Enpresetarako eta praktiketako beste helmuga batzuetarako informazioa

Enpresetarako eta praktiketako beste helmuga batzuetarako informazioa

Curriculumetik kanpoko praktikak UPV/EHUko ikasleen hezkuntza lankidetzarako hitzarmenaren barruan egiten dira. Egonaldi hauek ez dira nahitaezkoak titulazioen ikasketa planetan eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanotzatik koordinatzen dira zuzenean, PRAKTIGES izeneko aplikazio informatikoaren bidez (borondatezko praktikak).

Enpresa/erakunde batek hezkuntzarako lankidetza programan parte hartu nahi badu, urrats hauek eman behar ditu:

Enpresa berrien erregistroa

  1. Web orriaren behealdean dagoen "enpresa berria erregistratu" izeneko fitxan, enpresaren IFZ sartu eta eskatutako datuak bete ondoren, aplikaziora sartzea eska daiteke.
  2. Enpresa bati alta emateko gidan  kontsulta daitezke balidazioa eskatzeko jarraibideak.
  3. Itxaron ikastegiko praktiken kudeaketaren arduradunek enpresaren alta baliozkotu arte.
  4. Enpresa baliozkotu ondoren, enpresak mezu elektroniko bat jasoko du aplikaziora sartzeko aukera emango dioten pasahitzekin.
  5. Enpresa edo erakunde erregistratuak bin prozedura erabili ditzake praktika esakintzeko:
    1. deialdi orokorrak: enpresa edo erakundeak ikasturte akademiko bakoitzean mezuak jasoko diru lehenengo lauhilekoan, bigarren lauhilekoan edo udaldian egin beharreko borondatezko praktikak eskaintzeko aukera emango diotenak. Kasu horretan, Fakultateko praktiken arduradunak aukeratuko du ikaslea.
    2. eskaintza espezifikoak:  edozein enpresa edo erakundek borondatezko praktikak eskaini ditzake edo bere kabuz hautatu dituen ikasleak har ditzake deialdi orokorren alditik kanpo. Horretarako, ikastegiko praktiken arduradunarekin jarri behar da harremanetan (gkz.praktikak@ehu.eus) eta har emango dio jarraitu beharreko urratsei buruzko informazioa.

Enpresako/erakundeko instruktorearen azken txostena

Praktika amaituta, hitzarmenean instruktore izendatutako pertsonak ebaluazio txostena bete behar du GAUR plataforman eta hori egin ezean, ezin izango zaizkie kredituak aitortu ikasleei.

Praktikaldia amaitu ondoren, postara abisu bat iritsiko zaizu (alta emateko erabili zenuen helbidera) GAUR-era sartzeko eta praktikak ebaluatzeko. Instruktorearen eskuliburua.

Enpresako/erakundeko instruktoreak eskubidea izango du bere lankidetza jarduera aitor dakion, venia docendi alegia. Dagokion ziurtagiria beharrezkoa dela iritziz gero, GAUR bidez eska daiteke.