Atzerriko ikasleek ostatu eta mantenurako laguntzen deialdia
2017/2018 ikasturtea
Bilboko Udalaren eta UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren arteko hitzarmenak diruz laguntzen ditu atzerriko ikasleen Bilboko ostatua eta mantenua.
Bilbon ostatua hartu duten ikasleek har dezakete parte deialdian:
- Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako III. Plan Zuzentzaileak lehenetsitako herrialdeetakoetatik datozen ikasleek, baldin eta UPV/EHUrekin elkartrukerako hitzarmena badute.
- Errefuxiatu gisa edo asilo eskatzaile egoeran sailkatutako ikasleek.
Diru laguntza hauetarako, 8.000€ ematen ditu Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak.
Deialdian jasotzen denez, hiru esleipen egingo dira 2018an, programako kreditua agortu arte: lehenengoa urtarrilean, bigarrena apirilean eta hirugarrena ekainean.
Informazio gehiago: iraunkortasuna@ehu.eus