UPV/EHUko Komunikazio Fakultateko ikasleek parte hartuko dute 2022.eko Bermeoko Arrain Azokan
First publication date: 16/05/2022
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko 1go mailako ikasleek parte hartuko dute aurtongo 2022.eko Bermeoko Arrain Azokan. Datorren larunbatean, 2022/ 05/ 21ean, goizez, “Itsasoa Bermeo da” arrantzaren narratibei buruzko euren ikus-entzunezko proiektuak pantailaratuko dira, herriko zine-aretoan (Nestor Basterretxea aretoan).
Ikasteko modu berriak landu dituzte Miren Gabantxo Uriagereka Dr. irakaslearekin, eta horrela 2022.eko urtarrilean Bermeora (Bizkaia) hurbildu ziren eta eta elkarrizketak egiten hasi ziren. Bermeon erreferenteak diren andrazkoekaz eta gizonezkoekaz berba egin eta gero, 70’eko eta 80’eko hamarkadetan baxurako arrantzaren arrakasta eta lanaren kultura Bermeon zertan datzan ezagutu zuten. “Ortube Ontziaren Lagunak” elkarte kulturalak Ortube itsasuntzia bere onera ekartzeko lanetan ari da, 1978an Bermeon goitik behera eginiko azken egurrezko itsasuntzia baita. Elkarte honek bidea eman die euren ikerketa egiteko arrantzaren munduaz. Bideoak grabatzean ikasle gazte hauek lanaren eta ahaleginaren kultura ulertu dute, itsas komunitateetan itsasoko bizimodu gogorra barneratuz. Ortube itsasuntzia berreskuratzen bolondresen lana zein garrantzitsua den ere ulertu dute, Bermeoren identitatea eta belaunaldien arteko konexioa agerian delako.
Maiatzaren 21eko goiz horretan zehar bisita gidatuak egongo dira Ortube itsasuntzi berezi hau ezagutzeko. Dokumentalak egiteko ikasleek Fede Merino argazkilariaren laguntza izan dute, Bermeoko Arrantzale Museoari esker “Kresala 1974-1976” bere argazki erakusketa ikusgai baitago.