Kazetaritza, arraza-gorrotoa eta klase-borroka
Date
09/12/2024, 09:30
Auditoriuma
Abenduaren 9a, astelehena
9:30-14:00
Hordago – El Salto Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumera itzuliko da abenduaren 9an, astelehena, “¿Qué pinta el periodismo? Medios, odio racial y lucha de clases” jardunaldiarekin, komunikabideek arrazismoa, klasismoa, aporofobia eta interes errentisten eta higiezinen espekulatzaileen defentsan duten paperaz eztabaidatzeko.
Jardunaldia Hordagok eta Kazetaritza Saileko Bitartez ikerketa-taldeak antolatu dute, EHUguneren finantzaketari esker. Campuseko ikasleei, irakasleei, ikertzaileei, administrariei eta zerbitzuetako langileei zuzenduta dago bereziki, baina jende guztiarentzat irekita dago, eta ez du aldez aurretik izena eman beharrik.
Mahaietan alor horietan esperientzia duten gonbidatuak, kazetari kritikoak eta eraldaketa sozialarekin konprometitutak egongo dira, eta arrazismo instituzional, sozial eta polizialaren tratamendu mediatikoari buruzko ikuspegiak azalduko dituzte, baita etxebizitzarako eskubideari eta okupazioaren aurkako alarmismoari buruzkoak ere. Era berean, borrokarako funtsezko esparru horietan komunikabideek nola lagun dezaketen azaltzen saiatuko dira.