Komunikazioko GRALen Berria saria: 2023/2024
First publication date: 05/02/2024
Deialdia
BERRIA egunkariak UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen BERRIA Sariketan parte hartzelo deia egiten du.
Parte hartzeko baldintzak
- Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzan nahiz Ikus-entzunezko Komunikazio graduetako ikaslea edo ikasle-ohia izatea.
- Gradu Amaierako Lana (GRAL) 2023a ikasturtean euskaraz egin eta defendatu izana (martxoan, ekainean edo irailean) , gutxienez 9 kalifikazioarekin.
Saria ebazteko prozedura
Epaimahai mistoa eratuko da, bost pertsonak osatua: batetik, BERRIAk izendatutako hiru profesional izango dira, eta, bestetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetako irakasle bana.
Lanaren interesa baloratzeko, epaimahaiak honako aspektuak baloratuko ditu:
- Komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena (Eztabaida publikoa abiatzea, protagonisten duintasuna bermatzea, berdintasunaren eta kultur aniztasunaren alde egitea, bazterkeriarik eta bereizkeriarik gabeko tratamendua).
- Euskarriari dagokion narratibaren kalitatea (Estilo argia, zehatza, erakargarria izatea eta adierazpenerako erabiltzen den hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna).
- Edukien alderdi formalen eta estetikoen erabilera zuzena (Informazioaren jatorriaren zehaztapena, iturrien nortasuna, dokumentazioa, ikuspegi kopurua, informazio elementu osagarrien erabilera: argazkiak, irudiak, infogramak, bideoak eta audio-fitxategiak, besteak beste).
- Zorroztasun metodologikoa (Testuak sortu eta egituratzeko eta batez ere ikerketa proiektuetan erabiltzen den metodologian oinarritua).
Nola aurkeztu
- GRALa idatzizkoa bada, pdf formatuan entregatu beharko du egileak; ikus-entzunezko pieza bat bada, .mp4 edo .mov euskarrian.
- Zehaztu honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea eta herria.
Nora bidali lanak
Helbide honetan jasoko dira lanak:
BERRIA egunkaria
“KOMUNIKAZIOKO GRALen BERRIA SARIA”
Martin Ugalde Kultur parkea
Gudarien etorbidea z/g
20140 ANDOAIN.
Posta elektronikoz: : idazkaritza@berria.eus helbidean.
Epeak
- GRALa bidaltzeko: 2024ko martxoaren 29ko 24:00 orduak
- Deialdiaren emaitza argitaratzeko data: 2024ko maiatzaren 31ko 00:00 orduak
- Saria ekitaldi publikoan entregatzeko data: Garaiz adieraziko da.
Saria
Honako hau izango da GRAL irabazlearen egileak jasoko duen saria:
- Ekitaldi publikoan emango zaion diploma.
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateak emandako 200 €-ko bonoa.
- GRALaren saridunarekin elkarrizketa eta lanaren hedapena BERRIAren euskarrietan.
- BERRIAlagun izatea urtebetez.