TFG_alumnado_aviso_importante

alumnado_TFG_2024_2025

Ikasleak. Gradu Amaierako Lana 2024/2025

GRAL egutegia

GRAL matrikula

  • Nork? Ikasleak.
  • Noiz? Ikasturtean zehar edozein momentuan, beti ere defentsa eskaera egin baino lehen eta gradua amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu.
    • Ekaineko deialdian defentsa egin nahi baduzu 2025ko maiatzaren 15a da azken eguna.
    • Iraileko deialdian defentsa egin nahi baduzu 2025ko ekainaren 27a da azken eguna.
    • Aukeran ere, GRAL matrikula egin dezakezu automatrikulaz, 2024ko uztailaren 19tik 26ra.
    • Gradua amaitzeko falta duzun irakasgai bakarra GRALa bada eta 2024/2025 ikasturtean defentsa egiteko asmoa baduzu, GRALaren matrikula 2024ko uztailaren 19tik  26ra, automatrikulaz, egin behar duzu.
  • Nola? GAUR bidez edo idazkaritzan.
  • GRAL Matrikulari buruzko bideo azalpena.
  • Informazio saioak 3. mailako ikasleak (.pptx 3,5 Mb) 

GRAL eskaera

  • Nork? Ikasleak. 
    Oso garrantzitsua: Ezin izango da GRAL berri bat aukeratu, aurrekoa baliogabetzen ez bada.
    • Graduko Ikasleak: Baldintza, 150 kreditu gaindituta izan behar dituzu.
    • Gradu bikoitzeko ikasleak: Baldintza, bi GRALak aukeratu ahal izango dira, beti ere dagokion graduko 120 kreditu gaindituta izanez gero. 
    • DUALeko ikasleak: Tutore eta instruktorearekin jarri behar dira harremanetan GRALren gaia zehazteko. GRALak lotura izan behar du norbera egiten ari den formazio DUALarekin.
  • Noiz?  Urriaren 7tik 18ra edo azaroaren 4tik 8era
  • Nola? GRALaren esleipena
  • GRAL eskaera eta esleipenari buruzko bideoa azalpena.

GRALaren esleipena

  • Nork? Dekanotzak
  • Ikaslean:
    • Gaia eta Zuzendaria nor den adierazten duen mezua jasoko du.
    • Noiz?  Urriaren 21tik-25era eta azaroaren 11tik-15era.

Tutorizazio prozesua

  • Ikaskuntza gidek  hemen azaltzen den tutoretza epeak proposatzen dituzte, irakasle bakoitzak lanaren ezaugarrira eta testuingurua egokituko du.
     
1. saioa Azaroa Izena ematean izendatutako gai-arloaren baitako gaia zehaztea. Lan-egutegia
2. saioa Abendua/Urtarrila Jarraipenerako lehen saioa
3. saioa Otsaila/ Martxoa Jarraipenerako bigarren saioa
4. saioa Apirila/ Maiatza Jarraipenerako hirugarren saioa
5. saioa Maiatza Amaierako lana ematea zuzendariari eta defentsa prestatzea.
  • IKASLEAK:


 

Defentsa: Defentsa eskaera, GAUR bidez, eta ADDIra igotzea

 

Defentsa izateko, GRALA matrikulatuta edukitzeaz gain, hurrengo ekintzak egin behar dituzu:

  1. DEFENTSA ESKAERA
    • Nork?  Ikasleak GAUR bidez.
    • Noiz ? Lana bukatuta dagoenean defentsa eskaera egingo da GAUR-en:
      • Otsailaren 1a eta 20a bitartean martxoko ezohiko deialdirako.

      • Maiatzaren 1a eta 16a bitartean ekaineko deialdirako.

      • Irailaren 1 a eta 8a bitartean iraileko deialdirako.

    • Nola?
  2. ADDIRA IGOTZEA
    • Nork?  Ikasleak ADDI bidez.
    • Noiz ? Lana bukatuta dagoenean edozein momentuan. Inoiz honako datak baino beranduago:
      • Otsailaren 24a Martxoko Deialdirako.
      • Maiatzaren 20a Ekaineko Deialdirako.
      • Irailaren 10a Iraileko Deialdirako.
    • Nola igo lana ADDIra?
      1. ADDIn sartu. ADDI Gida (pdf, 151KB).
      2. Gordailua eginakoan ADDIren mezua jasoko duzue.
        • OHARRA: 500 MB baino gehiago dituzten GRAL-ak, tamainagatik, ezin dira ADDIra igo. Kasu horietan, fitxategia (bideoa, argazkiak…) beste plataforma batera igoko da (Youtube, Vimeo…), eta ADDIra igotzen den memorian dagokion lotura sartuko da. Gainera, fitxategi hori duen pendrive bat entregatu behar da Dekanotzan.
  3. DEFENTSARAKO HITZORDUA: Defentsa-datak baino astebete lehenago, gutxi gorabehera, ikasleek GAURren mezu elektroniko bat jasoko dute, beren GRAL defendatzeko eguna, ordua eta epaimahaia adieraziz. Informazio hau GAURen ere ikus dezakezu. ("Eskaerak kontsultatzea" atalean, defentsaren datu guztiak daude eskuragarri)
  4. DEFENTSA EGITEA
    •  Martxoko deialdian, martxoaren 13 eta 14a.
    •  Ekaineko deialdian, ekainaren 9, 10 eta 11a.
    •  Iraileko deialdian, irailaren 25, 26 eta 29

GRAL eskaintza

  • Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
  • Kazetaritzako Gradua
  • Publizitatea eta Harreman Publikoko Gradua 
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Gradua
  • Soziologiako Gradua

GRAL eskaintza. Azaroa.

Araudiak eta gidak

GRAL ereduak, gidaliburua eta inprimakiak

Ikasmaterial osagarriak

Ikastaroak

2024-2025

  • ​​​​​​Ikastaroa: Bibliografia bilatzeko jarribideak
    • Ikastaro hau oso baliagarria eta lagungarria da GRAL prestatzeko. Liburutegiko langileek emango dute. Ikastaroan datu base eta baliabide espezializatuen erabilera azalduko da.
    • Ikasleen eskura dauden materialak
    • Topagunea: liburutegiaren eraikineko 2. solairuan dago, "Munduko bola" deiturikoan, hain zuzen
    • Egutegia:
      • Saioak euskaraz: Azaroaren12a, 13:00-14:30
      • Saioak gaztelaniaz: Azaroaren14a, 11:00-12:30
    • Izena emateko: azaroaren 4tik 7ra 

Dosierra

  • Dosierra (pdf, 291 Kb)

ADDI Publikoa

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko GRALak ADDI Publikoan