IKASKIDE
Ikaskide proiektua
IKASKIDE proiektua UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak bultzatutako Berdinen Arteko Tutoretzan (BAT, aurrerantzean) oinarrituta dago. Proiektuaren helburu nagusia Batxilergoko ikasleen unibertsitate bizitzara, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera eta matrikulatu diren gradura egokitzen laguntzea da.
Egokitzapena gradu berdineko lehengo mailako ikasle berriak Fakultateko ikasleekin kontaktuan jartzean datza ikasle berriek dituzten informazio hutsuneak betetze asmoz.
Ikasle tutoreak
- Tutoretza garaian bigarren, hirugarren edo laugarren mailan daude ikasle guztiak izan daitezke Ikasle tutore.
- Zer egin beharko nuke?
- Prestakuntza saioetara bertaratzea.
- Derrigorrezkoak diren talde-tutoretza saioak egitea.
- Ikasle berrien galderei eta kezkei erantzutea.
- Talde-tutoretzetan parte hartu duten ikasleen erregistro txostenak betetzea.
- Azken saioan ebaluazio inkesta pasatzea.
- Datorren ikasturteko Fakultatearen Jardunaldi Irekietan parte hartzea.
- Zeintzuk dira programan parte hartzearen abantailak?
- Programan parte hartu denaren ziurtagiria
- 2 kreditu lortzeko aukera
- Mugikortasun programan eta praktiketan balorazio gehigarria
24-25 ikasturtean tutore izateko izen ematea zabalik dago 2024ko maiatzaren 17ra arte
Ikasle berriak
Ikasle berri orok parte har dezake programan eta Ikasle Tutoreen esperientziaz gozatu.