Blogs

Gureiker gizarte-mugimenduei, aktibismoari eta komunikazioari buruzko estatuko kongresu erreferentzialetako batean izan da: MOVE.NET

Autorea: Julen Orbegozo

Maiatzaren erdialdean Sevillan egin da MOVE.NET Nazioarteko Kongresua, zeina ezinbesteko topagunea den gizarte-mugimenduen eta IKTen (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) inguruan ikerketak egiten dituzten ikertzaileentzat. Bi urtetik behin egin ohi den topagune honek aurten arloko ikertzaile onenak ekarri ditu, besteak beste, John Postill (Australiako RMIT University), Guiomar Rovira Sancho (Gironako Unibertsitatea), Thomas Tuffte eta Emiliano Treré (biak University off Cardiffekoak).

Gureiker taldeko Julen Orbegozok, Ainara Larrondok eta Urko Peñak parte-hartzaileen aurkezpenetara bideratutako atalean ponentzia bat aurkeztu zuten. Ikerketaren nondik norakoek bertaratutakoen artean interes handia piztu zuena eta feminismoari eta Genero Berdintasunaren aldeko saare sozialetan egiten den aktibismoari buruzko eztabaida interesgarria zabaltzeko balio izan zuena. Gureikerreko ikertzaile-taldeak #SDG5 traolari buruz egindako ikerketa baten emaitzak azaldu zituen. Hashtag hori NBEk bultzatutako Garapen Jasangarriko Helburuen Genero Berdintasunaren atalari buruzkoa da. Ikerketa berezia da, besteak beste, epe luzeko ikuspegitik garatzen delako (azterketak X-n sei urteko datu-bilketa hartzen du).

Laster, ikerketa horren emaitza gehiago izango ditugu, eta arloko aldizkari erreferentzialetako batean argitaratuko da.

Blogs