Autobabeserako plana
Informazio orokorra
Autobabeserako Plana larrialdietan eraikina nola hustu zehazten duen dokumentua da.
Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea:
- Normalean, Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea eraikinetako atezaindegietan edo segurtasun arloan egoten dira.
- Arazoren bat antzemanez gero, jo haiengana lehenbailehen. Haiek jakingo dute zer egin.
- Eta alarma entzunez gero, irten eraikinetik. Zure segurtasuna dago jokoan.
Autobabeserako neurriak:
Zure segurtasunagatik:
- Eraikinean sartzean, erreparatu gezi berdeei, horiek adierazten baitizute nondik irten behar duzun larrialdiren bat izanez gero.
- Zaindu eraikineko segurtasun bitartekoak (su itzalgailuak, su detektagailuakā¦). Gure segurtasuna bermatzeko daude.
- Ez ipini ezer su itzalgailu baten edo larrialdi irteera baten parean. Eta horien erabilera oztopatzen duen zerbait ikusiz gero, abisatu lehenbailehen atezaindegian.
Nola jokatu larrialdietan eta ebakuazioetan:
Balizko larrialdi kasuan, aintzat hartu beti gomendio orokor hauek:
- Itxi leihoak.
- Irten eraikinetik alerta adierazten duen seinale akustikoa entzun bezain pronto.
- Bete ebakuazioko arduradunek emandako jarraibideak.
- Erabili hurbilen duzun ebakuazio bidea edo larrialdi irteera.
- Joan zaitez zehaztutako elkarguneetara.
- Egon lasai, eta ez korri egin.
- Zerbait ahaztu bazaizu, ez joan bila.
- Ez erabili igogailuak.
- Erreparatu seinaleei.
- Ez hartu beharrezkoa ez den arriskurik.
- Lagundu mugikortasun zailtasunak dituztenei.
"Larrialdia eta ebakuazioa UPV/EHUn" bideoa
Segurtasun fitxak:
Fitxa hauetan, larrialdi bat izanez gero talde bakoitzak zer pauso eman behar dituen ikus dezakegu.
Ebakuazio-bideak eta larrialdietako irteerak
Beheko planoetan, solairuz solairu, dagozkion larrialdi-irteeretara daramaten ebakuazio-ibilbideak (gezi berdeak) erakusten dira.
- 0. Solairua (pdf, 147 KB)
- 1. Solairua (pdf, 149 KB)
- 2. Solairua (pdf, 159 KB)
- 3. Solairua (pdf, 187 KB)
- 4. Solairua (pdf, 170 KB)
-
Ebakuazio-bideen eta larrialdi-irteeren plano teknikoak (pdf, 6,5 Mb)
Elkarguneak
Eraikina hustu behar izatekotan, kanpoko elkarguneetara jo behar duzu. Horrela, ez dira larrialdi-irteerak blokeatzen, norbait falta den ebaluatu daiteke eta modu koordinatuan jardun.
Bi elkargune dauzkagu, solairuen arabera:
- 0 solairua: topagunea Mikel Laboa plazan dago.
- 1. solairua: topagunea plataforman dago.