Fakultateko batzarraren erabakiak
2014ko urriaren 31n
2014ko urriaren 31n egin den bileran Fakultateko Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:
- Batzordeak eta epaimahaiak berritzea: aurkeztu diren proposamenak onartu dituzte. Gradu Amaierako Lanaren Batzordean emandako boto gehienez, besteen kasuan adostasunez.
- ATICen izen ematea adostasunez onartu dute.
- 3. Irakasleen plazen eskaerak adostasunez onartu dute.
2015eko martxoaren 18an
2015eko martxoaren 18an egin den bileran Fakultateko Batzarrak honako erabaki hauek onartu ditu:
- Egindakoen Memoria, 2014.
- 2015-2016 irakaskuntza eskaintza.
- Irakaskuntzarako azpiegituren deialdia.
- Graduko titulazioen autoebaluazio txostenak.
- Irakas azpiegiturak erabiltzeko baimen eskaerak.
- Irakaslego plazak.
2016ko martxoaren 18an
- 2015eko urriaren 19ko Fakultateko Batzarraren akta onartzen da bertaratutako kide guztienbaiezkoarekin (gai-zerrendaren 1. puntua).
- 2016/2017 ikasturterako irakaskuntza eskaintza onartzen da bertaratutako kide guztien baiezkoarekin (gai-zerrendaren 3. puntua).
- 2015eko jardueren memoria eta bertan dagoen urte horretako ekonomiaren memoria onartzen da bertaratutako kide guztienbaiezkoarekin (gai-zerrendaren 4. puntua).
- lrakaskunttarako azpiegituren eskaerak onartzen dira bertaratutako kide guztien baiezkoarekin (gai-zerrendaren 5. puntua).
- "Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena" eta "Komunikazio Korporatiboa" Masterrei Fakultateko azpiegiturak erabiltzeko ahalmena eman zaie (gai-zerrendaren 6. puntua).
- Aldeko 31 botorekin, eta kontrakorik eta abstentziorik gabe, Sonia Livingstone doktore andrea irakasleari UPV/EHUko Honoris Causa doktoregoa emateko hautagaitzaren proposamena onartzen da (gai-zerrendaren 7. puntua).
- Bere kideen artean, Batzorde lraunkorreko ikasleen bi ordezkoak aukeratzen ditu. Hautatuak izan dira Errupin Jáuregui eta Adrián Grivillers (titularrak} eta Aitor Casal eta Patricio Ortiz (ordezkoak) (gai-zerrendaren 8. puntua).
- Historia Garaikidea sailaren S. eta 6. deialdietako batzordea onartzen da. Bere kideak dira:
- Titularrak: Mikel Urkijo, Fernando Molina eta Javier Díaz;
- Ordezkoak: José L. De la Granja, Ludger Mees eta Xabier Zabaltza (gai-zerrendaren 9. puntua).
- Ondoren agertzen diren irakaslego plazetarako aldeko txostenak ematea onartzen da (gai zerrendaren 1O. puntua}:
- lkus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saila: lrakasle emeritu izendatzeko proposamen bat; PLZko aldaketarako 4 proposamen; sorkuntza berriko plazaren proposamen bat eta plazaren behin-behineko estalduraren 8 proposamen (ordezkatzeak}.
- Historia Garaikidea Saila: lrakasle em rituaren kontratuaren berritzeko eskaera bat.
- Politika Zientzia eta Administrazio Saila: lrakasle emerituaren kontratuaren berritzeko eskaera bat.
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazio saila: Sorkuntza berriko katedra plaza bat.
- Kazetaritza 11 saila: PLZko aldaketarako 3 proposamen eta plazaren behin-behineko estalduraren proposamen bat (ordezkatzea).
- Kazetaritza Saila: PLZko aldaketarako proposamen bat eta plazaren behin-behineko estalduraren proposamen bat (ordezkatzea).
- Administrazio Zuzenbidea. Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia saila: Sorkuntza berriko katedra plaza bat.
2016ko irailaren 16an
- AZPk eta irakasleek batzarrean izango dituzten ordezkariak hautatzeko egutegia onartu. Hauteskundeak 2016ko urriaren 24an izango dira.
- Fakultateko egituren erabilera baimendu master hauei: "Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB" eta "Gobernantza eta Politika Ikasketak".
- Zerrendako hamasei plazen alde erabaki da:
- Lanpostuen zerrendako bi postu aldatzea (11. eranskina): 1 Soziologia eta Gizarte Langintza sailekoa eta 1 Kazetaritza sailekoa.
- 14 plaza aldi baterako betetzea (9. eranskina): Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailekoa; 5 Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailekoak; 1 Historia Garaikidea sailekoa; 1 Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia sailekoa, 3 Kazetaritza sailekoak; 1 Soziologia eta Gizarte Langintza sailekoa; 2 Kazetaritza II sailekoak.
2017ko otsailaren 8an
1.- 2016ko irailaren 16ko akta onartzea.
2.- Fakultateko batzorde eta epaimahaien proposamena onartzea, Uxue Gutiérrez Lorenzo ikaslea Kalitate Batzordean sarturik, ikasleen ordezkari gisa.
3.- IRIek (irakasle-ikertzaileek) eta AZPkoek (administrazio eta zerbitzuetako langileek) beren ordezkariak hautatzea Batzorde Iraunkorrerako. Hona hemen kide guztiak:
- A) IRI iraunkorrak:
- Begoña Zalbidea
- Andrés Dávila
- Cristina Lavía
- Ainhoa Novo
- Irene García. - B) Gainerako IRIak:
- Miguel Ángel Casado. - C) AZPkoak:
- Igone Arandia.
4.- 2016ko jardueren memoria onartzea.
5.- Bost titulazioen kudeaketa eta jarraipen txostenak onartzea.
6.- 2017/2018 ikasturteko egutegia onartzea. Horrekin batera onartu da fakultatearen jaia 2017ko abenduaren 7an izatea.
7.- Titulazioen plazen mugen proposamena onartzea: Kazetaritza: 210; Soziologia eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa: 80; Publizitatea eta Harreman Publikoak: 125; eta Ikus-entzunezko Komunikazioa: 75.
8.- Hautazko ikasgaien hizkuntza aldatzeko eskaria aldatzea Soziologiako Graduan eta Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduan, bi hizkuntza ofizialetan eman ahal izan daitezen.
9.- Onartzea UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari proposatzea graduondoko berezko titulu hau sortzea: «Pilotaje de drones y grabación audiovisual aérea».
10.- Fakultatearen azpiegiturak erabiltzeko baimena ematea 2017/18 ikasturtean «Especialista en ilustración científica» graduondokoa emateko eta «Comunicación corporativa» eta «Cooperación internacional descentralizada: paz y desarrollo» masterrak emateko.
11.- Onartzea irakasleen plaza eskari hauek:
ALDI BATERAKOAK (9. ERANSKINA): 20
Ikus-entzunezko Komunikazioa: 11
Politika eta Administrazio Zientzia: 3
Kazetaritza: 2
Kazetaritza II: 1
Soziologia eta Gizarte Langintza: 1
Soziologia 2: 1
Nazioarteko Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia: 1
LANPOSTUEN ZERRENDAKO ALDAKETAK (11. ERANSKINA) 10
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia: 1
Kazetaritza: 3
Konstituzio Zuzenbidea: 1
Ikus-entzunezko Komunikazioa: 3
Kazetaritza II: 1
Nazioarteko Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia: 1
ALDI BATERAKO IRAKASLE KONTRATATUEN ORDEZKAPENAK (8. ERANSKINA) 6
Ikus-entzunezko Komunikazioa: 4
Historia Garaikidea: 1
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia: 1
KATEDRA BERRIA (5. ERANSKINA): 3
Kazetaritza: 1
Konstituzio Zuzenbidea: 1
Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia: 1
PLAZA BERRIAK ETA ALDI BEREKO PLAZEN FINKAPENA (10. ERANSKINA): 1
Kazetaritza: 1
2017ko apirilaren 5an
1.- 2017ko otsailaren 8ko batzarreko akta onartu da.
2.- Onartu da 2017/2018 ikasturteko irakats eskaintza.
3.- Baimena eman da irakaskuntzarako azpiegitura, bilerako aztergaien zerrendako laugarren puntuan adierazia.
4.- Baimena eman da ikastegiko azpiegiturak erabiltzeko 2017/18 ikasturtean "Ikasketa Feministak eta Generoak" masterreko eskolak emateko. Era berean, 2017ko apirilaren 6an "El concierto económico en los medios de comunicación" izenburudun 6. jardunaldiak egiteko Bizkaia Aretoko Baroja Gela erabiltzeko eskariaren alde agertu da batzarra, eta, 2017ko apirilaren 18tik 28ra bitartean egingo den "Las ambigüedades de la comunicación" tailerra egiteko areto bereko Chillida Gela erabiltzeko eskariaren alde ere agertu da.
5.- Bizkaiko Campuseko Batzarrerako IRI taldeko ordezkaria aukeratu da: Esteban Arlucea Ruiz jauna.
6.- Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertu da batzarra:
Santos Zunzunegui irakasle emeritu izendatzeko eskariaren alde agertu da, 2011ko maiatzaren 2an UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak emandako Erabakiko 12.2 artikuluan zehaztutako ondorioetarako.
Gainerako plazei dagokienez, alde agertu da honakoetarako: lanpostuen zerrenda aldatzea Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean (2), eta Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailean (2), eta plaza bat aldi baterako betetzea Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean (1).
2017ko maiatzaren 25ean
- 2017ko apirilaren 5eko batzarraren akta onetsi.
- Dekanoa aukeratzeko hauteskundeetarako egutegia onetsi.
- 17/18 ikasturteko etsaminen egutegia onartu.
- 17/18 ikasturteko gestio akademikoaren egutegi ofiziala onartu.
- Gradu bakoitzeko ikastaroen koordinatzaileak onartu.
- Ikasleei eskainita, ikastegiko azpiegiturak erabili behar dituzten ikastaro osagarrien eskaintza onartu:
- Koordinazio, Kalitate eta Plangintza Estrategikorako dekanordetzak eskatuta, baimena eman zaie ikastaro hauei: "Edizio eta errebelatu digitala fotokazetaritzan", Argiztapen ikastaroa", "Marketin digitaleko ikastaroa" eta " Txostenak eta testu akademikoak idazteko ikastaroa".
- Era berean, baimena eman zaie honako hauek ikastegiko azpiegiturak erabiltzeko:
- "Politika eta Administrazio Zientziarako prestakuntza mintegi osagarria".
- "Teoria politikorako prestakuntza mintegi osagarria".
- "Politika eta Administrazio Zientziarako parte hartze mintegia".
- EB birpentsatzea: gobernantza, segurtasuna, barne merkatua eta hiritartasuna" XXVII. jardunaldiek egiteko.
- Batzarrak aldeko txostena eman dio aldi baterako irakasle kontratatuen plaza hutsak betetzeko proposamenari (8. eranskina), Soziologia eta Gizarte Langintza sailak egindakoari, 4 ordutako arduraldi partzialaz eta profil ez elebidunaz.
2017ko ekainaren 23an
ERABAKI BAKARRA.- Dekanoa izateko hautagaia botazio bidez hautatzea eta izendatzea Simón Pablo Peña Fernández jauna aldeko 28 botorekin eta boto zuri batekin.
2017ko urriaren 20an
FAKULTATEKO BATZARRAK 2017ko URRIAREN 20ko BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
1.- Onestea 2017ko maiatzaren 25eko eta 2017ko ekainaren 23ko batzar bileretako aktak, hura Ana Irene del Valle batzarkide andrea bertan egona zela gehitu ondoren.
2.- Fakultateko batzorde eta epaimahaiak onestea.
3.- Onartzea Fakultateko Batzarrerako ikasleen ordezkariak aukeratzeko hauteskunde egutegia
4.- Ondoko plazak eskatzearen aldeko txostena ematea:
- Bi plaza behin-behinekoz betetzeko (9. eranskina), Kazetaritza sailak eskatuta.
- Lanpostu huts bat betetzeko, aldi baterako irakasle kontratatu gisa (8. eranskina), Kazetaritza sailak eskatuta.
2018ko urtarrillaren 31
1.- 2017ko urriaren 20ko Batzarraren akta adostasunez onartzea.
2.- Fakultateko plan estrategikoa onartzea.
3.- 2017ko jardueren memoria onartzea.
4.- Kudeaketa txostenak eta titulazioen jarraipen txostenak onartzea.
5.- Titulazioetako plaza muga hauek onartzea: Kazetaritza, 210; Soziologia, 80; Zientzia politikoa eta kudeaketa publikoa, 80; Ikus-entzunezko komunikazioa, 75; eta Publizitatea eta harreman publikoak, 125.
6.- Onartu dira espetxean dauden Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saileko ikasleak ebaluatzeko 5. eta 6. epaimahaiak, honako hauek osatuak:
Eduardo Apodaka (epaimahaiburua)
Itziar Ugarteburu
Javier Cerrato
Ordezkoak:
Eduardo Rubio
Alberto Amutio
Ángel Beldarrain
Zozketaz aukeratu dira berezkoak ez diren Hauteskunde Batzordeko kideak:
Ainara Miguel Sáez de Urabain
Irati Agirreazkuenaga Onaindia
Teresa Martínez de los Ríos
Nerea Muñoz García
Era berean, gainerako batzordeetako kide diren ikasleak onartu dira:
Kalitatea: Adrien Grivillers
Euskara: Adrien Grivillers eta Nerea Muñoz
Erreklamazioak: Asier Fernández
Akademi antolakuntza eta baliozkotzeak: Asier Fernández
Berdintasuna: Lydia Fernández eta Beñat Uribe-Etxebarria
Ebaluazio Berezia: Asier Fernández
Gradu Amaierako Lana: Óscar Gutiérrez
Iraunkorra: Lydia Fernández eta Nerea Muñoz.
7.- 18-19 ikasturtean Fakultateko azpiegiturak erabiltzeko baimena eman zaie hauei:
“Ilustrazio zientifikoan espezialista” berezko titulua,
“Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena” masterra,
“Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa” masterra.
Era berean, aldeko irizpena eman zaio Joseba Agirreazkuenaga irakasleak eta Eduardo Alonso ikertzaileak “Ekonomi Itunaren 140. urteurrena eta etorkizuneko aukerak” VII. Jardunaldia egiteko helburuz Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoa erabiltzeko aurkeztu duten eskaerari.
8.- Aldeko irizpena eman zaie 22 irakasle plaza hauei:
2, Historia Garaikidea Sailak proposatuta: 11. eranskin 1, 8. eranskin 1.
5, Kazetaritza Sailak proposatuta: 11. 3 eranskin, 8. eranskin 1 eta 5. eranskin 1.
1, Ekonomia Aplikatua I Sailak proposatuta: 11. eranskin 1.
1, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak proposatuta: 5. eranskin 1.
1, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak proposatuta: 11. eranskin 1.
2, Soziologia II Sailak proposatuta: 10. eranskin 1, 6. eranskin 1.
2, Nazioarteko Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Sailak proposatuta: 11. 2 eranskin.
2, Kazetaritza II Sailak proposatuta: 11. 2 eranskin.
2, Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailak proposatuta: 8. eranskin 1, 11. eranskin 1.
3, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak proposatuta: 8. 2 eranskin, 11. eranskin 1.
1, Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Sailak proposatuta: 5. eranskin 1.
2018ko maiatzaren 23an
1.- 2018ko urtarrilaren 31ko batzarraren akta onartu da.
2.- 2018/19 ikasturteko irakats eskaintza onartu da.
3.- 2018-2019 ikasturteko egutegia onartu da. Era berean, fakultatearen jaieguna 2018ko abenduaren 7an (ostirala) izango dela onartu da.
4.- 2018/2019 ikasturteko gestio akademikoaren egutegia onartu da.
5.- Datorren ikasturteko azterketen egutegia onartu da.
6.- Kultur Jardueren Batzordea aldatzea onartu da. Hala, ikasleen ordezkari bat sartuko da.
Aipatzen diren batzordeetan hainbat kide sartzea ere onartu da:
A) Ana Irene del Valle sartu da Berdintasun Batzordean dekanotzaren taldetik. Kide baten plaza hutsik gelditu da irakasle-ikertzaileen (IRI) aldetik.
B) Iñaki Zabaleta sartu da Euskara Batzordean.
C) Manuel Montero sartu da Epaimahai Berezian.
D) Ainara de Miguel eta Patricio Ortiz sartu dira Kultur Jardueren Batzordean.
7.- Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari irakats azpiegitura eskatzeko egindako eskaera onartu da.
8.- Master hauei fakultateko azpiegiturak erabiltzeko baimena ematea onartu da: “Europako Herrialdeen Subiranotasuna”, “Ikasketa Feministak eta Generokoak” eta “Gobernantza eta Politika Ikasketak”. Bizkaia Aretoko Arriaga aretoa erabiltzeko (2019ko azaroaren 13-15) eskaeraren alde agertu da, “Asociación Española de Semiótica AES Elkartearen XVIII. Nazioarteko Biltzarra” eta “Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko IX. Nazioarteko Biltzarra” egiteko.
9.- Soziologia 2 Sailaren eskaeraren alde (irakasleentzako bi plaza) agertu da:
- 1- 8. Eranskina: aldi baterako irakasle gisa plaza hutsa betetzeko proposamena.
-1- 11. Eranskina: lanpostuen zerrenda aldatzeko proposamena.
2019ko otsailaren 1ean
1.- Fakultateko Batzarrak 2018ko maiatzaren 23an eginiko bileraren akta onartzea.
2.- Bost graduen plaza muga onartzea 2019/2020 ikasturterako:
- Kazetaritza: 210
- Ikus-entzunezko Komunikazioa: 75
- Publizitatea eta Harreman Publikoak: 125
- Soziologia: 80
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa: 80
3.- 2019/2020 ikasturterako eleaniztasun plana onartzea.
4.- Ikastegiko batzordeak eta epaimahaiak onartzea.
5.- Datorren ikasturtean “Ilustrazio Zientifikoko Espezialista” berezko tituluari baimena ematea azpiegiturak erabiltzeko.
Era berean, Bizkaia Aretoan lokalak erabiltzeko eskaera onartu da, honako ekitaldi hauek egiteko:
- Kongresua: “Gobernanza fiscal multinivel de la UE: el caso de las haciendas locales”.
- Nazioarteko kongresua: “Sharing society: the impact of collaborative collective actions in the transformation of contemporary societies”.
- Nazioarteko kongresua: “Young people, well-being, resilience and enterprise: critical perspectives for the antropocene”.
- Second Seminar on active ageing index.
- Kongresua: “Comunicación diaria en las relaciones interpersonales”.
- Irudi dokumentalen jaialdia: basque dok.
6.- Irakasleen plazak
Batzarra honako 22 plaza hauen alde agertu da:
1.- Carmelo Garitaonaindia jaunari emeritu kategoria emateko eskaera.
2.- Kazetaritza Saila: 4 eranskin eta 1 eranskin 5.
3.- Kazetaritza II Saila: 3 eranskin 11 eta 1 eranskin 6.
4.- Soziologia II Saila: 1 eranskin 3, 1 eranskin 5, 1 eranskin 11 eta 1 eranskin 8.
5.- Historia Garaikidea Saila: 1 eranskin 11 eta 1 eranskin 10.
6.- Ikus-entzunezko Komunikazio Saila: 2 eranskin 11.
7.- Politika eta Administrazio Zientzia Saila: 1 eranskin 11 eta 1 eranskin 10.
8.- Konstituzio Zuzenbidea eta Gizarte eta Politika Pentsamenduaren eta Mugimenduen Historia Saila: 1 eranskin 5.
9.- Gizarte Psikologia Saila: 1 eranskin 11.
20019ko apirilaren 12an
Ikastegietako Oinarrizko arautegiaren 23.2 artikuluarekin bat etorrita, batzarrak hartutako erabakien berri ematen da:
- Onartu 2019ko otsailaren 1ean Fakultateko Batzarrak izandako aurreko bileraren akta.
- 2018ko jardueren memoria onartu.
- Onartu 2019/2020 ikasturteko graduetako irakats eskaintza.
- Ikastegiko eleaniztasunerako estrategia onartu.
- Onartu graduetako ikasketa planak aldatzeko proposamena.
- Onartu Gizarte Komunikazioa masterraren aldaketa.
- Ikastegiko azpiegituren erabilera baimendu 2019/2020 ikasturteko “Dronen Pilotatzea eta Airetiko Ikus-entzunezko Grabazioa” eta “Gobernantza eta Politika Ikasketak” masterretarako.
- Bi irakasle plaza eskatzearen alde agertzea:
- Soziologia 2 Sailak eskatuta, 3. eranskina.
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak eskatuta, 11. Eranskina.
2019ko urriaren 11n
Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 23.2 artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita, aipatutako batzordean hartutako erabaki hauek argitaratzen dira:
1.- Onartzea Fakultateko Batzarrak 2019ko apirilaren 12an egindako bileraren akta.
2.- Erabakitzea ikasleen estamenturako Fakultateko Batzarraren hauteskundeetarako deialdia 2019ko abenduaren 4rako egitea, bai eta hauteskundeak arautuko dituen egutegia ere.
3.- Onartzea fakultateko batzorde eta epaimahaiak.
4.- Onartzea fakultatean emango diren gradu bikoitzen araudi erregulatzailea.
5.- Carolina Fundazioaren, UPV/EHUren eta Vocento Fundazioaren arteko hitzarmenaren alde agertzea, fakultateari atxikitako Multimedia Kazetaritzaren Masterreko ikasleei bekak emateko.
6.- Lau irakasle plaza hauen alde agertzea:
- Soziologia II Sailak eskatuta, 8. eranskina, irakasle elkartuaren plaza elebidun eta partziala.
- Historia Garaikidea Sailak eskatuta, hiru eranskin 11, lanpostu kode hauei dagozkienak: TUC8/12128, PAC8L2211 eta AGC8L1-D00021-2.
2020ko otsailaren 27an
1.- Onartzea Fakultateko Batzarrak 2019ko urriaren 11n egindako bileraren akta.
2.- Onartzea 2019ko txostena eta kudeaketa plana.
3.- Onartzea fakultateko masterren plazen muga proposamena.
4.- Onartzea ikastegiaren irakaskuntza azpiegituraren eskaera.
5.- Bizkaia Aretoa erabiltzeko eskaera abalatzea, 2020ko martxoaren 30ean biltzar hau egiteko: "Kupoa aztergai: negoziatzaile eta protagonisten argitan (1841-2020)" .
6.- Onartzea Estefanía Jiménez Iglesias andrea Gizarte Komunikazioa masterreko Batzorde Akademikoko presidente gisa izendatzea Josu Amézaga Albizu jaunaren ordez. Era berean, onartzea fakultateko bost graduetako gradu batzordeak.
7.- Hauen alde agertzea:
- CUC8/1 162 4 postu kodearen lanpostu zerrenda aldatzeko proposamena, kidegoa aldatzeari buruzkoa, hau da, unibertsitateko katedradunetik atxikira, plazaren gainerako ezaugarri guztiak mantenduta (11. eranskina), eta
- Miguel Ángel García Herrera jauna unibertsitateko katedraduna emeritu gisa kontratatzeko proposamena.
Biak Konstituzio Zuzenbidea Sailak eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak proposatuta
2020ko maiatzaren 7an
1.- Fakultateko Batzarraren 2020ko otsailaren 27ko akta onartzea.
2.- 20/21 ikasturteko irakaskuntza eskaintza onartzea.
3.- Gradu bikoitzen araudiaren 9.3 artikulua aldatzea onestea; hain zuzen, honela geratuko da: "Ikasleek, lehenengoa urtea amaitutakoan, gaindituta izan beharko dituzte lehenengo mailako eskola orduetako 42 kreditu gutxienez, ohiko eta ezohiko deialdien artean. Matrikula egiten den bigarren urtearen amaieran, lehenengo mailako 54 kreditu eta bigarreneko 30 kreditu gaindituta izan beharko dituzte gutxienez. Matrikula egiten den hirugarren urtearen amaieran, lehenengo maila osorik gaindituta izan beharko dute (60 kreditu), eta bigarren mailako 54 kreditu, eta hirugarreneko 12 gutxienez. Nolanahi ere, ikasleek gehienera ere zazpi ikasturtetan amaitu beharko dute programa".
4.- Ikastegiko mugikortasun araudiaren xedapen iragankor bakarra onestea; hain zuzen, honela dago idatzita: "Harrera unibertsitateak lehenengo lauhilekoko mugikortasunak bertan behera uzten dituen kasuetan soilik eskaini ahal izango zaie egoera horrek kaltetutako ikasleei egonaldiak egiteko aukera graduko laugarren mailako bigarren lauhilekoan, baldin eta beren ikasketa hitzarmenean sartu baditzakete mugikortasuneko araudi orokorrak ezartzen dituen 24 kredituak, gutxienez.
Xedapen horrek ez dio eragiten Gradu Amaierako Lana egiteari, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egiten jarraituko baita. Ikasleak bere gain hartuko du dagozkion lanak egiteko erantzukizuna eta mugikortasunaren garapenarekin bateragarri egingo du.
Xedapen hau 2020/2021 ikasturteak iraun bitartean izango da indarrean soil-soilik".
5.- Bizkaia Aretoko lokalen eskaera bermatu da, "MEU Basque Country 2020" egiteko.
6.- Irakasleen plaza hauen aldeko txostena egin da:
- Historia Garaikidea Sailak proposatuta, irakasle emerituaren plazaren proposamena Francisco Llera Ramo jaunarentzat.
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak proposatuta, lanpostu bat aldatzeko proposamena (11. eranskina), irakasleen kidegoa aldatzeko (albokotik agregatura), hizkuntza profila (elebiduna) eta arduraldia (osoa) aldatu gabe utziz.
2020ko uztailaren 24an
1.- Aprobación del acta de la Junta de Facultad de fecha 7 de mayo de 2020.
2.- Aprobación de la oferta docente de los másteres del curso 20/21 y del ajuste de la oferta docente de los grados aprobada en la anterior Junta de Facultad de fecha 7 de mayo de 2020.
3.- Aprobación del calendario académico para el curso 2020/21.
4.- Aprobación del calendario de exámenes para el curso 2020/21.
5.- Aprobación del calendario de gestión académica para el curso 2020/21 de grados, dobles grados y másteres.
6.- Respecto a los TFGs, aprobación de su calendario académico, su oferta, la adición necesaria en sus guías docentes para adaptarlas a la no presencialidad y la modificación precisa en su normativa de elaboración para su adaptación a los dobles grados e itinerario dual.
7.- Aprobación de la modificación de la Comisión Académica del Máster “Modelos y Áreas de Investigación en Ciencias Sociales”, en la cual se integran en calidad de vocales, don José Enrique Antolín Iría y doña Matxalen Legarreta Iza.
Aprobación de la corrección de errores en la composición de la Comisión del grado de Publicidad y Relaciones Públicas. La misma queda como sigue: Coordinador de 2º: Joseba Etxebarria Gangoiti; Coordinadora de 3º: Sandra Usín Enales; Coordinadora de 4º: Elena Olabarri Fernández.
Aprobación de los miembros de los tribunales de TFG del Departamento de Psicología Social y Metodología de las Ciencias del Comportamiento:
Castellano Euskera
Ángel Beldarrain Durandegi Ángel Beldarrain Durandegi
Mairen Urrosolo Odriozola Mairen Urrosolo Odriozola
Itziar Ugarteburu Gastañares Itziar Ugarteburu Gastañares
Suplentes:
Matxalen Legarreta Iza Iñaki Martínez de Albéniz Ezpeleta
Javier Cerrato Allende Alberto Amutio Careaga
8.- Informa favorablemente las siguientes plazas de profesorado:
- Anexo 8 del departamento de Periodismo II de conversión de laboral interino de Universidad a adjunto de Universidad.
- Anexo 11 del departamento de Sociología y Trabajo Social, modificatoria únicamente del perfil lingüístico de la plaza, de no bilingüe a bilingüe.
- Anexo 9 del departamento de Periodismo. Sustitución por maternidad.
2020ko urriaren 9an
- 2020ko uztailaren 24ko akta dagoen-dagoenean onartzea.
- Hauteskundeen egutegia onartzea IRIen eta AZPkoen ordezkariak aukeratzeko Fakultateko Batzarrerako.
- Onartzea fakultateko batzorde eta epaimahaiak. Batzarreko kide diren ikasleen artean zozketa eginik, Alai Kruse Goenaga jauna izango da ikasleen ordezkaria Hauteskunde Batzordean.
Soziologia II saileko 5. eta 6. deialdietako epaimahaian Martínez Albéniz irakasleak Sobrado irakaslea ordezkatu du (honek erretiroa hartu baitu). - Batzarrak ontzat jo ditu aurkeztu zaizkion lau irakasle plazen eskariak:
- 8. eranskin bi, Soziologia eta Gizarte Langintza sailak proposatuak: irakasle elkartuen aldi baterako bi plaza, elebidunak eta arduraldi partzialekoak.
- 11. eranskin bi, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailak proposatuak: irakasle atxikien bi plaza irakasle agregatuen plaza bihurtzea, biak elebidunak eta arduraldi osokoak.
2020ko abenduaren 18an
1.- Fakultate Batzarrak 2020ko urriaren 9an egindako bileraren akta onartzea.
2.- Fakultateko taldeen egitura onartzea 20/21 ikasturteko bigarren lauhilekorako.
3.- Baimena ematea fakultateko lokalak erabil daitezen, 21/22 ikasturtean “Ilustrazio Zientifizikoan Espezialista” berezko titulua titulua irakasteko.
4.- Irakasle plaza bakarrari buruz egindako txostenaren alde agertzea: Soziologia eta Gizarte Langintza Sailekoa. Lanpostu bat atxiki nahi zaio Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateari, gure fakultatean indarrean dauden baldintza beretan.
2021eko martxoaren 4an
1.- Fakultateko Batzarraren 2020ko abenduaren 18ko bilerako akta onartzea, bertaratuen zerrenda zuzendu ondoren, María José Martínez Herrero batzarkide andrearen izena gehituta.
2.- 2020 urte naturaleko memoria ekonomikoa onartzea.
3.- Euskara Batzordeko kide batzuk eta graduko koordinatzaile batzuk aldatzea. Lehenengoari dagokionez, Izaro Gorostidi eta Angeriñe Elorriaga sartu dira batzordean. Hauek dira orain haren osakideak: Iñaki Zabaleta, Irati Agirreazkuenaga, Eduardo Apodaka eta aipatutako bi kide berriak. Graduko koordinatzaileak etapa honetan hauek izango dira: Carmen Peñafiel, Irene García Ureta, Ainara Miguel Sáez de Urabain, Asier Amezaga eta Imanol Tellería.
4.- Fakultateko masterren plaza mugak onartzea 21/22 ikasturterako. Ikasturte honetan bezala geratu dira.
5.- Fakultateko Batzarraren Batzorde Iraunkorrerako kideak hautatzea. Bozketaren ostean, honela geratu da: A) IRI iraunkorren taldetik: Irene García Ureta, Begoña Zalbidea, Beatriz Otero, Andrés Davila eta Koldo Meso; B) IRI ez-iraunkorren taldetik: Beatriz Zabalondo; C) AZPkoen taldetik: Igone Arandia; D) ikasleen taldetik: inor ez.
2021eko maiatzaren 7an
1.- Fakultateko Batzarraren 2021eko martxoaren 4ko bilerako akta onartu da, bertaratuen zerrenda aldatuta, hau da, Asier Blas Mendoza batzarkidearen izena gehituta.
2.- 2021/2022 ikasturteko irakats eskaintza onartu da.
3.- 2021/2022 ikasturteko egutegi akademikoa onartu da.
4.- 2021/2022 ikasturteko gestio akademikoaren egutegia onartu da.
5.- Historia Garaikidea Unibertsitate arteko Masterraz aurkeztuko den aldaketa onartu da.
6.- Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari irakats azpiegitura eskatzeko (57.108,16€) egindako eskaera onartu da.
7.- Fakultateak abala eman dio Bizkaia Aretoko lokalak erabiltzeko eskaerari, maiatzaren 10ean egingo den "Finantza publikoak eta zorraren iraunkortasuna" biltzarra egiteko, eta irailaren 2an eta 3an egingo den "Diskurtsoak marraztu, iruditeriak eraiki. Prentsa eta karikatura politikoa Espainian (1836-1874)" nazioarteko solasaldia egiteko.
8.- 7 irakasle plaza hauen alde agertzea:
- Hiru Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak proposatuta:
. LZren aldaketa arduraldia aldatu delako: osotik partzialera
. LZren aldaketa kidegoa aldatu delako: unibertsitateko irakasle lankidetik atxikira
. LZren aldaketa kidegoa aldatu delako: atxikitik agregatura
- Bi Historia Garaikidea Sailak proposatuta:
. LZren aldaketa, ikastegiz aldatu delako: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatetik Letren Fakultatera
. LZren aldaketa, ikastegiz aldatu delako: Letren Fakultatetik Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera
- Bat Gizarte Psikologia Sailak proposatuta:
. Irakasle elkartuaren lanpostu hutsa betetzeko deialdi proposamena
- Bat Kazetaritza Sailarena:
. LZren aldaketa kidegoa eta profila aldatu direlako: atxiki elebidunetik agregatu hirueledunera
2021eko ekainaren 14an
- Onartzea Fakultateko Batzarrak 2021eko maiatzaren 7an egindako bileraren akta.
- Onartu dekanoa 2021eko uztailaren 12an aukeratzeko hauteskunde egutegia. Egutegi horrek preklusio epe hauek ditu:
- Fakultateko Batzarra, hauteskunde egutegia onartzea: Astelehena, ekainak 14
- Erabakia argitaratzea: Astelehena, ekainak 14
- Hautagai zerrendak aurkezteko epea: Ekainak 15etik, asteartea, ekainak 25era bitartean, ostirala (12:00ak arte)
- Behin-behineko hautagai zerrendak aldarrikatzea (12:00etatik aurrera): Ostirala, ekainak 25
- Inpugnazioak aurkezteko epea irekitzea: (13:00etatik aurrera) Ostirala, ekainak 25
- Inpugnazioak aurkezteko epea ixtea (12:00ak arte): Osteguna, uztailak 1
- Inpugnazioen ebazpena eta behin betiko hautagai zerrendak aldarrikatzea: Ostirala, uztailak 2
- Botoa lehenago emateko egunak: Uztailak 5, 6, 7, 8 eta 9
- Ezohiko batzarra: bozketa: ASTELEHENA, UZTAILAK 12
- Behin-behineko emaitzak aldarrikatzeko eguna: Astelehena, uztailak 12
- Inpugnazioak aurkezteko epea irekitzea (12:00etatik aurrera): Asteartea, uztailak 13
- Inpugnazioak aurkezteko epea ixtea (12:00ak arte): Ostirala, uztailak 16
- Behin betiko emaitzak aldarrikatzeko eguna: Astelehena, uztailak 19
- 2021-2022 ikasturteko irakaskuntza egokitzeko plana.
- 2021/2022 ikasturte amaierako proben egutegia onartzea.
- Cristina Blanco Fernández de Valderrama irakasleak Bizkaia Aretoa erabiltzeko egindako eskaera babestea eta 2021eko irailaren 10ean "Itxaropena sortzea ekintzaren bidez" jardunaldia egitea, suizidioa prebenitzeko nazioarteko eguna dela eta.
- Kazetaritza Sailak egindako irakasle plazarako (elebiduna eta 6 orduko arduraldia) eskaeraren (8. eranskina) alde azaltzea.
2021eko uztailaren 12an
Bakarra.- Bozketa egin eta emandako botoak kontatu ondoren, dekanoa izateko hautagaiak aldeko 37 boto lortu ditu, eta, ondorioz, batzarrak dekanoa izendatu du.
2021eko urriaren 20an
1. 2021eko ekainaren 14ko (ohikoa) eta 2021eko uztailaren 12ko (ezohikoa) Fakultateko Batzarren aktak onartzea.
2. 2021eko abenduaren 13rako batzarrean ikasleen ordezkariak hautatzeko deialdia eta nahitaezko egutegia onartzea. Egutegi horrek preklusio epe hauek ditu:
2021eko EGUTEGIA FB-rako IKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEKO
- Fakultateko Batzarra, hauteskunde egutegia onartzea: urriak 20
- Erabakia argitaratzea: urriak 21
- Hautagai zerrendak aurkezteko epea: azaroaren 11ko 12:00ak arte
- Behin-behineko hautagai zerrendak aldarrikatzea
- (12:00etatik aurrera) azaroak 12
- Inpugnazio epea: azaroaren 17ko 12:00ak arte
- Behin betiko hautagaitzak jakinarazteko eguna: azaroak 17
- Botoa lehenago emateko egunak: abenduak 1, 2 eta 3
Bozketa:
ABENDUAREN 13a, ASTELEHENA
- Behin-behineko emaitzak aldarrikatzeko eguna: abenduak 14
- Inpugnazioak: abenduaren 17ko 12:00ak arte
- Behin betiko emaitzak aldarrikatzeko eguna: abenduak 17
3. Aldaketa onartzen da Fakultatean ezarritako betekizunetan nazioarteko mugikortasuna egin ahal izateko, 4. puntu berria erantsiz, honetara erranik: “Graduko ikasleek 54 kreditu gaindituta eduki beharko dituzte mugikortasunerako eskaera egiteko unean.” Era berean, 6. puntuari 7. puntua gehitzen zaio, in fine ezarritako gehiketa batez, honetara: "Era berean, gradu bikoitzeko ikasleek ezin izango dute mugikortasunik egin 5. ikasturtean.”
4. Fakultateko batzorde eta epaimahai guztiak onartzea, 5. eta 6. deialdietakoan eta presondegietako barneko ikasleak ebaluatzeko epaimahaietan Gizarte Psikologia Sailari dagozkien bi ordezkoen izenak zuzendu eta gero, Eduardo Apodaka eta Urtzi Gorostiaga izango direlarik. Era berean, Ioritz Astaburuaga Zabalo jauna sartu da ikasleen ordezkari gisa Kalitate Batzordean, eta Beñat Díaz Ollo ikaslea Prestakuntza Dualeko Batzordean.
5. Bizkaia Aretoa 2022ko ekainaren 14rako erabiltzeko eskaeraren alde informatu da, graduatuen graduazio ekitaldia egiteko.
6. Honako sail hauek eskatuta, irakasleen plazen eskaerari buruzko aldeko txostena eman da:
a) Kazetaritza Saila: hiru 11. eranskin, kidegoa aldatzeko eskatuz: atxikitik agregatura.
b) Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saila: 11. eranskin bat, kidegoa aldatzeko eskatuz: atxikitik agregatura.
c) Soziologia eta Gizarte Langintza Saila: 8. eranskin bat, elkartu elebidun partzial gisa lanpostu huts bat betetzeko eskatuz (4 ordu).
2021eko azaroaren 26an
1.- Fakultateko Batzarrak 2021eko urriaren 20an egindako bileraren akta onartu da.
2.- Ikastegiaren 2022-2023 ikasturterako gradu, gradu bikoitz eta masterretako plazen muga onartu da.
3.- Batzarrak aldeko erabakia hatu du UPV/EHUren, Fundación Vocentoren eta Diario El Correo SAren arteko lankidetza hitzarmena berritzeko, El Correo-UPV/EHU Multimedia Kazetaritzako Master titulu ofiziala lortzera bideratutako graduondoko ikasketen prestakuntza programa garatzeko.
4.- Batzarrak aldeko erabakia hartu du Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridiko eta Pentsamendu Politikoarenak Sailak aldi baterako irakasle kontratatuen plazen (elebidun eta lanaldi osokoak) eskaerak direla-eta (8. eranskina). Baita ere, Ikerbasqueko irakasle bisitaria, Anna Barbuscia andrea, lanaldi partzialean sartzeko, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak hala eskatuta.
2022ko urtarrillaren 28an
1.- Onartu egin da Fakultateko Batzarrak 2021eko azaroaren 26an egindako bileraren akta.
2.- 2021eko txosten ekonomikoa onartu da.
3.- 2022/2023 ikasturteko eleaniztasun plana onartu da.
4.- “Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan” masterra dela-eta, 2019ko martxoaren 14ko erabakiaren 14.2 artikuluko aldaketei buruzko txostenaren alde egin da.
5.- Baimena eman da ikastegiko lokalak 2022/2023 ikasturtean erabil daitezen, uzteko moduan egonez gero, berezko titulu hauetarako: Suizidiologiako aditua eta Ilustrazio Zientifikoko aditua. Era berean, baimena eman du Bizkaia Aretoa “Jokoaren Euskal Behatokia” jardunaldian erabil dadin 2023ko otsailaren 15etik 17ra bitartean.
6.- Irakasle plaza hauek eskatzearen alde azaldu da:
- 8. eranskineko 5: Lau Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea sailak proposatuta, irakasle elkartuaren kategoria kontratatzeko, honako plaza kode hauekin: AUP6L1161, AUP6L1162, AUP6L1163 eta AUP6L2161.
Bat Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia sailak proposatuta, baita irakasle elkartu bat AUP3L12331 plaza kodearekin ere.
- 10. eranskineko 3: Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko bat 27145 kodea duen irakasgairako.
Ekonomia Aplikatua saileko bat 27088 kodea duen irakasgairako.
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia saileko bat 27098 kodea duen irakasgairako.
- 11. eranskineko 10: Sei Kazetaritza sailak eskatuta: CUC8/13365, TUC8/13364, CUC8/13361, TUC8/13365, TEC/2/13362 eta LIUC8L333614.
Ekonomia Aplikatua saileko bi: TEC12/13648 eta AGC8L1368.
Soziologia eta Gizarte Langintza saileko bat: AGC8L13376.
Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila saileko bat: AGC8L133112.
2022ko apirilaren 8an
1. Onartu egin da Fakultateko Batzarrak 2022ko urtarrilaren 28an egindako bileraren akta.
2. Kide berriak izendatzea onartzea honako batzorde hauetan:
Kalitate Batzordea: Marian Ispizuak José Ignacio Armentia ordezkatuko du.
GRALeko Batzordea: Ainara Larrondok Carmen Peñafiel ordezkatuko du eta Izaro Gorostidik Imanol Telleria.
Ikus-entzunezko Komunikazioaren Graduko Batzordea: Ana Irene Del Valle, Ainara Miguel, Ainhoa Fernández de Arroyabe, Carmen Arocena, Aida Vallejo, Andoni Iturbe eta Itxaso Castillo.
Kazetaritza Graduko Batzordea: Ana Irene Del Valle, Ainara Larrondo, Ainhoa Fernández de Arroyabe, Koldo Meso, María Ganzabal, Iñaki Lazkano eta Miren Rodríguez.
Publizitateko eta Harreman Publikoen Graduko Batzordea: Ana Irene Del Valle, Irene García, Ainhoa Fernández de Arroyabe, Angeriñe Elorriaga, Maialen Goirizelaia, Joseba Etxebarria eta Koldo Atxaga.
Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoaren Graduko Batzordea: Ana Irene Del Valle, Izaro Gorostidi, Igor Ahedo, Marcos Engelken, Adela Mesa, Jaione Mondragón eta Ainhoa Novo.
Soziologia Graduko Batzordea: Ana Irene Del Valle, Asier Amezaga, Igor Ahedo, Estíbaliz de Miguel, Beatriz Otero, Elisa Usategui eta Matxalen Legarreta.
Azkenik, Batzorde Iraunkorreko lanpostu hutsak aukeratu dira: irakasle eta ikertzaile iraunkorren ordezkari hautatua, Ainhoa Novo Arbona. Ikasleen estamentuaren ordezkariak, Lorea Ériz eta Álvaro Alejandro González.
3. Ikastegiak prestakuntza dualari eta gehikuntzari buruz duen arautegi osagarria onestea eta, GRAL egin eta defentsari buruzko ikastegiaren arautegiko 8.2 artikuluan, «Irakaskuntza Antolatzeko dekanordetzaren bidez» gehitzea.
4. Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari irakaskuntza-azpiegiturarako 112.792,14 eurotako eskaera onartzea, datorren ikasturterako.
5. GRALetarako 2022/23 ikasturteko epeen egutegia onartu da.
6. Sailek 2022/23 ikasturterako eskaini beharreko GRALen kopurua onartzea.
7. UPV/EHU-EITB Multimedia Komunikazioa Masterraren Batzorde Akademikoak egindako aldaketa proposamenaren aldeko txostena ematea.
8. Bizkaia Aretoa erabiltzeko eskaera abalatzea, 2022ko apirilaren 29an EAEn bizi diren atzerriko etorkinen inguruko inkestari (EPIE 2018) buruzko lan jardunaldi teknikoa egiteko. Era berean, berrestea dekanoak aurretiaz emandako abala, “El cupo a la luz de sus negociadores y protagonistas (1841-2022) izenekoaren X. edizioa burutu ahal izateko, Bizkaiko Aretoan 2022ko martxoaren 28an egin zelarik.
9. Honako irakasle plaza hauen eskaeraren aldeko txostena egitea:
1.8 eranskina, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak proposatuta, AGC8L133712 plaza arduraldi osoko irakasle atxiki elebidun gisa betetzeko.
1.11 eranskina, Kazetaritza Sailak proposatuta, TUC8/1-336-7 plaza aldatzeko, unibertsitateko titular izatetik arduraldi osoko unibertsitateko katedradun elebidun izatera pasatzeko.
2022ko maiatzaren 31an
1.- Onartzea Fakultateko Batzarrak 2022ko apirilaren 8an egindako bileraren akta.
2.- Onartzea 2022-2023 irakaskuntza eskaintza.
3.- Onartzea azterketa egutegia 2022-2023.
4.- Onartzea GRAL irakaskuntza gidak 2022-2023.
5.- Onartzea GRAL azterketa egutegia 2022-2023.
6.- Onartzea akademia egutegia 2022-2023
7.- Onartzea gestio egutegia 2022-2023.
8.- Izendatzea Gizarte Komunikazioko Masterraren batzorde akademikoko kideak: Simón Peña (presidentea) eta Koldo Meso eta Estefanía Jiménez (batzordekideak).
9.- UPV/EHUren eta Carolina Fundazioaren arteko hitzarmenen alde agertzea, Nazioarteko Ikasketen masterreko ikasleei beka bat emateko, Ikasketa Feministak eta Generokoak masterreko ikasleei bi eta Multimedia Kazetaritza masterrekoei bat.
10.- “A Code Red for Young People and the more than human: Ethical innovation to drive audacious change” jardunaldiak 2022ko irailaren 15-16an Bizkaia Aretoan egiteko lokalen erabilera eskatzeko idatziari babesa ematea.
11.- Ondoko plazak eskatzearen aldeko txostena ematea:
- Kazetaritza sailak proposatuta, 3 plaza:
1.- 11. eranskina: arduraldi osoko UT ez elebidunetik arduraldi osoko atxiki elebidunera (TUC8/13362)
2.- 11. eranskina: arduraldi osoko UK elebidunetik arduraldi osoko atxiki elebidunera (CUC8/13362)
3.- 8. eranskina: arduraldi osoko elkartu elebiduna (AUP6L1-336-1)
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak proposatuta, 3 plaza:
1.- 6. eranskina: arduraldi osoko irakasle oso elebiduna
2.- 11. eranskina: arduraldi osoko atxiki elebidunetik arduraldi osoko agregatu elebidunera (PAC8L21625)
3.- 8. eranskina: arduraldi osoko atxiki elebiduna (PAC8L21613)
2022ko irailaren 28an
- Onartzea Batzarrak 2022ko maiatzaren 31n eginiko bileraren akta.
- Onartzea Partaidetza eta Komunitate Garapena Masterraren Batzorde Akademikoko kide berrien izendapena. Honako hauek izango dira: Presidentea: Andere Ormazabal; kideak: Izaro Gorostidi eta Imanol Tellería.
- Garaiko Historia Masterraren ikasketa planaren aldaketari aldeko txostena ematea.
- Onartzea gradu eta gradu bikoitzen arteko lekualdaketei buruzko araudiaren aldaketa, % 10eko muga gehituz.
- Mugikortasuna eskatzeko notaren irizpidea aldatzea (6,25) eta ikastegiko araudi gisa dituen irizpide guztiak onartzea.
- Bizkaia Aretoko espazioak erabiltzeko eskaera bermatzea; honako hauek egiteko:
- Fiscal Federalism and Territorial Inequalities biltzarra, 2022ko urriaren 27tik 29ra,
- Suizidioaren Ezagutza Gaur Egungo Munduan aurkezpena, 2022ko urriaren 3an,
- Komunitate Ekintza eta Garapena Ikertzeko Nazioarteko Jardunaldiak, 2023ko apirilaren 26tik 28ra,
- Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XIV. biltzarra, 2022ko azaroaren 21ean eta 22an,
- XI. Ituna Jardunaldia, 2023ko martxoaren 14an.
- Zientzia Politiko eta Administrazio Sailetik (PAC8L2-D00110-) datorren LZ aldatzeko proposamenaren aldeko txostena egitea (11. eranskina), atxiki elebidun osotik agregatu elebidun osora.
2022ko azaroaren 16an
1.- 2022ko irailaren 28ko Batzarreko akta onartzea.
2.- Ikastegiaren 2022-2026 aldirako Plan Estrategikoa onartzea.
3.- Kalitate Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudia aldatzeko proposamena onartzea.
4.- 2023-24 ikasturterako gradu, gradu bikoitz eta masterretako plazen muga onartzea:
- Kazetaritza: 180,
- Ikus-entzunezko Komunikazioa: 70,
- Publizitatea eta Harreman Publikoak: 120,
- Soziologia: 75,
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa: 75,
- Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza: 15,
- Publizitatea eta Harreman Publikoak + Kazetaritza: 15,
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia: 10.
5.- Fakultateko espazioak erabiltzeko protokoloa onartzea.
6.- Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterraren Batzorde Akademikoan egindako aldaketa onartzea; Jone Martínez Palacios kidea irtengo da, eta María Ruiz Torrado sartuko.
Unibertsitate arteko Garaiko Historia Masterraren (2022-23ra arte indarrean) unibertsitate arteko lankidetza hitzarmenaren aldeko txostena egitea.
Indarrean dagoen masterraren ondoren etorriko den Garaiko Historia Masterra garatzeko unibertsitate arteko lankidetza hitzarmenean ezarritako aldaketen aldeko txostena egitea.
7.- Ikasturte honetan Fakultatean izango diren Batzorde eta Epaimahai guztiak onartzea, eta Berdintasun Batzordean kide bat aldatzea: Mª José Martínez Herreroren ordez, María Gorosarri González.
8.- Honako ospakizun hauetan Bizkaia Aretoko instalazioen erabilera ziurtatzea:
- Immigrazioa eta integrazioa Euskadin XII. Jardunaldiak, 2022ko urriaren 20 eta 21ean.
- Basquedokfestival jaialdiaren III. edizioa, 2022ko azaroaren 4-6an.
- Harreman Publikoen arloko Nazioarteko Ikerketaren XVII. Kongresua, 2023ko ekainaren 28-30ean.
- Sormenari buruzko sinposioa, 2023ko maiatzaren 25ean eta 26an.
9.- Irakasle bisitariak –Ikerbasqueko Igor Calzada eta Roberta Rutigliano– arduraldi partzialean kontratatzeko proposamenak onartzea
2023ko urtarrilaren 30an
1.- 2022ko azaroaren 16ko Batzarraren akta onartzea.
2.- 2022ko urte naturalari dagokion txosten ekonomikoa onartzea.
3.- 2023/24 ikasturterako Eleaniztasun Plana onartzea.
4.- Multimedia Komunikazioko Masterraren aldaketaren aldeko txostena egitea; horren bidez, EKazetaritza hautazkoa kendu eta haren ordez Ikus-entzunezko Narrazio Estrategiak eskainiko da.
5.- Ainara Larrondo Ureta andrea Sari Bereziko Epaimahaiko kide izendatzea.
6.- Bizkaia Aretoko instalazioen erabiltzeko abala ematea ospakizun hauetarako:
- Nazioarteko VII. Mintegia: “Construyendo una red ibérica de historia oral”. 2023ko ekainaren 19an eta 20an egingo da.
- Nazioarteko Jardunaldia: “Desigualdad urbana en el siglo XX: carácter y representación”, 2023ko maiatzaren 11n egingo da.
Era berean, baimena ematen da, lehentasuna duten beste behar batzuek aukera ematen badute, Zentroko lokalak erabiltzeko, “Ilustrazio zientifikoan espezialista” berezko titulua 2023/24 ikasturtean emateko.
7.- Ondoko irakasle plazen aldeko txostena egitea:
- Kazetaritza Sailak proposatuta: 5: 8. eranskinetako 4 eta 11. eranskinetako 1.
- Historia Garaikideko Sailak proposatuta: 5, 8. eranskinetako 1; 11. eranskinetako 3 eta emeritua kontratatzeko proposamen bat.
- Soziologia eta Gizarte Lan Sailak proposatuta: 11. eranskinetako 5.
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak proposatuta, 11. eranskinetako 3.
- Politika eta Administrazio Zientzia Sailak proposatuta: 2: 9. eranskinetako 1 eta 10. eranskinetako 1..
2023ko apirilaren 4an
- 2023ko urtarrilaren 30eko Batzarraren akta onartzea.
- Goi mailako Heziketa Zikloen titulazioen aitortzaren eguneraketa onartzea.
- Multimedia Komunikazioa Masterraren zuzendari berria izendatzea, Irati Agirreazkuenaga.
- Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari irakaskuntza azpiegiturarako egindako eskaera onartzea (76.833,94 €).
- Irakasle-ikertzaileen kolektiboek Batzarrean duten ordezkaritzaren ehunekoak onartzea.
- Zentroko Kalitate Batzordearen arautegia onartzea eta Idazkaritza Nagusira bidaltzea behin betiko onartua izan dadin.
- FEBE elkartearekin eta Fundación Carolinarekin hitzarmen bat sinatzea onartzea.
2023ko apirilaren 27an
- Bilkura presakoa dela berrestea, IEATBren 15.4 artikuluaren arabera (in fine).
- Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE) onarpen fasean dauden irakasgaien haztapen koefizienteak onartzea.
2023ko maiatzaren 30ean
1.- Onartu dira 2023ko apirilaren 4an eta 27an Fakultateko Batzarrak egindako bileren aktak.
2.- Onartu da 2023/2024 ikasturteko eskola egutegia, fakultatearen jai eguna izango den 2023ko abenduaren 7a barne.
3.- Onartu da gestio akademikoaren egutegia 2023/2024 ikasturterako.
4.- Onartu dira 2023/2024 ikasturteko ebaluazio proben datak.
5.- Onartu dira graduetako eta gradu bikoitzetako irakats eskaintzak.
6.- Onartu dira GRALen eskaintzak, egutegia eta irakaskuntza gidak.
7.- Onartu da hasiera ematea fakultatearen 2012. urteko arautegia aldatzeko prozesuari.
8.- Oniritzia ematea Bizkaia Aretoa erabiltzeko eskaerari, bertan egiteko Ziberkazetaritzaren eta Komunikazio Digitalaren Nazioarteko XV. Biltzarra 2023ko azaroaren 27 eta 28an.
9.- Fakultateko Batzarra irakasleen 18 plaza hauek eskatzearen alde agertu da:
- Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko‑juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren Historia sailak proposatuta: 11 zenbakidun hiru eranskin (bi aldaketa lanpostuen zerrendan, arduraldi osoko irakasle atxiki elebidunak arduraldi osoko irakasle agregatu elebidun bihurtzeko; aldaketa bat lanpostuen zerrendan, arduraldi partzialeko katedradun bat arduraldi osora pasatzeko).
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailak proposatuta: 8 zenbakidun eranskin bat (kontratatzea arduraldi osoko irakasle atxiki elebidun bat).
- Historia Garaikidea sailak proposatuta: 11 zenbakidun hiru eranskin (bi aldaketa lanpostuen zerrendan, arduraldi osoko irakasle atxiki hirueledunak arduraldi osoko irakasle agregatu hirueledun bihurtzeko; aldaketa bat lanpostuen zerrendan, arduraldi osoko ikertzaile iraunkor elebakarra (gaztelania) arduraldi osoko unibertsitateko irakasle titular elebakar (gaztelania) bihurtzeko.
- Ikus‑entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailak proposatuta: 11 zenbakidun hiru eranskin eta 10 zenbakidun bi eranskin (hiru aldaketa lanpostuen zerrendan, arduraldi osoko irakasle atxiki elebidunak arduraldi osoko irakasle agregatu elebidun bihurtzeko; arduraldi osoko irakasle atxiki hirueledunen bi plaza berri sortzeko eskaerak).
- Politika eta Administrazio Zientzia sailak proposatuta: 10 zenbakidun eranskin bat (arduraldi osoko irakasle atxiki hirueledunen plaza berri bat sortzeko eskaera).
- Kazetaritza sailak proposatuta: 11 zenbakidun bost eranskin (hiru aldaketa lanpostuen zerrendan, arduraldi osoko irakasle atxiki elebidunak arduraldi osoko irakasle agregatu elebidun bihurtzeko; aldaketa bat lanpostuen zerrendan, arduraldi osoko irakasle atxiki hirueleduna arduraldi osoko irakasle agregatu hirueledun bihurtzeko; aldaketa bat lanpostuen zerrendan, arduraldi osoko unibertsitateko irakasle titular elebakarra (gaztelania) arduraldi osoko irakasle atxiki elebidun bihurtzeko).
2023ko uztailaren 19an
1.- 2023ko maiatzaren 30eko akta onartu zen.
2.- Fakultatearen Komunikazio Plana onartu zen.
3.- Ikus-entzunezko materiala erabiltzeko protokoloko 5.3 artikulua aldatu zen.
4.- Ikastegiko araudia, 2012koa, aldatu zen eta Idazkaritza Nagusira bidali egin beharreko izapideak egin ditzaten.
5.- "Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan" masterreko Batzorde Akademikoko kideak izendatzea.
6.- Fakultatearen eta Real Aeroclub de Bizkaia elkartearen arteko hitzarmenaren alde agertu zen 23/24 ikasturtean instalazioak erabiltzeko.
7.- Xabier Muruak egindako eskaria berretsi zen. Eskaria 2023ko urriaren 31n Ituna XII. Jardunaldia egiteko xedez Bizkaia Aretoko guneak erabiltzeko zen.
8.- Kazetaritza Saileko ondorengo irakasle bi plazen inguruko eskarien alde agertu zen. Plaza bat, 11. eranskina: lanpostuen zerrenda altzea unibertsitate titularra, elebiduna eta arduraldi osokoa ezaugarrietatik irakasle oso, elebiduna eta arduraldi osokora. Bigarren plaza, 6. eranskina: irakasle oso, elebidun eta arduraldi osoko plazarako deialdi publikoa egitea.
2023ko urriaren 16an
- 2023ko uztailaren 19ko akta onartzea
- Fakultatearen Komunikazio Plana onartzea.
- "Ikasketa Feministak eta Generokoak" eta "Multimedia Kazetaritza" masterretako batzorde akademikoetako kideak izendatzea. "Ikasketa Feministak eta Generokoak" masterrari dagokionez, hauek dira kideak: Miren Arantza Gutiérrez Paz (burua) eta María Llona González eta María Ruiz Torrado bokalak. “Multimedia Kazetaritza” masterrari dagokionez, María José Cantalapiedra González (burua) eta Aingeru Genaut Arratibel, Rosa Martín Sabaris eta Leire Iturregui Mardaras bokalak.
- Gainerako IRIen eta IRI iraunkorren kideen artetik Batzorde Iraunkorrerako kide bat aukeratzea. Bozketak eta boto zenbaketak egin ondoren, hauek dira kide berriak: Gainerako IRIen ordezkaria, Unai Ahedo Rodríguez; eta IRI iraunkorren ordezkaria, Idoia Camacho Markina.
- Fakultateko epaimahaien eta batzordeen osaera onartzea.
- Batzorderako ikasleen hauteskunde deialdia eta dagokion egutegia onartzea. Hauteskundeak 2023ko azaroaren 23an, osteguna, egingo dira,.
- Irakasleen plaza hauen eskaeraren aldeko txostena egitea:
- Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saila, 11. eranskin bi: CUC8/1169 plaza aldatzea (unibertsitateko katedraduna, ez elebiduna eta osoa izatetik doktore laguntzailea, elebiduna eta osoa izatera); CUC8/1165 plaza aldatzea (unibertsitateko katedradun ez elebiduna eta osoa izatetik laguntzaile doktore, hirueledun eta osoa izatera).
- Historia Garaikidea saila, 11. eranskin bi: AGC8L1216 plaza aldatzea (agregatua, elebiduna eta osoa izatetik unibertsitateko titularra, elebiduna eta osoa izatera); PAC8L22111 plaza aldatzea (Fakultateari atxikita egotetik Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateari atxikita egotera).
- Filologia eta Historia saila, 11. eranskin bi: PADCL2-D00351-4 plaza aldatzea (Letren Fakultateari atxikita egotetik Gizarte eta Komunikazio Zientzietara atxikita egotera igarotzen da); PAC8L2-D00351-14 plaza aldatzea (Fakultateari atxikita egotetik Letren Fakultateari atxikita egotera igarotzen da).
- Kazetaritza Saila, 5. eranskin bat.
2023ko abenduaren 13an
1º.- 2023ko urriaren 16ko akta onartzea.
2º.- Hautazko hiru irakasgai hauen lauhilekoaren aldaketa onartzea (bigarrenetik lehenengora): Soziologiako graduan, "Gizartea eta Ingurumena"; Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko graduan, "Hauteskundeetako Analisia eta Prospektiba" eta Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduan, "Marketineko Ikerketa".
3º.- Fakultatearen arautegia onartzea eta Gobernu Kontseilura bidaltzea.
4º.- Gradu, gradu bikoitz eta graduondoko plazen muga hauek onartzen dira 2024/25 ikasturterako:
- Kazetaritza: 180,
- Ikus-entzunezko Komunikazioa: 70,
- Publizitatea eta Harreman Publikoak: 120,
- Soziologia eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa: 70 gradu bakoitza,
- Kazetaritza/Ikus-entzunezko Komunikazioa gradu bikoitza: 15,
- Kazetaritza/Publizitatea eta Harreman Publikoak gradu bikoitza: 15,
- Soziologia/Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa gradu bikoitza: 20,
- Master guztiek 2023/24 ikasturteko plaza kopuru bera eskaintzen jarraitzen dute, Nazioarteko Ikasketena izan ezik, zeinak 35 plaza eskaintzen dituen, aurreko ikasturtean baino 5 gutxiago.
5º.- Valerie Martínez eta Martxel Zamora batzarkideak aukeratzen dira Batzorde Iraunkorreko ikasleen ordezkari izateko.
6º.- Ikastegiko lokalak erabiltzeko baimena ematen zaie "Ingurune komunitarioetan suizidioa prebenitzen aditua" berezko tituluari eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko "Ilustrazio zientifikoa" masterrari eskolak emateko 2024/25 ikasturtean.
7º.- Honako irakasle plaza hauek eskatzea onartzen da:
- Historia Garaikidea saila, 8. eranskin bat: lanpostu huts bat (CUC8/1216) betetzea doktore laguntzaile gisa, elebiduna eta arduraldi osokoa.
- Kazetaritza Saila, 11. eranskin bat: lanpostuen zerrendan TUP6/13361 plaza aldatzea, unibertsitateko titularra, ez-elebiduna, arduraldi osoa izatetik, doktore laguntzailea, elebiduna eta arduraldi osoa izatera
2024ko urtarrilaren 30an
1. Aurreko batzarraren akta onartzea, 2023ko abenduaren 13koa.
2. Ikastegiaren txosten ekonomikoa onartzea, 2023 urteari dagokiona.
3. Gizarte Komunikazioa Masterra aldatzeko proposamena onartzea.
4. Honako irakasgai hauen etsamina ofizialen datetan antzemandako akatsak zuzentzea, honetara geratzen direlarik:
− 27177 Globalizazioa eta Munduko Sistema Ekonomikoa: ohiko deialdia, 2024ko maiatzaren 24koa; ezohiko deialdia, 2024ko ekainaren 27koa.
− 25039 Basque language and culture: ohiko deialdia, 2024ko maiatzaren 29koa; ezohiko deialdia, 2024ko uztailaren 3koa.
5. Ikastegiko batzorde eta epaimahaietako kideak izendatzea.
6. Abalatzea Irati Agirreazkuenaga irakasleak Bizkaia Aretoa erabiltzeko egindako eskaera, 2024ko martxoaren 25ean "Kazetarien lana gai sentikorren jorratzean" jardunaldia egiteko.
7. Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertzea erabaki da:
− Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak eskatuta, 10. eranskina, sortu beharreko irakasle laguntzaile doktoreen plaza, elebiduna, arduraldi osokoa.
− Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak eskatuta, 10. eranskina, sortu beharreko irakasle atxikien plaza, elebiduna, arduraldi osokoa.
− Politika eta Administrazio Zientzia sailak eskatuta, 10. Eranskina, sortu beharreko irakasle atxiki hirueledunen plaza, hirueleduna, arduraldi osokoa.
− Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailak eskatuta, 11. eranskina, Farmazia Fakultatetik Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatera igarotzen den unibertsitate eskolako irakasle titularren lanpostu elebidun eta arduraldi osoko bat atxikitzeko aldaketa.
− Kazetaritza sailak eskatuta, administrazio kidegoa aldatzeko 11. eranskina: Unibertsitate eskolako titular elebidun eta arduraldi osokoa izatetik laguntzaile doktore elebidun eta arduraldi osokoa izatera.
− Historia Garaikidea sailak eskatuta, irakasle emeritu bat kontratatzeko proposamena, Irakasleen Errektoreordetzaren 2011ko maiatzaren 2ko erabakiaren 12.2 artikuluaz bat etorrita.
2024ko martxoaren 14an
- Onartu da 2024ko urtarrilaren 30eko Fakultate Batzarraren akta.
- Onartu da Ikastegiaren egutegi akademikoa 2024/25 ikasturterako.
- Onartu da 2024/25 ikasturteko GRALen egutegia.
- Onartu da irakaskuntza eleanitzaren eskaintza 2024/25 ikasturterako.
- Onartu da "Generoa eta Politika" (28325) aukerako irakasgaiaren aldaketa: lehenengo lauhilekotik bigarrenera.
- Onartu da graduak eta graduondokoak ikasketa eremuetara atxikitzea, aurkeztutako dokumentazioaren arabera.
- Onartu da "Komunikazioko Ikerketa" masterra eta "Dronen pilotua eta aireko grabazioa" unibertsitate hedakuntzako ikastaroa sortzea.
- Onartu da Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari zuzendu beharreko irakaskuntzako azpiegiturako 79.473,60 euroko eskaera.
- Onartu dira 2022/23 ikasturteko Txostena eta Kudeaketa Plana.
- Onartu dira zentroko titulazioen 2022/23 jarraipen txostenak.
- Aldatu da Kultura Jardueren Batzordearen izena, Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren 5.1.k artikuluari egokitzeko, "jarduera osagarriak" izena hartuz. Euskara Batzordean, Eduardo Apodakaren ordez Erik Zubiaga sartu da, eta Berdintasun Batzordean, Arantza Gutiérrez ordez Itxaso Del Castillo sartu da.
- Abala eman zaio Asier Blasek Bizkaia Aretoari egindako eskaerari, " Cuando la brújula ya no indica el norte" izeneko Geopolitika eta Eremu Azterlanen Nazioarteko I. Biltzarra egiteko. Kongresua 2024ko irailaren 11tik 13ra egingo da.
- Aldeko txostena egin da Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren Sailak egindako honako lanpostu hauen eskaerei:
- 11. eranskina, PAC8L233061 plaza, hizkuntz eskakizunaren aldaketa: elebidunetik hirueledunera (ingelesa).
- 11. eranskina, CUC8/13306 plaza, unibertsitateko kidegoaren eta hizkuntz eskakizunaren aldaketa: unibertsitateko katedraduna izatetik irakasle atxikia izatera, eta gaztelaniatik elebiduna izatera.
2024ko maiatzaren 20an
1.- Onartu da 2024ko martxoaren 14ko Fakultate Batzarraren akta.
2.- GKZ Fakultateko JARDUN burtsa berretsi da, zeina Batzorde Iraunkorrak onartu zuen 2024ko maiatzaren 6an.
3.- Onartu da 2024/25 ikasturteko Kudeaketa Egutegia
4.- Onartu da 2024/25 ikasturterako irakats eskaintza.
5.-Onartu da honako gradu bikoitzetako hautazko hauen lauhilekoa aldatzeko proposamena:
- Marketineko ikerketa, Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak gradu bikoitzeko 4. mailakoa, lehen lauhilekora igaro da.
- Generoa eta Politika, Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia gradu bikoitzeko 4. mailakoa, bigarren lauhilekora igaro da.
- Hauteskundeen Analisia eta Prospektiba, Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia gradu bikoitzeko 3. mailakoa, lehen lauhilekora igaro da.
- Gizartea eta Ingurumena, Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia gradu bikoitzeko 3. mailakoa, lehen lauhilekora igaro da.
6.- GRALak arautzen dituen zentroaren araudia onartu da, Graduko Ikasketen eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen 2024ko otsailaren 7ko erabakia garatuz, zeinak 2013ko uztailaren 10eko aurrekoa indargabetzen duen.
7.- EQZErekin hitzarmena berritu da eta zentroko pertsona batek haren zuzendaritzan parte hartzeko baimena eman da.
8.- Carolina Fundazioarekin hitzarmenak berritu dira 2024/25 ikasturterako, Ikasketa Feministak eta Generokoak, Nazioarteko Ikasketak eta Multimedia Kazetaritza masterretako ikasleei bekak emateko.
9.- Bizkaia Aretoa erabiltzeko eskaerari abala eman zaio, 2024ko irailaren 25tik 27ra arte Annual Meeting of the EAPS Working Group on Health Morbidity and Mortality egiteko.
10.- Aldeko txostena egin da honako 20 irakasle plaza hauentzako:
A) 10. eranskin: 12 plaza
- Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila, 6 plaza: 5 Doktore Laguntzaile, elebidun eta arduraldi osoan; eta 1 Doktore Laguntzaile, hirueledun eta arduraldi osoan.
- Kazetaritza saila, 3 Doktore Laguntzaile, elebidun eta arduraldi osoan.
Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, 1 doktore laguntzaile, elebidun eta arduraldi osoan
Politika eta Administrazio Zientzia Saila, 2 doktore laguntzaile, hirueleduna eta arduraldi osoan.
B) 11. eranskin: 8 plaza
- Kazetaritza Saila, 6: 1 Unibertsitateko titularra izatetik katedraduna izatera, hirueleduna eta arduraldi osoan; eta 5 atxikia izatetik agregatua izatera, horietatik 4 elebidunak arduraldi osoan, eta azkena hirueleduna arduraldi osoan.
- Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila, 2. Dedikazio-kredituen araubidea aldatzea eskatu da, eta biak 18 kredituko arduraldi partzialetik 12 kredituko arduraldi partzialera pasatzea.
2024ko ekainaren 13an
1.- 2024ko maiatzaren 20ko akta onartzea.
2.- 2024/25 ikasturterako TFGen eskaintza onartzea.
3.- 2024/25 ikasturterako GRLaren irakaskuntza-gidak onartzea.
4.- 2024/25 ikasturteko azterketen egutegia onartzea.
5.- Zentroko mugikortasun-araudian aurkeztutako aldaketa onartzea.
6.- Hainbat masterretako batzorde akademikoetako kideen aldaketa onartzea: Jon Azkune bokal berriak Julen Zabalo ordezkatuko du Europako herrien burujabetza masterreko batzorde akademikoan; Ainhoa Novo bokalak Jaione Mondragón bokala ordezkatuko du Gobernantza eta Ikasketa Politikoak masterrean eta, azkenik, César Martínez bokalak Imanol Telleria bokala Partaidetza eta Garapen Komunitarioa masterreko batzordean.
7.- FEBErekin, AVPrekin eta Kazetarien Euskal Elkargoarekin hezkuntza-lankidetzarako hiru protokolo orokorrak onartzea.
8.- 2024ko urriaren 3an "Balioa eta inpaktu soziala komunikabideetan" jardunaldia egiteko Bizkaia Aretoa erabiltzeko eskaera abalatzea.
9.- Honako 4 irakasle-plaza hauen eskaeraren aldeko txostena egitea:
A) 10. eranskina: 3 plaza:
- Zientzia Politikoko eta Administrazioko sailak eskatuta, 3: 1 laguntzaile doktore, hirueleduna eta lanaldi osoko dedikazioa, eta 2 laguntzaile doktore, elebiduna eta lanaldi osoko dedikazioa.
B) 5. eranskina: plaza 1:
- Kazetaritza sailak eskatuta, dotazio berriko katedra, hirueleduna eta lanaldi osoko dedikazioa.
2024ko irailaren13an
1.- 2024ko ekainaren 13ko bilerako akta onartzea.
2.- Komunikazioko Ikerketako Masterraren proposamen osoa Graduondoko Batzordera bidaltzea, hark onar dezan eta egin daitezen behar diren gainerako tramiteak, masterrak ezartzeko UPV/EHUko arautegiaren arabera (8.5 art.).
3.- Masterrak ezartzeko arautegiaren 15 in fine artikulua betez, Graduondoko Batzordeari eskatzea Gizarte Komunikazioko Masterra ken dezan, hura ordezkatuko duen Komunikazioko Ikerketako Masterra indarrean sartzen denean.
4.- Onartzea Garazi Sánchez Murciano irakaslea batzordekide berria izan dadin Multimedia Komunikazioko UPV/EHU-EITB Masterreko Batzorde Akademikoan, Agurtzane Elorduiren ordez eta 2024ko irailaren 19tik aurrerako ondorioez.
5.- Fakultateko Batzarrerako hauteskundeak egitea 2024ko urriaren 31n, IRIen eta TEKAZELen ordezkariak aukeratzeko. Era berean, hauteskunde egutegia onartzea.
6.- Onespena ematea irakasle plaza hauek eskatzeari:
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailaren eskariz, 11. eranskin bat eta 10. eranskin bat:
11. eranskina (CUC8/1161): kidegoa eta hizkuntza eskakizuna aldatzea, unibertsitateko katedradun plaza ez-elebiduna eta arduraldi osokoa izatetik irakasle laguntzaile doktore plaza elebiduna eta arduraldi osokoa izatera.
10. eranskina: sortzea irakasle laguntzaile doktore plaza elebidun bat, arduraldi osokoa.
- Soziologia eta Gizarte Langintza sailaren eskariz, 11. eranskin bat, kidegoa aldatzeko (agregatutik laguntzaile doktorera), hizkuntza eskakizuna eta arduraldia aldatu barik.
2024ko azaroaren 28an
1.- Ikastegiko 2024-2025 ikasturteko honako batzorde eta epaimahaietarako proposamenak onartu dira:
-Fakultateko Batzordeak eta epaimahaiak
-5. eta 6. epaimahaiak
-GRAL epaimahaiak
2.- Fakultateko Batzorde Iraunkorraren ordezkari berri hauek izendatu dira:
a)Irakasle eta ikertzaileen kolektiboan:
-IIP iraunkorra: Koldo Meso Aierdi, Ainara Miguel Sáez de Urabain, Leire Moure Peñín, Beatriz Otero Gutiérrez, Imanol Telleria Herrera.
-IIP doktore ez-iraunkorra eta IIP ez-doktore iraunkorra: Leire Azkunaga García.
-Bestelako IIP: Iñaki Zaldua Calleja.
b) TKZEL kolektiboan: Igone Arandia Urtiaga.
3.- Hauteskunde Batzordearen ordezkarien hautaketa egin da zozketa aleatorio bidez eta ikastegiko batzarreko IIP eta TKZELen kolektiboetako kideen artetik aukeratuak izan dira honako hauek:
-Lotura iraunkorra duten irakasle eta ikertzaile doktoreen artean, Ainara Miguel Sáez de Urabain.
-Irakasle-ikertzaile iraunkor ez doktoreak eta Irakasle-ikertzaile ez-iraunkor doktoreen artean, Unai Ahedo Rodríguez.
-TKZELen artean, Daniel Alonso Blanco.
4.- 2024/2025 ikasturteko azterketen egutegian halabeharrezko aldaketaren proposamena onartu da:
2025eko selektibitateren data berriak direla eta (ekainak 3,4 eta 5) bigarren lauhileko ohiko deialdiaren azterketen datak egokitu behar izan dira halabeharrez: ekainaren 11, 12, 13ra aldatu dira hurrenez hurren.
5.- 2025/2026 titulazioen plazen muga proposamena onartu da. Graduei dagokienez, ez dago aldaketarik 2024/2025 ikasturtearekin alderatuz. Graduondokoei dagokionez, bi masterren batzorde akademikoek eskatuta, aldaketa proposatu da (%10).
6.- ESFEG Masterraren irakasgaiaren sailaren atxikipena aldatzea onartu da.
Berezko Ikasketen hiru proposamenen aurrean, Fakultateko espazioen erabilera onartu da.
7.- Onespena ematea irakasle plaza hauek eskatzeari:
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa sailak 11 eranskina bat aurkeztu du: Laguntzaile doktore, elebiduna eta arduraldia osokoa izatetik, Agregatua, elebiduna eta arduraldi osora izatera pasako da (PAC8L2D00110-6) eta 10 eranskin bat: Erretiroaren ordezkapena agregatua, hirueleduna eta arduraldi osokoa izango da.
- Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak hiru 11 eranskin aurkeztu ditu: Laguntzaile doktore, hirueleduna eta arduraldia osokoa izatetik, Agregatua, hirueleduna eta arduraldi osora izatera pasako da (PAC8L2 337 4)
Laguntzaile doktore, elebiduna eta arduraldia osokoa izatetik, Agregatua, elebiduna eta arduraldi osora izatera pasako da(PAC8L2 337 3)
Laguntzaile doktore, elebiduna eta arduraldia osokoa izatetik, Agregatua, elebiduna eta arduraldi osora izatera pasako da(PPAC8L2 337 13).