CBL 2016/17: Experiencia piloto
Erronkak/ekintzak
2016/17 ikasturtean zehar iraunkortasunari lotutako erronkak/arazoak zehaztean, kontuan hartu dira Irakasle eta Ikertzaileek (IIP) UPV/EHUko campusetan detektatutako beharrak, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko (AZP) langileen laguntzaz, eta aukera eman du horrek, ikasleen, IIP eta AZPko langileen ikaskuntzan sakontzeko ez ezik, baita unibertsitatearen kudeaketa iraunkorragoa egiteko ere.
Prozesua
1. Ikasturtea hasi baino lehen mintegi bat antolatu zen Campus Bizia Lab programako irakasleekin, proiektuaren ideia orokorra aztertu eta gai hauei buruz gogoeta egiteko:
- Zer da iraunkortasunari loturiko erronka bat? Zer osagai ditu? Zer baldintza bete behar ditu erronkak ikasleen ikaskuntzarekin lotua izateko?
- Zer erronka plantea daitezke parte hartzaile bakoitzaren eragin eremutik? Zer beharko lukete UPV/EHUren erronka/arazo hauek operatiboak izateko Gradu Amaierako Lan (GrAL) edo Master Amaierako Lan (MAL) batean?
- Nola landu daiteke proiektuen arteko diziplinaz gaindiko izaera? Zer eragilek parte hartu behar dute? Zer rol izan behar du bakoitzak?
- Zer behar da proiektuak aurrera eramateko antolakuntza ikuspegitik (aholkularitza, prestakuntza, euskarri teknikoak,…)
2.MOODLE plataforma abian jartzea eta campusetako (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) taldeak osatzea. Hasierako arloen laburpena egitea eta lehentasunezko arloak irizpide pragmatikoetan oinarrituta definitzea:
Gipuzkoako Campusa:
Bizkaiako Campusa:
Arabako Campusa:
3. Campusetako taldeen eta Langileen Gerentziaren, Campusetako Gerentziaordetzen eta zerbitzuetako langileen arteko lankidetza: estaldura instituzionala eta eragikera lana. IIP eta AZPko langileek elkarrekin lan egingo dute:
- Gradu Amaierako Lanaren (GrAL) edo Master Amaierako Lanaren (MAL) bidez gainditu nahi diren erronka guztiak definitzea eta zehaztea
- Protokolo etikoak eta zerikusia duten aldeen arteko jardunari buruzko protokoloak finkatzea eta sinatzea
- IIP tutorearekin batera, GrAL/MAL guztiak gauzatzea
- Proiektuari jarraipen bateratua egitea
- Emaitzak ebaluatzea eta zabaltzea.
4. Ikastegi bakoitzeko administrazio prozesuetan GrAL/MAL eskaintzak egitea.
5. Campus bakoitzean egin beharreko lanen denbora eta egutegia finkatzea, parte-hartzaile guztien baldintzak aintzat hartzeko moduan.
6. Ikasleekin prestakuntza prozesua diseinatzea eta abian jartzea:
- Prestakuntza bateratuko hasierako jardunaldia
- Campus barneko elkarreragina
- Jarraipena eta tutoretza lana
- Lanen amaierako aurkezpena (amaierako biltzarra).
7. Hedabideetan zabaltzea eta arlo profesional zein zientifikoetan jakinarazpenak aurkeztea.
8. Emaitzen amaierako ebaluazioa egitea eta laguntza materialak argitaratzea: protokolo etikoa, aholkularitza eta jarraipen gida eta iraunkortasunarekin lotutako GrAL/MAL guztiak ebaluatzeko irizpideak.
Parte-hartzaileak
Talde bideratzailea
Parte-hartzaileak | Arlo instituzionala | posta-e | Campusa |
---|---|---|---|
Aitxiber Zallo | Iraunkortasuneko teknikaria | aitxiber.zallo@ehu.eus | UPV/EHU |
Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga | Iraunkortasunaren arloko zuzendaria | estibaliz.saezdecamara@ehu.eus | UPV/EHU |
Idoia Fernández | Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea | idoia.fernandez@ehu.eus | UPV/EHU |
Itziar Txurruka | Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila | itziar.txurruka@ehu.eus | Araba |
Cristina Peña | Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila | cristina.pena@ehu.eus | Gipuzkoa |
Iñaki Barcena | Politika eta Administrazio Zientzia Saila | inaki.barcena@ehu.eus | Bizkaia |
Gaizka Zulueta | Arkitektura eta Lanen Zerbitzua | gaizka.zulueta@ehu.eus | UPV/EHU |
Jordi Segalas | Kanpoko aholkularia. Zientzia eta Teknologia Jasangarriko Ikerketa Institutua | jordi.segalas@upc.edu | Universitat Politècnica de Catalunya |
Irakasleen eta Administrazio Langileen taldea
Parte-hartzaileak | Arlo Instituzionala | posta-e | Campusa |
---|---|---|---|
Arrate Lasa | Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila | arrate.lasa@ehu.eus | Araba |
Jonatan Miranda | Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila | jonatan.miranda@ehu.eus | Araba |
Olaia Martínez | Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila | olaia.martinez@ehu.eus | Araba |
Virginia Navarro | Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila | virginia.navarros@ehu.eus | Araba |
Joserra Mauleon | Soziologia II Saila | j.mauleon@ehu.eus | Araba |
Yolanda Fernández de Aranguiz | Kimika Fisikoa Saila | y.fernandezdearanguiz@ehu.eus | Araba |
Mirari Ayerbe | Kimika Organikoa I Saila | mirari.ayerbe@ehu.eus | Araba |
Alejandro Rodríguez | Enpresen Antolakuntza Saila | alejandro.rodriguez@ehu.eus | Araba |
Iñaki Ochoa de Eribe | Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saila | i.ochoadeeribe@ehu.eus | Araba |
Rakel Oion | Soziologia eta Gizarte Langintza Saila | rakel.oion@ehu.eus | Araba |
Loreto Sáenz de Ugarte | Soziologia eta Gizarte Langintza Saila | loreto.saenzdeugarte@ehu.eus | Araba |
Noemí Bergantiños | Soziologia eta Gizarte Langintza Saila | noemi.bergantinos@ehu.eus | Araba |
Miren Artaraz | Ekonomia Aplikatua V Saila | miren.artaraz@ehu.eus | Araba |
Iker Etxano | Ekonomia Aplikatua i Saila | iker.etxano@ehu.eus | Araba |
José Ramón Díez | Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika saila | joseramon.diez@ehu.eus | Araba |
Aritz Ruiz | Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika saila | aritz.ruiz@ehu.eus | Araba |
Daniel Zuazagoitia | Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika saila | daniel.zuazagoitia@ehu.eus | Araba |
Gorka Bueno | Teknologia Elektronikoa Saila | gorka.bueno@ehu.eus | Bizkaia |
Joseba Sainz de Murieta | Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saila | joseba.sainzdemurieta@ehu.eus | Bizkaia |
Arritokieta Ortuzar | Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila | arritxu.ortuzar@ehu.eus | Bizkaia |
Amaia Menendez | Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila | amaia.menendez@ehu.eus | Bizkaia |
David Hoyos | Departamento de Economía Aplicada III | david.hoyos@ehu.eus | Bizkaia |
Iratxe Amiano | Gizarte Erantzunkizuneko zuzendaria | iratxe.amiano@ehu.eus | UPV/EHU |
Inés Pellón | Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila | ines.pellon@ehu.eus | Bizkaia |
María Merino | Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila | maria.merino@ehu.eus | Bizkaia |
Ibone Ametzaga | Landareen Biologia eta Ekologia Saila | ibone.ametzaga@ehu.eus | Bizkaia |
Miren Onaindia | Garapen iraunkorrerako eta ingurumen-hezkuntzarako UNESCO katedra | miren.onaindia@ehu.eus | UPV/EHU |
Sonia Arrasate | Kimika Organikoa II Saila | sonia.arrasate@ehu.eus | Bizkaia |
Pilar Ruiz de Gauna | Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila | pilar.ruizdegauna@ehu.eus | Bizkaia |
Karmele Artetxe | Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila | karmele.artetxe@ehu.eus | Bizkaia |
Aintzane Cabo | Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila | aintzane.cabo@ehu.eus | Bizkaia |
Jasone Unzueta | Garapen Jasangarrirako eta Ingurumen-hezkuntzako UNESCO katedra | mariaascension.unzueta@ehu.eus | UPV/EHU |
Jordi Campás | Euskampus. Nazioarteko Bikaintasun Campusa | jordi.campas@euskampus.eu | UPV/EHU |
Susana Jodra | Irudigintza saila | susana.jodra@ehu.eus | Bizkaia |
Itziar González | Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak saila | itziar.gonzalez@ehu.eus | Gipuzkoa |
Enkarni Gómez | Arkitektura Saila | enkarni.gomez@ehu.eus | Gipuzkoa |
Alex Mitxelena | Arkitektura Saila | alex.mitxelena@ehu.eus | Gipuzkoa |
Mirene Begiristain | Finantza Ekonomia II Saila | mirene.begiristain@ehu.eus | Gipuzkoa |
Eduardo Malagón | Ekonomia Aplikatua V Saila | eduardo.malagon@ehu.eus | Gipuzkoa |
Rosa Arburua | Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila | rosamaria.arburua@ehu.eus | Gipuzkoa |
Emaitzak
Campus Bizia Lab ekimenaren bitartez, ondorio positiboak lortu dira hainbat arlotan; besteak beste:
- Neutraltasun klimatiko handiagoa campusaren funtzionamenduan.
- Ikasleen, IIP eta AZP langileen konpromisoa, gizarte, kultura eta ingurumen irizpideetan oinarrituta bizi eta kontsumo estiloetan hobekuntza ekarriko duten proiektuei begira.
- Lehengaien kontsumoan kostuak aurreztea (energia eta ura).
- Erakundeko hondakinen ekoizpena minimizatzea eta horien kudeaketa hobetzea.
- Graduko eta graduondoko ikasketetan eragin handia duten ikasketa prozesuak garatzea.
Campus Bizia Lab ekimenak, hasiera honetan, oso tokiko eragina izan duten baina proiektu honen baitan elkarrekiko loturarako eta indartzeko esparrua aurkituko duten proiektu txiki eta bakanduek sortutako aldez aurretiko eskarmentua dauka. Hala, iraunkortasuna (indar izugarritzat jotakoa) lortzeko beharrezkoa den aldaketaren bueltan sortutako masa kritikoa egon badago.
Esanak esan, hainbat alderdi nabarmen hobetu daitezke. Erronka nagusia dugu zatiketaren oztopoa gainditzea, unibertsitateko diziplinen artekoa zein unibertsitate zerbitzuen eta irakasleen artekoa. Beste eragozpen eta, aldi berean, aukera bat litzateke AZPko langileen eta IIPen artean komunikazio ona sortzea irakaskuntza-ikaskuntza gaiaren inguruan.