Nazioarteko Mugikortasun Programak 22-23. Fakultateko bilera
First publication date: 11/11/2021
2022-23 ikasturterako Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programetan izena emateko epea, azaroaren 15etik abenduaren 9ra izango da GAURen bitartez.
Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu dituen informazio-bileretara konektatzea gomendatzen dizugu:
- Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza/ Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza/ Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasleak:
- Azaroaren 15ean, astelehena, goizeko 11:00etan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz).
- Azaroaren 15ean, astelehena, eguerdiko 13:00etan Fakultateko Auditorioan (euskaraz).
- Soziologia / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologiako ikasleak:
- Azaroaren 16an, asteartea, eguerdiko 13:00etan Fakultateko Auditorioan (elebitan).
Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean, datorren egunetan, eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere:
- https://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/mugikortasun-programak
- https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/
(informazioa eguneratzeke)