Gizarte Mugimenduekiko lankidetzan gogoeta eta eztabaida guneak sustatzera bideratutako jarduerak finantzatzeko laguntzen deialdia (2024)
Deialdi honen helburua da UPV/EHUko unibertsitate komunitatea gizarte arazoetara hurbiltzen laguntzea, gizarte mugimenduekin lankidetzan, baterako eztabaida bat sortuz.
Horretarako, deialdi honek dirulaguntza ekonomikoak ematen ditu EHUguneren esparruan Gizarte Mugimenduekiko lankidetzan hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sustatzera bideratutako ekintzak erabat edo partzialki finantzatzeko.
Eskatzaileak
Ondokoek parte ahal izango dute deialdi honetan:
- UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak.
- UPV/EHUko elkarteen erregistroan izena emandako unibertsitate elkarteek.
Kolektibo hauek gizarte mugimenduekiko lankidetzan aurkeztu beharko dituzte ekintzok.
Finantziazioa
Deialdirako aurrekontua 15.000 eurotakoa da.
Epeak
Eskariak aurkezteko epea 20 egun baliodunetan luzatuko da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Informazio gehiago:
EHUgune Zuzendaritza – Konpromisoa eta Eragin Soziala
Telefonoa: 94 601 7933
Posta elektronikoa: iraunkortasuna.gizartea@ehu.eus
EHUgune Zuzendaritza – Konpromisoa eta Eragin Soziala
Telefonoa: 94 601 7933
Posta elektronikoa: iraunkortasuna.gizartea@ehu.eus
- (Opens New Window)2024ko deialdia (pdf ,397,19 Kb)
- (Opens New Window)1. Eranskina (docx ,52,63 Kb)
- (Opens New Window)ERABAKIA, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzaren 2024ko maiatzaren 17koa, Gizarte Mugimenduekiko lankidetzan gogoeta eta eztabaida guneak sustatzera bideratutako jarduerak finantzatzeko laguntzak emateko (pdf ,270,08 Kb)