Irakasle-ikertzaileentzako informazioa
Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzeko Arautegiarekin bat etorrita, irakasle eta ikertzaileak, UPV/EHUko kideak eta kanpoko praktika akademikoak erakunde lankide batean egiten dituen ikaslearen jarraipenaz eta laguntzaz arduratzen direnak, tutore deitzen dira. Praktiketako ikasleek tutore bat izan beharko dute esleituta.
Prozedura
1. Ikastegiko praktika arduradunak esleitzen dizkie tutoreak ikasle eskatzaileei, ikasturte bakoitzaren hasieran urtero eguneratzen den datu basetik abiatuta.
Praktika bat esleituta duten ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, praktikaren datuak zehazten dituen pdf dokumentu batekin batera.
Praktika horiek tutorizatuko dituen ikastegiko irakasleak honako datu hauek eska diezazkioke praktika programaren arduradunari (P.P.A.): tutorizatu beharreko ikaslearen datuak, irakaslearen izen-deiturak eta esleitutako ikasleen praktika garatuko den enpresaren harremanetarako datuak. Prozesu hori ezinbestekoa da prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
2. Praktika esleituta, tutoreak GAUR plataformaren jakinarazpen bat jasoko du eta inplizituki honako betebehar hauek hartuko ditu bere gain:
a). Prestakuntza proiektua gorabeherarik gabe gauzatzen dela zaindu beharko du eta praktiketako ordutegia ikaslearen betebehar akademikoarekin, prestakuntza lanarekin eta ordezkaritza nahiz partaidetza betebeharrekin bateragarria dela bermatuko du.
b). Praktiken jarraipen eraginkorra egin beharko du. Horretarako, erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatuko da, eta, hala behar izanez gero, jarraipen txostenak aztertuko ditu.
- Ezarritako tutoretzak betetzea (GAUR-en erregistratzea)
c). Prestakuntza proiektuan egin beharko liratekeen aldaketak egiteko baimena eman.
d). Isilpean gordetzea tutore gisa eskuratutako edozein informazio.
e). Gerta daitezkeen gorabeheren berri emango dio ikastegiko praktiken programaren arduradunari.
f). Ezgaitasunak dituzten Ikasleek praktikak aukera berdintasunean, bereizkeriarik jasan gabe eta irisgarritasun unibertsala xedatzen duen printzipioaren arabera egiteko, laguntzarako behar dituzten baliabideak egoki bideratu direla gainbegiratu beharko du, eta, hala behar bada, halaxe egin dadila bermatuko du.
Egindako praktikak ebaluatzea, instruktorearen txostenean eta ikaslearen txostenean eta memorian oinarrituta:
Azken balorazio txostena betetzea, GAUR plataformaren bidez, praktika amaitu ondoren (GAUR-en abisua jasotzen da).
Aintzatespen akademikoa
Praktika amaitzean GAUR plataformaren bidez (aurreko atala) balorazioaren azken txostena bete bada, tutoreari automatikoki aitortu eta balioetsiko zaio jarduera hori, bi ikasturte akademiko igaro ondoren.
Dagokion ziurtagiria beharrezkotzat jotzen baduzu (tutoretzapeko pertsonen eta orduen guztizko kopurua), GAUR bidez ere sor edo eska daiteke, Ziurtagiria eskatu sakatuta; eskaera Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzara iritsiko da eta beronek behar bezala sinatuta itzuliko dizu, honako baldintza hauek betetzen badira:
- Praktikaren jarraipena egitea (tutoretzak betetzea)
- Hiru txostenak betetzea (ikaslea, instruktorea, tutorea)
Beharrezkotzat jotzen baduzu tutoretzapeko pertsona eta praktika bakoitzeko ziurtagiri xehatu bat, praktika bakoitzera sartu, dokumentua inprimatu eta idazkaritza akademikoari eman beharko diozu, sina dezan.