Mugikortasunaren Europako Astea: Begiratu zure campuseko jarduerak eta anima zaitez parte hartzera!
Date
From 19/09/2022 To 22/09/2022
Bizikleta tailerra, patinete elektrikoa, oinez/bizikleta ibilbideak, Formula auto/motoen erakusketa, lehiaketak, webinar-ak...
Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Konbinatu eta mugitu!" lelopean, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta AZP) zuzendutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.
Begiratu zure campuseko jardueren zerrenda eta animatu zaitez parte hartzera!:
- Bizkaiko Campusa
- Ibilbidea oinez Arboretumean zehar
- Formula Student auto elektrikoaren eta Moto Student moto elektrikoaren erakusketa
- Patinete elektrikoaren erakusketa
- Ibilbidea patinete elektrikoan Leioako Metrotik Leioa-Erandioko Campusera UPV/EHU
- Multimodalitate lasterketa
- Online
- "Hobeto konektatzen" jardunaldia [gaztelaniaz]
- Webinar: “Badakizu Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailu bat (MPI) erabiltzen? Nola egin modu seguruan" [gaztelaniaz]
- UPV/EHUn mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa
- Argazki lehiaketa