Asset Publisher

Errefuxiatuentzako online hizkuntza prestakuntza

Norberak kudeatutako elkartasun eta lankidetza jarduera

Programaren HELBURUA da errefuxiatuak Europako hezkuntza eta prestakuntza sistemetan integratzea eta haien trebetasunen garapena bermatzea.

Izena eman dute 11 errefuxiatuk, Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordearen (CEAR) bidez. Programa abiarazteko, 5 boluntario behar ditugu. ZEREN ZAIN ZAUDE APUNTATZEKO?

TOKIA: Bizkaiko Campuseko Esperientzia Gelak ikastegiko informatikako aretoa (Leioa). Eskola horietarako ordenagailu bat behar da ikasle bakoitzeko eta errefuxiatu askok ez dute baliabide hori.

IRAUPEN: Bi hilabeteko prestakuntza izango da, 2 ordu eguneko. Astean bi egunetan. Arratsaldeko ordutegian, txandak ikasle boluntarioekin zehaztuko dira.

IKASTAROAREN HASIERA:  Otsailak 28

BALDINTZAK:  Ikasleak arduraz eta era koordinatuan lan egin beharko du, beraiek izango dira-eta programa honetako arduradunak UPV/EHUk lagatako ikasgelan.

Interesatuta bazaudeotsailaren 9a baino lehen idatzi mezu elektroniko bat UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegora oficop@ehu.eus, datu hauek emanez: zure izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta motibazioa. Adierazi gaian: “errefuxiatuentzako hizkuntza prestakuntza autogestionatua”.