Inklusioa, desgaitasuna eta komunikazioa
Date
03/12/2024, 09:00
Abenduak 3. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Entzunaretoa (Leioa)
(ekitaldia gazteleraz izango da)
Euskadin, 170 mila pertsona baino gehiago (4,3 milioi baino gehiago Espainian) bizi dira desgaitasunen batekin, Estatistikako Institutu Nazionalak 2020an egindako Desgaitasunari, Autonomia Pertsonalari eta Mendekotasun Egoerei buruzko azken Inkestaren arabera. Pertsona horiek, askotan, besteekin komunikatzeko gaitasuna zailtzen dieten oztopo fisiko edo kognitiboei aurre egin behar diete, eta hauek euren benetazko parte-hartzea mugatzen dute. Gainera, estigma sozialak edo desinformazioak eragin negatiboa dute ere gizarte inklusioan.
Testuinguru horretan, komunikabideek zeregin garrantzitsua dute, eta komunikazio-jardunbide egokietan jarri behar dute arreta. Bestalde, sare sozialek konexioak ezartzeko eta gizarte-babesa lortzeko modu berriak eskaintzen dituzte, eta horrek askotariko errealitateak ikusaraztea ahalbidetzen du. Erabiltzaileak gorroto-diskurtsoekin lotutako arriskuen eraginpean jartzen badituzte ere, desgaitasunaren aktibismorako funtsezko tresnatzat har daitezke.
Egitaraua
9:00. Jardunaldiaren hasiera: Ana Irene del Valle, Fakultateko dekanoa; Koldobika Meso, Kazetaritza saileko zuzendaria; eta Terese Mendiguren, jardunaldiaren arduraduna.
9:10. Estigma soziala eta nola heldu osasun mentalari hedabideetan. Mª Jose Cano/FEDEAFES-EDEKA
9:50. Sareetan "hate"-ari aurre eginez: Desgaitasuna duten pertsonen pertzepzioa eta erreakzioak gorroto-diskurtsoen aurrean. Monica Bonilla, Cantabriako Unibertsitateko akademikoa eta ONCE 2023 Fundazioa saria
10:30. Coffe-break
11:00. Komunikabide inklusiboak: Planeta Fácil proiektua (Plena Inclusión). José Luis Corretjé, proiektuaren arduraduna
12:00. Aktibismo digitala. Solasaldia Artemisa gizarte-langilearekin, desgaitasunari buruz hitz egiten duena @realidadesdiversas izeneko sareetako profiletan
13:00. Jardueraren amaiera