Publizitate eta Harreman Publikoetako GRALen Dircom Norte UPV/EHU Saria: 2022/2023
First publication date: 29/06/2023
Deialdia
Komunikazio Zuzendarien Elkarteak, DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzak, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Publizitate eta Harreman Publikoetako GRALen DIRCOM sariketan parte hartzeko deia egiten du.
Nortzuk parte har dezaketen
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Publizitate eta Harreman Publikoen Graduan matrikulatutako ikasleak, beti ere 2022-2023 ikasturtean (martxoan, ekainean edo irailean) GRALa bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu badute eta gutxienez 9 kalifikazioa lortu badute.
Prozedura
Epaimahai mistoa eratuko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzako kideek osatua.
Epaimahaiak baloratuko ditu:
- lanaren interesa,
- komunitate zientifikoari edo profesionalari eta gizarteari egindako ekarpena,
- eta zorroztasun formal eta metodologikoa.
Izen-ematea
Sarira aurkezten diren ikasleek izen-emate orria bete eta GRALarekin batera (PDF formatuan) helbide honetara bidali beharko dute: esther.torres@dircom.org
Epeak eta datak
- 2023ko urriaren 14ko 24:00 orduak, izen-emate orria eta GRALa bidaltzeko.
- 2023ko abenduaren 16ko 24:00 orduak, epaimahaiaren ebazpena eta saria argitaratzeko data.
- Garaiz adieraziko da saria ekitaldi publikoan entregatzeko data.
Saria
Saritua den GRALaren egileak ondoko hau jasoko du:
- Ekitaldi publikoan emango zaion diploma.
- Saria DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzaren komunikabideen bidez hedatzea (Newsletter, Web…)
- GRALaren argitalpena (DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzaren argitalpen elektronikoa).
- DIRCOM bazkidetza urtebetez.
- EHUDENDAko 200 euroko bonoa.