Breadcrumb

Asset Publisher

XIII Ituna Jardunaldia - Ekonomia Itunaren zeharkako adostasuna: berezitasun bat euskal sistema politikoan

IZEN-EMATEA

1878an aldi baterako adostutako Ekonomia Itunak, hasiera batean, euskal iritzi publiko eta politikoaren sektore zabalen gaitzespena jasan zuen. Hala ere, XX. mendearen lehen hamarkadetan, eta jarraian etorritako berrikuntzen babespean, Ekonomia Ituna “migaja” edo “fuerito” izatetik, euskal arku politiko gehienak defendatzera igaro zen, foru autogobernuaren aztarna gisa. 1920ko hamarkadaren amaieran, Ekonomia Itunaren eta horren ondoriozko autonomia ekonomiko-administratiboari emandako babesak zeharkako adostasuna adierazten zuen euskal panorama politikoan, bai euskal abertzale/espainolista ardatzean zein ezker/eskuin ardatzean.

1981eko Legearen ondoren, foru zerga-sistema EAE osorako itzuli zen. Azken hamarkadetan zehar, Ekonomia Ituna zeharkako akordio gisa finkatu da euskal esparru politikoan, aspektu materialak gaindituz eta nolabait antzinako foraltasunaren gordeleku izanik.

Azken urteotan euskal herritarren artean egindako ikerketa demoskopikoek erakutsi dute Ekonomia Ituna nagusiki babesten dutela, bakoitzaren jarrera ideologikoa edozein dela ere. Euskal alderdi nagusiek ere foru-sistema fiskalaren aldeko jarrera argia adierazi dute, haren inplementazioari dagokionez desberdintasunak egon daitezken arren. Gainera, Ekonomia Itunaren babes maila Euskal Autonomia Erkidegoko sistema politiko eta instituzionala arautzen duten beste egitura-arauena baino handiagoa da, hala nola, Espainiako Konstituzioa, Gernikako Estatutuak eta Lurralde Historikoen Legeak.

Ildo horretan, XIII. Ituna Jardunaldiaren helburua Ekonomia Itunaren gaineko adostasun transbertsal hori nola eraiki zen hausnartzea izango da, eta zein elementuren gainean legitimatzen den. Laburbilduz, galdera honi erantzuten saiatuko gara: benetan al da Ekonomia Ituna berezitasun eta adostasun transbertsal bat euskal sistema politikoan?

Azaroak 14

Bizkaia Aretoa, Sala Baroja

 

EGITARAUA

 

9:00 – Harrera

9:30 – Jardunaldiaren hasiera

• José Rubí – Ad Concordiam

• Joseba Agirreazkuenaga – Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko Katedradun Emeritua (UPV/EHU)

 

9:40 – Ekonomia Ituna 1878-1937an, arazo tekniko baten konponbide politikoa ala arazo politiko baten konponbide teknikoa?

• Eduardo Alonso – Ituna Agiritegia eta Historia Garaikidearen Saila (UPV/EHU)

 

10:10 – Ekonomia Itunari buruzko kontakizun legitimatzailearen oinarriak eta bilakaera

• Mikel Erkoreka – Ituna Agiritegia eta Politika Publikoen eta Historia Ekonomikoaren Saila (UPV/EHU)

 

10:40 – Autogobernuaren eta finantzaketa-sistemaren pertzepzioa Katalunian: iritzi publikoa eta gobernu-agendaren eraikuntza

• Mireia Grau – Institut d ‘Estudis de l’ Autogovern

 

11:30 – Atsedenaldia

 

12.00 – Ituna 2024 inkesta: Euskal Autonomia Erkidegoko elite politikoak Ekonomia Itunari eta autogobernuari buruz duen iritzia eta balorazioa

• Jon Garro – Ituna Agiritegia eta Zientzia Politiko eta Administrazio Saila (UPV/EHU)

 

12:30 – Mahai-ingurua: Benetan al da Ekonomia Ituna zeharkako adostasun araua Euskadin?

• Moderatzailea: Joseba Agirreazkuenaga – Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko Katedradun Emeritua (UPV/EHU)

• EAJ-PNV – Aitor Arregi, Bizkaiko Batzar Nasgusiak

• EH Bildu – Arantza Sarasola, Bizkaiko Batzar Nasgusiak

• PSE-EE – Josu López, Arabako Batzar Nasgusiak

• PP – Antonio Damborenea, eusko legebiltzarkide ohia

• Elkarrekin Podemos – (baieztatzeke)

 

13:50 – Itxiera

• Itxaso Berrojalbiz – BIzkaiko Ogasun eta Finantza Foru Diputatua