Datu baseak
Boluntario lanerako erakundeak
Mota honetako jardueren bidez kredituak aitortu ahal izateko, elkartasun eta lankidetza jarduera horiek zenbait baldintza betetzen duten erakundeetan egin behar dira.
Boluntario laneko erakundetzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan fundazio eta elkarteei dagokien erregistroan behar bezala erregistratuta egonik interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak garatzen dituztenak, eta, betiere, ondoko baldintzak betetzen badituzte:
- Boluntarioaren barne estatutua eratua izatea eta boluntarioen arretarako plan bat.
- Asegurua kontratatua izatea, erantzukizun zibilekoa eta istripuetarakoa, horren bidez boluntarioa babestuta egon dadin.
- Konpromiso idatzia sinatzea erakundeak eta boluntarioak.
- Kredituan aintzat hartzeko asmoz borondatezko lankidetza aitortzeko egiaztagiria ematea.
Erakundeen datu baseak:
Gure datu babesak: Araba / Bizkaia / Gipuzkoa
- Jarduera Bizkaian garatzea aurreikusten baduzu, kontsulta ezazu BOLUNTA, Gipuzkoan GIZALDE, eta Araban SARTU
- Garapenerako GKEetan jarduteko jarduteko edozein lurraldetan dela.