Congress
Subiranotasuna(k) Aztergai IV. Kongresua
Date
24/05/2024
Maiatzaren 24an Bilbon Subiranotasuna(k) Aztergai IV. Kongresua ospatuko da, Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterrak eta Parte Hartuz ikerketa-taldeak antolatuta. Ekitaldiaren gai nagusia Eredu publiko-komunitarioa ardaztuz izango da, eta gaiari buruzko bi solasaldi nagusi eta komunikazioen aurkezpenak izango dira.
Kongresuan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea.
Kongresuari buruzko xehetasun guztiak SEH masterraren blogean topatuko dituzue.
Non: LA BOLSA Jauregia (Pelota Kalea, 10)