Platoa I
Kokapena: 3B.8 | 3. solairuan
Erabilera: Telebista platoak
<img id="aui_3_2_0_1627" src="/image/image_gallery?uuid=5a20a404-2901-4276-8a33-a288192b9a77&groupId=1760370&t=1391157367866" />Telebista Platoen erreserba:
Irakasleak eta ikasleak:
Erabileran bete beharreko baldintzak:
Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.
Egutegia eta ordutegia:
Arreta ordutegia (honek ez du esan nahi gune guztiak erabilgarri daudenik ordutegi honetan. Erreserba egin aurretik kontsultatu beti gela hauen okupazioa):
2020/2021 ikasturteko lehenengo lauhilekoan gune hau ezin izango da errerbatu.
Erreserbatzeko prozedura:
- Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin.
- Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
- Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar dira.
- Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
- Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
- Ikaslea lehen solairuko Atezaintzara ezarritako orduan joan behar da.
- Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin.
Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.