Asset Publisher

Ikaskide proiektua

1. ZER DA IKASKIDE?

Batxilergoko ikasleak unibertsitate bizitzara egokitzeko parekoen tutoretza.

Egokitzapena gradu berdineko lehenengo mailako ikasle berriak Fakultateko ikasleekin kontaktuan jartzean datza.

2. NIK ZER EGIN DEZAKET? Ikasle tutore izan.

Zer egin beharko nuke?

  • Prestakuntza saioetara bertaratzea.
  • Derrigorrezkoak diren talde-tutoretza saioak egitea.
  • Ikasle berrien galderei eta kezkei erantzutea.
  • Talde-tutoretzetan parte hartu duten ikasleen erregistro txostenak betetzea.
  • Azken saioan ebaluazio inkesta pasatzea.
  • Datorren ikasturteko Fakultatearen Jardunaldi Irekietan parte hartzea.

Zeintzuk dira programan parte hartzearen abantailak?

  • Programan parte hartu denaren ziurtagiria.
  • 2 kreditu lortzeko aukera.
  • Mugikortasun programan eta praktiketan balorapen gehigarria.

3. IZENA EMATEKO ESTEKA

Izena emateko formularioa

4. INFORMAZIO GEHIAGO

Ikaskideari buruzko informazio gehiago

Zer da berdinen arteko tutoretza programa  

5. IZENA EMATEKO EPEA

Maiatzaren 17a

6. GARRANTZITSUA:

Kontuan izan: Fakultateko formakuntza saioa ekainean 10ean izango da (on line), eta errektoreordetzarena, irailaren lehenengo astean. Beraietan parte hartzea ezinbestekoa da.