Breadcrumb

Asset Publisher

MasterClass-a: "Nola zuzendu spot komertziala eta nola filmatu laburmetrai bat"

Antón Uribe zuzendari eta ekoizlearen MasterClass-a

Izenburua: Nola zuzendu spot komertziala eta nola filmatu laburmetrai bat

Abenduaren 2an, 14:00etatik 16:00etara, Antón Uribe ekoizle eta zinemagileak 22. gelan spot komertziala eta laburmetrai bat nola egin aztertzeko masterclass bat emango du.

PROGRAMA:

Spot komertzialaren errealizazioa

  • briefing-a
  • bezeroarekin bilera
  • aurrekontua
  • ekoizpena
  • filmatzea
  • edizioa
  • bezeroari aurkezpena

Laburmetrai baten filmaketa

  • ideia
  • ideiaren sormen garapena
  • ekipoak
  • ekoizpena
  • lokalizazioak
  • filmatzea
  • zuzendaritza
  • edizioa

Antón Uribek bere ikus-entzunezko ekoiztetxe propioa du eta hainbat laburmetraiak, iragarkiak eta bideoklipak zuzendu ditu. Aldi berean, Antón Uribe da BBKlive bideoak ekoitzi eta zuzentzen dituena. 2018an Bilbao Exhibition Center-en ospatu ziren MTV Music Awards sarien errealizazioa ere egin zituen