UPV/EHUko antolakuntza unitateetarako informazioa
- Indarreko arautegiaren arabera, ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko erakunde laguntzailea UPV/EHUko antolakuntza unitatea izan daiteke. Horrelakoetan, ulertuko da antolakuntza unitate izan daitekeela, UPV/EHUren Estatutuen 10. eta 93. artikuluetan aurreikusitako edozein unibertsitate organo edo egitura.
- Antolakuntza unitateko arduraduna saileko zuzendaria edo, praktika ikertalde batean eginez gero, ikertzaile nagusia izango da.
- Praktikaren tutorea UPV/EHUko irakasle izango da, antolakuntza unitatekoa, eta praktikak egiten ari den ikaslearen jarraipena eta laguntza egingo du.
- Begiralea ere UPV/EHUko irakasle izango da, antolakuntza unitatekoa, eta hezkuntza jarduerak antolatzeko ardura izango du. Begiralea eta tutorea ez dira izango inoiz pertsona bera.
Begiraleak Praktigesera sartuko da, sistemak sortuko lituzkeen erabiltzaile eta pasahitza erabilita (alta egiteko erabili duen helbide elektronikora bidalitakoak). - Praktiken eta lan orientazioaren dekanordetzari behar bezala beteta eta praktika hasi aurretik sinatuta bidali beharreko dokumentazioa:
- Praktikaren datuak (docx, 17 Kb).
- III. eranskina (docx, 31,82 Kb): Kanpoko praktika akademikoak UPV/EHUren antolakuntza unitate batean egiteko baimena lortzeko eskaria (UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoetarako arautegia, 2019ko abuztuaren 6ko EHAA)
Ikasleek laguntza poltsa jasotzen badute:
Kanpoko praktika akademikoen programan parte hartzeko, antolakuntza unitatearen arduradunak baimen eskaera egin beharko du III. eranskina betez. Praktika ikerketarako diruekin ordainduko bada, dagokion Campuseko Errektoreordetzari eskatu beharko dio baimena. Praktika ikerketarako diruekin ez bada ordaindu behar: praktika irakaskuntza zentro batean burutuko bada, baimena eskatu beharko zaio zentroko zuzendaritzari edo dekanotzari; eta, praktika errektoreordetza batean burutuko bada, dagokion errektoreordeari baimena eskatu behar zaio.
Antolakuntza unitate batean praktikak egitearen ondorioz laguntza poltsa ordaindu behar bada, antolakuntza unitatearen arduradunak egiaztatu beharko du bere aurrekontuan horretarako nahiko diru dagoela eta laguntza poltsa ordaintzeaz arduratuko da eta dagokion zerga eta Gizarte Segurtasunarekiko kotizazio betebeharrak beteko ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Laguntza poltsaren ordainketa epe bakarrean egingo da, edo bi epeetan, baldin eta praktikaldia sei hilabetetatik gorakoa bada.
Ikasleek laguntza poltsa jasotzen ez badute:
Laguntza poltsarik ezean, III. eranskina antolakuntza unitateko arduradunak eta begiraleak sinatuta eman beharko da.
6. Behin dokumentazioa emanda, hitzarmena egiteari ekinen zaio.
Dokumentuak:
- III. eranskina (docx, 31,82 Kb)
- Praktikaren datuak (docx, 17 Kb).