UNIKOAK mahai ingurua eta ZINEBI EXPRESS
Date
04/11/2022
Datorren ostiralean, azaroak 4, ZINEBI EXPRESS martxan izango da berriro, 2 urteko absentziaren ostean.
Lehenik eta behim, gure fakultateko ikasle ohi eta gaur egun ikus-entzunezkoetako sektorean izen ezagunak diren bost pertsonak UNIKOAK mahai inguruan parte hartuko dute: Ander Barinaga-Rementeria, Esti Urresola, Maider Urkitza, Larraitz Zuazo, eta gidaritza lanean, Alaitz Arentzana.
- Mahai ingurua 12:00etan izango da, Bizkaia Aretoan (Mitxelena auditorioa). Mahai inguruaren izenburua: ETA UNIAREN OSTEAN, ZER?
- ZINEBI EXPRESSeko gaia jakinaraztea, 13:30ean egingo da, Bizkaia Aretoan bertan, mahai ingurua amaitutakoan.
Antolatzaileen artean daude: ZINEBI eta EHU (EHUkultura, gure fakultatea eta Arte Ederretakoa).
Ateak irekita daude denontzat.