Audiolab: Edición y postproducción de audio

Audiolab (1-4): audio edizioa eta postprodukzioa

Postprodukzioa gela: 1 gela.

Irratia gelak: 3 gela.

AudioLab: kontsultatu eskolen ordutegia.

Audiolab erabiltzeko eskaera :

Irakasleak eta ikasleak:

Erabileran bete beharreko baldintzak:

Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.

Egutegia eta ordutegia:

1. Lauhilabetea: 2024ko irailaren 9tik abenduaren 20ra

  • Astelehena: 13.00-19.30
  • Asteartea: 9.00-13.00 eta 15.00-19.30
  • Asteazkena: 15.00-19.30
  • Osteguna: 9.00-14.30 eta 16.00-18.00
  • Ostirala: 14.00-19.30

Erreserbatzeko prozedura:

  1. Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin. 
  2. Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
  3. Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar  dira.
  4. Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
  5. Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
  6. Ikaslea 0 solairuko Atezaintzara joan behar da ezarritako orduan.
  7. Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin

Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.

galeria_audiolab

Audiolab (1-4)