actividades culturales convocatoria vigente

Hitzaldiak, jardunaldiak eta bestelako jarduerak

No open procedure

Helburua

2024ko ekitaldian laguntzak emateko deia egiten da, unibertsitateko kideen artean eta, oro har, gizartean ezagutza zabaltzen lagunduko duten jarduerak bultzatzeko.

Besteak beste, honako hauetarako eskatu ahal izango dira: hitzaldiak, mahai-inguruak eta biltzarrak antolatzeko; kultur irteerak eta enpresetara bisitak egiteko; irakasleak edo profesionalak gonbidatzeko hitzaldiak ematera; eta, oro har, interesgarritzat har daitezkeen gainerako jarduera guztietarako.

Lehenengo eta behin jarduera hauek lagunduko dira diruz:
Graduko ikasleei zuzendutako jarduerak; Ikasleek eskatu eta beren prestakuntzarekin lotutako jarduerak.

EZ dira diruz lagunduko:

Master edota doktoregoko jarduerak; Ikertaldeen jarduerak; Irakasleen bilerak antolatzeko edo irakasleak prestatzeko jarduerak; Liburu, film edo txostenen aurkezpenak; Itzulpenak Lehiaketa motaren bat dagoen jardueretan, deialdi honek ez du diruz ordaindutako saririk emango. Baliteke, agian, deialdiaren bidez, opari korporatiboren bat eskaintzea.

Deialdi honetako diru-laguntzaz finantzatzen diren jarduera guztietan argi eta garbi adierazi beharko da fakultatearen diru-laguntza jaso dela, publizitate edo sustapen-sistema edozein dela ere. Beste erakunderen batek ere eman badu diru-laguntza, fakultatea beste babesleen parean agertu behar da aipatuta, baldintza grafiko eta tipografiko berberetan. Gure fakultatearen identitate-elementuak Dekanotzan eskuratu daitezke (plotter-ak, display-ak, kartelak, eta abar).

Diru Kopurua

Jarduera bakoitzerako hirurehun (300) euro emango da, gehienera, behar bezala justifikatu beharko diren salbuespenezko kasuetan izan ezik.

Diru-laguntzak jasoko dituztenek jarduerari buruzko memoria laburra ere aurkeztu beharko dute, jarduera egin eta gehienez ere hilabeteren buruan. Memoria Fakultateko weborriko formulario batean beteko da.

Epeak

Ahal delarik, bi epe egongo dira eskariak aurkezteko:

- Urtarriletik uztailera bitartean egingo diren jardueretarako: eskariak urtarrilaren 25a baino lehen.

- Irailetik abendura bitartean egingo diren jardueretarako: eskariak irailaren 25a baino lehen.

Beste deialdi batzuk

Ikerketaren arloko Errektoreordetza:
Ikerketaren arloko Errektoreordetza erakunde desberdinen deialdien gainean eguneratutako informazioa jardun zientifiko eta kulturalak antolatzeko.

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren Deialdiak:
Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak hitzaldiak, jardunaldiak eta beste unibertsitate hedakuntzako ekintzak eta landa praktikak antolatzeko deialdiak ditu

Contact data

Contact: Terese Mendiguren - Eskaeraren kudeaketa (Gastuen kudeaketa eta justifikazioa: Mila Cortabitarte)

Electronic mails

Telephones