info_nahitaezko_praktikak

NAHITAEZKO CURRICULUM PRAKTIKAK (GRADUA)

 

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduak badu bere irakats eskaintzan derrigorrezko praktiken 12 kredituko modulu bat, lau jarduera arlo espezifikorekin:

  • Kirol Entrenamendua
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Irakaskuntza
  • Kirolaren Gestioa eta Aisialdiko Kirola
  • Osasunerako eta Ongizaterako Jarduera Fisikoa

200 hitzarmen baino gehiago ditugu enpresa eta erakunde autonomiko eta estatalekin. Horrek aukera emango dizu zure prestakuntza praktikoarekin jarraitzea bermatuko dizuten lan ikuspegi zabalaz gozatzeko.

 

I. FASEA. PRAKTIKEN AURKEZPENA

Praktikak aurkeztuko zaizkie graduko hirugarren mailako ikasleei (apirila-maiatza), aukera desberdinen berri emateko eta horiei buruzko informazio guztia non dagoen adierazteko. Hurrengo ikasturteko arlo, erakunde eta praktika eskaintzak aurkeztuko dira.

Praktikak aurkezpena 24/25 ikasturterako: Aula Magna-n Apirilaren 25ean (14:00etan)

II. FASEA. PRAKTIKEN ESKAINTZA ETA HAUTAKETA

Fakultateak behar adinako praktika eskaintza egingo die ikasle guztiei, betiere arautegiak ezarritakoaren arabera. Matrikulatu ahal izateko, ikasleek ikasketa planeko 150 ECTS kreditu izan beharko dituzte gaindituta. Ikasleek matrikulatuko dute "Kanpoko Praktikak" irakasgaian automatrikula egiteko unean. Ohar garrantzitsua: Praktiketako entitateko hautatzea 23/24 ikasturterako maiatzaren 28an egingo da Areto Nagusian 12:30etatik aurrera.

Plaza erreserbatua  eta autopracticum-a duten ikasleek (praktika programaren arduradunak berretsi ondoren) ez dute plazarik aukeratuko hautaketa egiteko unean.

Salbuespen gisa, ikasleek Autopracticuma eska dezakete. Kasu horretan, ikasleek egingo dute praktika proposamen bat sinatutako hitzarmenik ez duen erakunde batean, eta erakundearen fitxa aurkeztuko dute egin beharreko praktiken prestakuntza proiektu bat erantsita. Programaren arduradunak proposamena aztertu eta baliozkoa den ala ez erabakiko du. Ikasleek praktikak egin aurreko ikasturteko martxoaren 31n amaituko da Autopracticum eskaerak aurkezteko epea. Eskaera egin baino lehen, ikaslea ikastegiko teknikariarekin bilduko da. Honek, informazio eta dokumentazio guztia helaraziko dio eskaera egin ahal izateko.

Praktiken esleipena Nahitaezko Praktikak izeneko GAUReko profilari lotutako aplikazioan jasoko da. Praktiketan parte hartzen duten pertsona guztiek beren profila eta sarbideak izango dituzte, betiere betetzen duten eginkizuna kontuan hartuta (ikaslea, tutorea eta instruktorea).

III. FASEA. PRAKTIKEN HASIERA, JARRAIPENA ETA GAUZATZEA

Ikasturtea hasitakoan, tutore bat esleituko zaie ikasleei ikastegian. Ikaslea ez da entitatean aurkeztuko tutorearen baimenik izan gabe. Esleipena egindakoan, tutoretza bilera bat izango dute, bertan praktiken edukia azaltzeko, datuak ere emango zaizkie ikasleei erakundeko instruktorearekin lehen harremana izateko. Alde guztiek zehaztu eta idatziko dute behin betiko prestakuntza proiektua, eta bertan jasoko dira, besteak beste, egin beharreko zereginak, praktiken iraupena eta ordutegiak.

Praktikak ikasturte osoan egin ahal izango dira, edo epe laburragoan pilatu aurkeztutako eskaintzaren arabera. Tutoreak gidatuko ditu ikasleak praktikak egin bitartean. Tutorearekin argituko ditu praktikak egitean sortzen diren zalantza eta galdera guztiak.

IV. FASEA. PRAKTIKEN AMAIERA ETA EBALUAZIOA

Praktikak kalifikatu ahal izateko, ikasleek 120 ordu egin beharko dituzte, gutxienez, praktikak egiten dituzten erakundean bertan. Ikasleek tutoreari emango diote PRAKTIKEN MEMORIA, eta EBALUAKETA GAUR aplikaziora igoko dute (bi gauza ezberdinak dira: memoria + ebaluaketa). Aldi berean, gogobetetze inkesta egingo dute GAUR aplikazioan. Era berean, tutoreek eta entitateko instruktoreek inkestak ere, bete beharko dituzte.

Egindako praktiken amaierako txostena helaraziko dio erakundeak (instruktoreak) ikastegiari.

Kalifikazioa jarri aurretik, zentroko tutoreak bere praktiketako amaierako balorazio txostena GAUR aplikaziora igoko du. Bere kalifikazioa idatziko du. Aktan, amaierako kalifikazioa jasoko da, haztatu ondoren. Gainera, egiaztatuko du ikasleek beren betebeharrak bete dituztela eta instruktorearen txostena GAURera igota dagoela.

Harremanetarako:

Maite Fuentes Azpiroz

Graduko Praktiken Programako arduraduna

maite.fuentes@ehu.eus

 

Jesús Angel Larrinaga Guzmán

Ikastegiko teknikaria

jesusangel.larrinaga@ehu.eus