Hondakin sanitarioak
Hondakin sanitario deitzen zaie 2008/98/EB zuzentarauaren 7. artikuluan aipatzen den Europako Hondakinen Zerrendan (EHZ) sailkatzen diren hondakinak, eta 21/2015 Dekretuaren, martxoaren 3koaren, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeari buruzkoaren, 3. artikuluko kategorietakoren batean sartzen direnei.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean hainbat motatako hondakin sanitarioak sortzen dizuten zentro, sail eta ikerketa talde batzuk daude, irakaskuntza jardueren eta batik bat, ikerketa jardueren ondorioz.
UPV/EHUk hondakin sanitarioen zentroen barneko kudeaketa sistema bat dauka. Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzaren baitako Iraunkortasunerako Zuzendaritzak unibertsitateko langileentzako prestakuntza ekintzak antolatzen ditu, hondakin horiek kentzeko modua kudeatzen du eta koordinazio lanak egiten ditu, unibertsitateak kontratatutako baimendutako kanpoko kudeaketa enpresarekin batera, azken hori egin dadin hondakin horien erantzule indarrean dagoen legediaren arabera.
Enpresa kudeatzailearekin STERILE SERVICES, edo UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzailearekin harremanetan jartzeko:
- STERILE SERVICES: Ander Etxebarria - aetxebarria@sterileservices.es / T.: 635 730 041
- UPV/EHUko Hondakinen teknikaria: isaac.barrio@ehu.eus / T: 943 018 164
Ondoren, UPV/EHUko hondakin sanitarioen kudeaketan aintzat hartu beharreko hainbat alderdi aurkeztuko dira. Alderdi horiek osatu egin daitezke hondakin toxikoen eta arriskutsuen kudeaketari buruzko informazioarekin, batik bat atal hauetan:"Hondakin arriskutsuak minimizatzea", "Produktu kimikoen isurien aurrean jarduteko modua" eta "Laborategiko segurtasun gomendio orokorrak".
Gainera, hondakin biologikoak manipulatzean aintzat hartu beharko dira beti arrisku biologikoen prebentziorako neurri unibertsalak.