Asset Publisher

Masterclass: Ya soy guionista, ¿y ahora qué?

Gidoik (Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak) masterclass edo hitzaldi bat antolatu du fakultateko auditorioan "Ya soy guionista, ¿y ahora qué?" izenpean. Ana Hormaetxea elkarteko kideak emango du eta gidoigintzaren jarduera profesionalari lotutako kontu legalei buruz mintzatuko da: kontratuak, gidoigileen elkarteak, egile-eskubideak, etab. 

Data: azaroak 6

Ordua: 9.30

Gidoigintza I: Fikzioa irakasgaiaren baitan antolatutako saioa da, baina gaian interesatua dagoen edonor izango da ongi etorria.