitsua da, Campusetan gertatukoan arreta jarriz.
Unibertsitateko campusek erakartzen duten pertsona-fluxua denez, proiektu honen helburua da, fluxu hori nolakoa den aztertzea eta atmosferaren kutsaduran zer eragiten duen ikustea. Beste alde batetik, Leioako Campusera aplikatutako mugikortasun jasangarriago baterako irtenbideak proposatzen dira, eta Leioara helduko den bidegorri baten azterketa ere planteatzen da.
Desplazamendu kopuruan eta desplazatzeko moduetan eragitea ezinbestekoa da. Zentzu horretan, Unibertsitatearen erantzukizuna ere bada mugikortasun jasangarri, osasuntsu eta ziurra bermatzea.
- Koordinatzailea: Elisabete Alberdi Celaya
- Harremanetarako helbidea: elisabete.alberdi@ehu.eus
- Parte hartzen duten zentroak: Bilboko Ingenieritza Eskola
- CBL Programako edizioa: IV (2020/21), V (2021/22)
Ekoizpen zientifikoa
- Álvarez, I., Etxeberria, P., Alberdi, E., Pérez-Acebo, H., Eguia, I., García, M.J. 2021. Sustainable Civil Engineering: Incorporating Sustainable Development Goals in Higher Education Curricula. Sustainability 13, 8967.
- Hernández, H., Alberdi, E., Pérez-Acebo, H., Álvarez, I., García, M.J., Eguia, I., Fernández, K. 2021. Managing Traffic Data through Clustering and Radial Basis Functions. Sustainability 13, 2846
- Alberdi, E., Urrutia, L., Goti, A., Oyarbide-Zubillaga, A. 2020. Modeling the Municipal Waste Collection Using Genetic Algorithms. Processes 8, 513.
-
Alberdi, E., Alvarez, I., Hernández, H., Oyarbide-Zubillaga, A., Goti, A. 2020. Analysis of the Air Quality of the Basque Autonomous Community Using Spatial Interpolation. Sustainability 12, 4164.