Asset Publisher

Session

Kirol eta komunikazio multimedia

(Ekitaldiaren bideoak ikusi)

Kirola beti izan da interes eta inpaktu mediatiko handiko fenomenoa. Baina kirol arloko informazioa eta haren kontsumoa gero eta presentzia eta garrantzi sozial handiagoa hartzen joan dira, bai formatu konbentzionaletan, bai produktu eta plataforma berrietan.

Kirolarekin lotutako gertakariek, agendek, egutegiek, protagonistek eta merkatuek beti bete izan dituzte espazioak eta denborak hedabideen emankizunen zerrendetan; bereziki, diziplina batzuen kasuan, hala nola futbolaren kasuan. Dena den, interes hori nabarmen hazten joan da, eta gizarteko sektore handiagoetara eta askotariko sektoreetara zabaldu da. Gehiago dira modu masiboan sortzen eta kontsumitzen diren kirolak, hedabideak, espazioak eta produktuak. Ondorioz, hartzaile potentzial gehiago dituzte komunikabideek. Hartzaile horiek, ikuskizunetara joateaz gain, horien gaineko edukiak sortzen dituzte eta eduki horietan parte hartzen dute.

Horren guztiaren ondorioz, azken urteetan botere mediatiko handia eskuratu dute kirol arloak eta kiroleko komunikazioaren protagonistek, bai tokiko mailan, bai mundu mailan. Horrek eragin argiak ditu kontsumo merkatuetan, baina agenda politiko eta sozialetan ere bai.  Inpaktu hori are handiagoa da urte olinpikoetan. Eta 2024a urte olinpikoa da. Hori dela eta, uste dugu garrantzitsua dela kirolari buruzko informazioan eta komunikazioan gertatzen ari diren aldaketei eta berrikuntzei arreta jartzea. Zalantzarik gabe, aldaketa eta berrikuntza horiek Pariseko olinpiadak markatuko dituzte.

Hala, EITB Komunikazio Ikasgelak, Kirola eta Multimedia Komunikazioa lelopean komunikatzaile, kirolari eta akademikoen ikuspegiak batu nahi izan ditu zenbait gaien inguruko gogoeta bultzatzeko. Jardunaldian mintzagai izango diren gai askok gaurkotasun handia dute komunikazioaren testuinguruan, esaterako: arlo honetako prestakuntzaren eta ikerketaren erronka berriak, eduki digitalak sortzea eta kontsumitzea, ziberkirola (e-sports), emakumeen egoera kirol kazetaritzan, kirol arloko komunikazio korporatiboa edo kirolariaren alderdi komunikatzailea.

EGITARAUA

  • 9:15-9:30 AURKEZPENA
    • Gorka Moreno. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea
    • Gorka Iturriaga. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria (Eusko Jaurlaritza)
    • Ana Irene Del Valle. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Dekanoa
    • Maite Fuentes Azpiroz. UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultateko Dekanordea
  • 9:30-10:30 "Kirol Komunikazioa: akademia prestakuntzatik ikerketara"
    • Gema Lobillo Mora Doktorea. Malagako Unibertsitateko Irakaslea
    • Aurkezle eta moderatzaile lana:
    • Francisco José Prieto García. Kirol-Prentsaren Elkartea (AEDP)
  • 10:30-11:30 "Sare sozialak eta komunikazio eta ekintzailetza modu berriak"
    • Aritz González. Bisons EClub (E-sports).
    • Sergio Vegas. Youtube kanala (SergioBasket_vlogs)
    • Aurkezle eta moderatzaile lana:
    • Alberto Acebedo. EITB Kirol Digitalaren koordinatzailea
  • 11:30-12:00 KAFEA
  • 12:00-13:00 "Emakumeak kirol komunikazioan: Zer aldatu da?"
    • Amane Ibañez Goikoetxea. EITB MEDIAko Kirol Zuzendariordea
    • Aurkezle eta moderatzaile lana:
    • Arantza Gutierrez. Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko Irakaslea, UPV/EHU
  • 13:00-14:30 "Komunikazio korporatiboko estrategiak kirolean"
    • Mahai ingurua:
      • Ibon Landa Hernández. Athletic Club-eko komunikazio arduraduna
      • Elena Etxebarrieta. Basque Team-eko komunikazio arduraduna
      • Alberto Fernández Canelo. Baskonia Alavés Taldeko komunikazio arduraduna
      • Luis Arconada. Errealaren komunikazio arduraduna
    • Aurkezle eta moderatzaile lana:
      • Maitane Urbieta. Euskadi Irratiko kirol kazetaria
  • 14:30-15:30 LUNCHA
  • 15:30-16:30 "Kirol-komunikazioaren etika, buloen, clickbaiten eta gainerako desinformazioaren aurrean"
    • Borja Osés García. Dopinaren aurkako Euskal Agentziaren aholkulari juridikoa
      • Aurkezle eta moderatzaile lana: Ilargi Gorostegi. UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea
  • 16:30-18:00 "Komunikazioa kirolean, gizarte-aldaketarako eragilea"
    • Kirolarien mahai ingurua:
      • Eneko Acero. Surflaria
      • Iñaki Zuzbizarreta. Saskibaloiko jokalari ohia 
      • Clara Azurmendi. Badminton jokalaria (Basque Team)
      • Klara Olazabal. Slalom-piraguista (Basque Team)
      • Oscar de Marcos. Athletic Clubeko jokalaria
  • Aurkezle eta moderatzaile lana:
    • Olatz Arriola-Bengoa. Radio Euskadiko kirol kazetaria
  • 18:00-18:15 ITXIERA
    • Julio Calleja. UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa
    • Andoni Iturbe Tolosa. EITB Komunikazio Ikasgelaren Zuzendaria

Antolatzaileak:

  • Aula EITB Komunikazioa 
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
  • Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Laguntzaileak:

  • Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako Kirol Zuzendaritza
  • Kirolaren Euskal Eskola (Eusko Jaurlaritza)