Calendario de Gestión

Academic calendar 2021-2022

<a name="academico"></a>Egutegiak 2021-2022

Egutegiak 2021-2022

<a name="gestion"></a>Gestio akademikorako egutegia, 2021/22. Epeak eta prozedura

1. LEHENENGO MAILATIK GORAKO MAILETAKO MATRIKULA (AUTOMATRIKULA)

Matrikula On-Line egingo da 2021eko uztailaren 26tik 30era (biak barne), unibertsitatearen web orrian aurretik emandako hitzorduetan (egun eta ordu jakinetan) – www.ehu.es

2. 2020/21ean MATRIKULATUTA EGON EZ DIREN IKASLEEN MATRIKULA

Fakultateko Idazkaritzan egin beharko dute matrikula 2021ko irailaren 6tik 10era bitartean (biak barne).

3. LEKU ALDAKETAK

Beste titulazio edo unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaria eginda eduki beharko dute 2021ko ekainaren 21tik uztailaren 2ra, (biak barne), fakultateko Idazkaritzan idatzia aurkezturik. Eskaria onartzen bazaie, matrikula egin ahal izango dute 2021eko irailaren 6tik 10era.

4. TALDE ALDAKETAK

Maila/titulazio beraren barruan taldez aldatzeko eskariak 2021eko irailaren 1etik 7ra aurkez daitezke fakultateko Idazkaritzan. Eskarien ebazpena fakultateko iragarki oholetan argitaratuko da 2021eko irailaren 10ean.

5. MATRIKULA ALDAKETAK

Ikasturte osorako (1. eta 2. Lauhilekoa) matrikularen aldaketa eskaera 2021ko irailaren 1etik  7ra egin daiteke. Irakaskuntza taldea ixten duten hautazko irakasgaien matrikula ez da inola ere ez aldatuko.

6. BIGARREN MATRIKULALDIA

Bigarren matrikulaldi bat dago bigarren lauhilekokoak diren adarraren oinarrizko, nahitaezko eta hautazkoetarako. Hautazko irakasgaietan plazarik geratzen bada baino ez dira onartuko eskariak. Irakasgai hauetako matrikula Fakultateko Idazkaritzan egin behar da 2022ko urtarrilaren 24tik 28ra (biak barne). EPE HONETAN EZ DA INOLAKO ALDAKETARIK ONARTUKO, SOILIK IKASGAIAK GEHITZEA.

7. GRALaren MATRIKULA ETA ESLEIPENA

2021/22 ikasturterako GRALaren matrikula, automatrikula garaian egin daiteke baldin eta gradua amaitzeko falta zaizkizun irakasgai guztiak matrikulatzen badituzu. Ez da derrigorrezkoa automatrikulan GRALa matrikulatzea. Aurrerago, hobekien dagokizunean egin dezakezu (batez ere kredituak baliozkotu nahi badituzu). Era honetan, GRALa matrikulatzeko epea irekia egongo da ikasturte osoan zehar, 2022ko otsailaren 17ra arte (martxoko defentsarako), 2022ko maiatzaren 13ra arte (ekaineko defentsarako) edo 2022ko ekainaren 30era arte (iraileko defentsarako).

GRALa soilik geratzen zaion eta 21/22 ikasturtean defendatu nahi duen ikasleak, Automatrikula epean matrikulatu beharko du (GRALa) derrigorrez.

GRALaren gaiaren eta zuzendariaren esleipen eskaera egiteko  lehengo txanda 2021eko urriaren 4tik 15era egingo da. Lana esleitu ez zaien ikasleek edo esleitutako lanari uko egin dioten ikasleek esleipen eskaera egiteko bigarren txanda izango dute, 2021eko azaroaren 8tik 12ra.

8. HAUTAZKO KREDITUEN BALIOKIDETZA

Ikasleek ikasturtean zehar praktiken, kirol aktibitatearen eta abarren bitartez hautazko kredituen baliokidetza eska dezakete.

9. BALIOZKOTZEAK

Irakasgaiak baliozkotzeko eskariak fakultateko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira ikasturtea ofizialki hasten denetik hilabeteko epean.

a) Egindako ikasketak fakultate honetakoak badira, nahikoa izango da eskaera egitea.

b) Egindako ikasketak EHUko beste ikastegi batekoak badira, eskaerarekin batera irakasgaien programa zigilatuak eta ikasketa planaren kopia aurkeztu beharko dira.

c) Egindako ikasketak beste unibertsitate batekoak badira, eskaerarekin batera irakasgaien programa zigilatuak, ikasketa planaren kopia eta kalifikazioen ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dira.

10. DEIALDIA AURRERATZEA

Titulazioa lortzeko gehienez 30 kreditu geratzen zaizkien graduko ikasleek urtarrilerako deialdia aurreratzea eskatu ahal izango dute bigarren lauhilerako  eta lehenengo matrikula ez diren irakasgaietarako.

Eskaerak egiteko epea 2021eko azaroaren 15etik 26ra bitartekoa izango da. 2021eko abenduaren 17an dekanotzak azterketa horien data ofizialak argitaratuko ditu, eta azterketak 2022ko urtarrilaren 24tik 28ra egingo dira.

11. EBALUAZIO BEREZIA

Ebaluazio berezirako eskaerak fakultateko idazkaritzan aurkeztu behar dira irailan eta martxoan. Irailan, azken eguna 2021eko irailaren 5a izango da eta martxoan, azken eguna 2022ko martxoaren 5a.

Epaimahai Bereziak 2021eko irailaren 15 baino lehen edo 2022ko martxoaren 15 baino lehen ebatziko ditu eskaerak.

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 29 eta 30 artikuluetan ezartzen diren baldintzez gain, Fakultateko Epaimahai Bereziak 2018ko apirilaren 25ean onartutako baldintzak bete behar dira:

1) Zentroko baldintzak, graduko araudiaren gehigarriak dira, edonola ere.

2) Eskaera egiten duen ikaslearen espedientearen nota orokorra gutxienez 6,5ekoa izan behar du.

3) Ikasleak ezin izango du bi irakasgai oinarrizkoren edo bi irakasgai nahitaezkoen ebaluazio berezia eskatu, ez eta, oinarrizko eta nahitaezko bi irakasgaien ebaluazio berezia ere ez.

4) Ikasleak gutxienez ebaluaketa berezia eskatzen duen irakasgaiaren lau deialdietara aurkeztu behar izan da eta haietako batean gutxienez 4ko nota lortu.