Hondakin arriskutsuen sailkapena
UPV/EHUko zentro, sail eta laborategietan sortutako hondakin kimikoen sailkapena Unibertsitate osorako eskema komun bati jarraituz egiten da. Horregatik, hondakin kimikoen sailkapena UPV/EHUk kontratatutako baimendutako kanpoko kudeaketa enpresarekin bat etorrita egiten da.
Hondakin arriskutsuak (HA) multzo handietan batzen dira, horien propietate fisiko eta kimikoen eta baimendutako kanpoko kudeaketa enpresak ondoren emango dion tratamenduaren arabera.
- UPV/EHUko laborategietako hondakinak sailkatzeko eta bereizteko iradokizunak (pdf, 1,8 Mb)
- Hondakin arriskutsuen (HA) sailkapena, UPV/EHUren barne kudeaketaren arabera (pdf, 137 Kb)
- Arriskugarritasun piktogramei buruzko oharrak (pdf, 354 Kb)
Hondakin arriskutsuen sailkapenari eta bereizketari buruzko zalantzak argitzeko, kudeaketa enpresarekin (SARPI IBERICA, SLU) jar zaitezke harremanetan, edo UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzailearekin:
- SARPI IBERICA, SLU: es.ist.consultas-upv-ehu-leg.int@veolia.com / T.: 945 465 803
- UPV/EHUko Hondakinen teknikaria: isaac.barrio@ehu.eus / T: 943 018 164