Hezkuntzarako lankidetza praktikak bigarren lauhilekoa 2023/2024
NORENTZAT: 120 ECTS GAINDITUTA DITUZTEN IKASTEGIKO KAZETARITZA, PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK ETA IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUETAKO IKASLEAK.
NOIZ EGITEKO: IKASTURTEKO BIGARREN LAUHILEKOA:
Otsailaren 1etik maiatzaren 31 arte.
Otsailaren 1etik maiatzaren 31 arte.
PROZEDURA: Honakoak dira jarraituko beharreko urratsak:
- Fakultateko webgunean sartu eta bertako Praktikak/Bekak izeneko atalean ikasleentzat dagoen informazioa ARRETAZ irakurri:
- Praktiken arautegia: Ondoko dokumentuak jaitsi (oso komeigarria ondoko dokumentu biak irakurtzea)
Praktiken arautegia - Dokumentu 1
Praktiken arautegia - Dokumentu 2
- Kontsultatu bigarren lauhilekoan praktikak egiteko argitaratuta dagoen norakoen zerrenda.
- Bete eskaera orria.
- KONTUAN HARTU: praktikak egiteko aukeratzen dituzun norakoak lehentasunaren arabera zerrendatuta adierazi behar dituzu eskaera orrian. Behin eskaera bidalita ez da aldaketarik onartuko. Esleipenak egiteko bi irizpide erabiliko dira: espedienteko batez beteko nota eta zenbatgarren praktika den (lehentasuna izango dute praktika lehen aldiz eskatzen duten ikasleek).
- ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA: 2023ko abenduak 15
NOIZ | ZER |
---|---|
ABENDUAK 1 – 15 |
IKASLEEK ESKAERAK AURKEZTU |
ABENDUAK 18-20 |
PRAKTIKAK EGITEKO TOKIEN ESLEIPENA ETA ARGITARATZEA Web orrian argitaratuko dira. Argitaratzeko azken eguna: ABENDUAK 20 |
ABENDUAK 22 – URTARRILAK 22 | ESLEITU ZAIZUN TOKITIK ZUREKIN HARREMANETAN (elkarrizketa, curriculum vitae-e, lanbook edo egoki jotzen duten proba egitea eskatu ahal dute. Komenigarria da prestatuta izatea hitzordua duzunerako) |
URTARRILAK 23-30 |
ONARPENA Praktikak egiteko tokian onartzen bazaituzte, eta zuk ere onartzen baduzu, adostasunaren berri jakinarazi behar duzu mezu elektronikoa bidaliz gkz.praktikak@ehu.eus helbidera. Hala eginez gero, praktiken hitzarmena prestatzeari ekingo zaio Onarpenerako azken eguna: URTARRILAK 30 |
HARREMANETARAKO
Prozedurari buruzko zalantzaren bat edo beste edozein argibideren bat behar izan ezkero, hiru aukera dituzu:
- Joan Dekanotzara:
ELIXABETE LARRINAGA (2.13 bulegoa)
Praktiken eta Lan-orientaziorako dekanordetza
- Deitu telefonoz: 94 6012298
- Idatzi helbide honetara: gkz.praktikak@ehu.eus