Sicue

SICUE 2024/2025

Fakultateko bilera informatiboko aurkezpena (2024ko otsailak 19)


UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orrian, SICUE programari dagokion  informazioa aurkituko duzu, orrialde honetako informazioarekin osatuko dena. Oso garrantzitsua da, beti ere, bi orrietako informazioa kontutan izatea.

 

1. Baldintzak eta mugak

Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.

Kontutan izan behar dira Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak zehaztutako baldintzak eta mugapenak.

FAKULTATEKO IKASLEARENTZAT OHAR GARRANTZITSUA:

  • Gradu Amaierako Proiektua EHUn egin beharko da eta inolaz ere ezin izango da SICUE mugikortasuna egiten den unibertsitatean burutu.
  • Gutxieneko egonaldia lauhileko batekoa izan daiteke eta gehiengoa kurtso akademiko osoa.
  • Hitzarmen akademikoan egonaldia egingo den ikasturteko irakasgaiak baino ezin daitezke sartu.  Era berean, ezin izango dira sartu "nahikoa", "suspentso" edo "aurkezteke" kalifikazioa jaso duten irakasgaiak.   Hitzarmen akademikoak Mugikortasuneko dekanordearen onespena izan beharko du betiere. Hitzarmenean zeozer aldatzen bada dekanordeak aurretik baimena eman barik, aldatutako irakasgaiak ezin izango dira baliozkotu.

2. Eskaerak

Eskaerak on-line egingo dira GAURen bitartez. Zure eskaera nola egin hurratsez hurrats.

 

Gogoratu, eskaera egiteko epea 2024ko otsailaren 19tik martxoaren 4 arte izango dela.

 

3. Norakoak


GAUR profilean: Unibertsitate trukea>Kontsultak>Trukeko Mugikortasuna.

 

4. Betebeharrak


Mugikortasunak betebehar batzuen gauzatzea dakar; beraz, zuk zeuk hartu prozesu osoaren ardura.


INFO GEHIAGO