Asset Publisher

Etikasi 2024ko deialdia zabalik

First publication date: 06/02/2024

Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da: Ipar Irlandako eta Euskadiko hainbat herritara hezkuntza-bisitak egiten dituzte programako parte-hartzaileek. Leku hauek motibazio politikoko indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak izan dituzte.

Nork hartu dezake parte?
18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera. 20 pertsonentzako plazak daude, ez galdu aukera!
Zer egin behar dut parte hartzeko?
Interesdunek honako dokumentu hauek bidali behar dituzte martxoaren 17a baino lehen:
- Izen-emate galdetegia bete.
- Egiten ari zaren ikasketetan onartuak izanaren ziurtagiri bat (matrikula, adibidez).
- Ingeleseko B2 maila frogatzen duen ziurtagiria.
- Giza eskubideei buruzko hausnarketa propioa (1200 eta 1500 hitz artean).
Bidali beharreko dokumentu zein fitxategi guztiak bakea@egk.eus helbidera bidali behar dira “Etikasi 2024” gaiarekin.
Izena ematen duten pertsona guztien artean hautaketa prozesu bat egongo da. Informazio guztia www.egk.eus webgunean duzu eskuragarri.
Noiz izango dira bidaiak?
Ipar Irlandara uztailaren 2tik 6ra joango gara eta Euskadin egingo dugun asteburu-pasa urriaren 5-6.
Bidaien aurretik, egun bateko formakuntza saio bat izango dugu ekainean izango dena. Bidaien ostean, gainera itxiera saio bat egingo dugu ikuspegi etikotik Euskadin eta Ipar Irlandan gertatutakoaren memoria atera daitezkeen elementu komunei buruzko ondorioak ateratzeko.

Informazio gehiago: https://egk.eus/eu/etikasi-2024-ipar-irlanda-euskadi/