Informazio orokorra
Praktiketako eta Lan Orientazioko dekanordea
Dekanotza, 2.13 bulegoa eta bulegoa (?)
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea - UPV/EHU
Sarriena Auzoa, z/g
48940 Leioa – Bizkaia
Telefonoak: 946012298, 946018033
Helbide elektronikoa: gkz.praktikak@ehu.eus eta lola.alonso@ehu.eus
Ordutegia:
- Goizez 9:00etatik 13:00etara (astelehenetik ostiralera)
- Arratsaldez 15:00 - 16:30 (astearte eta ostegunetan)
1. DATAK
Hezkuntzarako Lankidetza Programan parte hartzeko bidea zabalik dago ikasturte akademiko osoan zehar, praktikak hasteko datak hil bakoitzaren 1 eta 15a dira edo, hala balegokio, hauen osteko lehenengo lanegunean eta hitzarmen bakoitzaren gehieneko indarraldia unean uneko ikasturteko abuztuaren 31ra artekoa izanik.
Hitzarmena tramitatzeko zazpi lanegun behar dira gutxienez.
2. IRAUPENA
Graduko ikasleak: praktiken gehieneko iraupena 1.200 ordutakoa izango da.
Masterreko ikasleak: praktiken gehieneko iraupena ikastegiari atxikitako master bakoitzeko batzorde akademikoak kasuan kasu ezarritakoa izango da.
Enpresan praktikak egiteagatik kredituak aintzatestea ahalbidetzen duten titulazioetako ikasleen kasuan, gehien dela, graduko hautazko 6 kreditu aitortu ahal izango dira guztira, egindako lehenengo praktika hitzarmenarekin amortizatu beharrekoak. Enpresan egin beharreko orduak 180 izango dira gutxienez eta 450 gehienez. Honetara, ikasleek hiru hitzarmen eskatu ahal izango dituzte graduan zehar. Hitzarmenak lortu ahal izateko, ikasleek gutxienez graduko 120 kreditu gainditu eta GAUR sisteman jasota izan beharko dituzte.
Ikasketen bukaerak praktikena ere ekarriko du ezinbestean. Ikasketak amaitutakoan ikasleak aurretik baimenduta eta hasita eduki dituen praktikak baino ezin izango ditu bukatu (betiere, dagokion nahitaezko aseguruen babespean badago), eta praktikok ez dira luzatuko sinatutako hitzarmenaren eta titulu eskaeraren epea amaitzen denetik aurrera.
Garrantzitsua: titulua eskatzen denean, UPV/EHUrekiko lotura oro desagertzen da eta indarrean egoteari utziko dio edozein praktikaldi hitzarmenek.
3. PRAKTIKEN ORDU BANAKETA
Praktikak prestakuntzaren osagarriak dira, curriculumeko prestakuntza akademikoaren prozesuan eragozpenik eragin behar ez dutenak. Hori dela eta, irakaskuntza aldietan (urriaren 1etik urtarrilaren 31ra eta otsailaren 1etik maiatzaren 31ra) egunean gehienez 4 ordu eta astean 5 egun ezartzen dira, astean 20 ordu, asteburuetan ere egin daitezkeelarik, baldin eta jarduera praktikoaren garapenean justifikatuta badago. Irakaskuntzaz kanpoko aldietan, hala nola udan (ekaina, uztaila eta abuztua), egunean 7 ordu eta astean 5 egun ezartzen dira gehienez, astean 35 orduz. Oso eskola ordu gutxi dituzten ikasleen kasuan, malgutasun handiagoa egon daiteke bertan emandako orduen kopuruari eta ordu banaketari dagokienez.
4. ALDAKETAK
Ikasleen espedientean izandako aldaketen ondorioz, aldatu nahiko balira hitzarmenean jasotako praktika orduak, kontsulta egin beharko zaio ikastegiko praktika arduradunari horretarako ezarritako epeak zeintzuk diren jakiteko.
5. ARAUTEGIA
UPV/EHUko ikasleen borondatezko praktikak edo hezkuntza lankidetzarako programa Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzeko Arautegiak arautzen ditu.
https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/normativa
592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena.
Erabakia, 2019ko uztailaren 24koa, Graduko eta Graduondoko Ikasketen errektoreordearena eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordearena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzeko arautegia, 2019ko uztailaren 12ko Gobernu Kontseiluan onartua.
6. ESKOLA ASEGURUA, Ibili-EHU ASEGURUA eta ALTA GIZARTE SEGURANTZAN
Eskola asegurua
UPV/EHUk erantzukizun zibileko poliza bat hitzartua dauka, praktika hauetan ikasleek sor ditzaketen kalteei aurre egiteko.
Ez unibertsitateak ez praktiketako ikasleek ez dute erantzukizunik izango kalte horiek erakundeko instruktoreak emandako agindu edo jarraibideetatik eratortzen direnean eta agindu edo jarraibide horiek praktiketako jarduera programan agertzen ez direnean.
Ikasketa ofizialetan matrikulatutako 28 urtetatik beherako ikasleak eskola aseguruaren babespean daude, espainiarrak izan, europarrak izan edo bizileku baimena duten atzerritarrak izan. Era berean, UPV/EHUk EHU Ikasle Asegurua dauka kontratatuta, istripuak eta osasun arreta bere gain hartzen dituena, UPV/EHUn matrikulatutako ikasle guztientzat.
Ibili-EHU asegurua
Atzerrian kanpoko praktikak egiteko, IBILI poliza edo gutxienez horren estaldura bera duen poliza bat izenpetu beharko da. Harrera herrialdearen arabera, gizarte erantzukizuneko polizaren estaldura egiaztatu beharko da, salbuespen batzuk ez baitaude estalita.
Alta Gizarte Segurantzan
Kanpoko praktikaz batera ikasleei ikasketa poltsa edo laguntza bat ordainduko balitzaie, erakunde laguntzaileak ordaindu beharko du laguntza poltsa, bai eta bertan aipatutako indarreko legerian zein berori ordezka lezakeen arauetan ezarritako Gizarte Segurantzako kotizazio betebeharrak eta zerga betebeharrak ere.
1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko baldintzak eta terminoak arautzen dituena, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatzeko.
592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktikak arautzen dituena.
TMS/83/2019 Agindua, urtarrilaren 31koa, 2019ko ekitaldirako Gizarte Segurantzaren kotizazioari, langabeziari, jarduera uzteagatiko babesari, Soldatak Bermatzeko Funtsari eta lanbide heziketari buruzko lege arauak garatzen dituena (44. artikulua).