Creditos-optativos-voluntariado

Elkartasun eta lankidetza jarduerengatik hautazko kredituak gizarte erakundeetan eta UPV/EHUren berezko programetan egin eta aintzat hartzea

1. urratsa

Non egin dezaket boluntario lana?

HAUTATU ZEIN GIZARTE ERAKUNDEREKIN EDO/ETA PROGRAMATAN LAN EGIN NAHI DUZUN ETA ZEIN JARDUERA EGIN NAHI DUZUN

Elkartasun eta lankidetza jarduerak egiteagatik hautazko kredituak aitortzeko protokoloaren arabera, elkartasun eta lankidetza jarduerak honako leku hauetan egin behar dira kredituekin aitortu nahi badira:

GARRANTZITSUA: elkartasun eta lankidetza jarduerak aurreko zerrendan agertzen ez diren erakundeekin egiten badira, ez dira kredituekin aitortuko 

Lehen urrats honetarako aholkurik edo informazio osagarririk behar baduzu, idatzi iraunkortasuna.gizartea@ehu.eus, edo deitu UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaritzara: 94  601 79 33 (Felipe) / 94 601 28 55 (Idoia)

2. urratsa

Nola presta naiteke boluntario lanean aritzeko?

PRESTAKUNTZA JARDUERA BATEAN PARTE HARTU

Prestakuntza jaso boluntariotzaren esparruan::

 

3. urratsa

Zer gestio egin behar dut hautazko kredituen aitorpena eskatzeko?

ESKATU KREDITUEN AITORPENA UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzari

  • Zure jarduera ganoraz eta konpromisoz egin eta gero, eskatu ON LINE hautazko kredituen aitorpenaren ziurtagiria  horretarako ezarritako epeetan.
  • Horretarako, eranskin bat eta bi ziurtagiri erantsi behar dituzu:
    • ERANSKINA: ikasleak betetako eta sinatutako txostena (txantiloia).
    • Jardueran parte hartu izanaren ziurtagiria: boluntariotzako erakundeak edo UPV/EHUko programaren arduradunak egindako eta sinatutako txostena.
    • Boluntariotzaren oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiria, gutxieneko iraupena 5 ordutakoa izanik.
Ez dira onartuko manipulatu izanaren susmagarriak diren dokumentuak eta/edo zalantzazko moduan txertatutako sinadurak/irudiak dituztenak. Erantsitako ziurtagiriek jatorrizkoaren eskaneatze oso baten emaitza izan behar dute, gerora inolako aldaketarik edo txertaketarik egin gabe.

 

  • ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK
    • 2024ko urtarrilaren 15tik 26ra
    • 2024ko ekainaren 3etik 14ra
    • 2024ko irailaren 16tik 27ra

Eskaera bidali ondoren, agiri guztiak baldin badaude eta balioespena aldekoa bada, gehienez ere eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hilabetera jasoko duzu, zeure helbide elektronikoan Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak eginiko kredituak aitortzeko ziurtagiri elektronikoa.

Dokumentazioa ezer falta bada edo balioespena aurkakoa bada, komunikazio bide bera erabiliko dugu, hau da, posta elektronikoa, zeurekin harremanetan jartzeko. 10 egun naturalen epea izango duzu komunikazioaren osatzeko.

4. urratsa

AURKEZTU KREDITUEN AITORPENAREN ZIURTAGIRIA ZURE IKASTEGIKO IDAZKARITZAN

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak kudeatutako edo bermatutako elkartasun eta lankidetza jardueretan parte hartu izana aitortzeko, kreditu bat onartzen da 30 orduko arduraldi bakoitzeko eta 6 kreditu, gehienez, ikasketa planaren osotasuna kontuan hartuta.

 

 

Informazio gehiagorako:

UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritza: