II. Kazetaritzako GRAL-en Saria
First publication date: 17/07/2023
Deialdia
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak
UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin lankidetzan, Kazetaritzaren eta Komunikazioaren arloko Gradu Amaierako Lan Onenaren bigarren sariaren deialdia egin dute.
Nork parte har dezakeen
Sari honetara UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza graduan matrikulatutako ikasleak sar daitezke, 2022-2023 ikasturtean TFG bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten dutenak eta, gutxienez, 9-ko kalifikazioa lortu dutenak.
Prozedura
Epaimahai misto bat eratuko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta Kazetarien Euskal Elkargoko kideek eta Euskal Kazetarien Elkarteak osatua.
Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: gaiaren interesa, zorroztasun metodologikoa eta tematikoa, narrazioaren kalitatea eta hizkuntza inklusiboa, iturrien aniztasunaren balioetan egindako ekarpena, egitateen kontrastea, eta Giza Eskubideen konpromisoa eta defentsa.
Sarira aurkezten direnek DEIALDI-an emango den izen-ematea bete eta TFG-arekin batera honako helbide honetara bidali beharko dute: info@kazetariak.eus
Epea
2023-ko urriaren 27-ko 24:00-etan: inskripzioa eta TFG bidaltzeko azken data
2023-ko abenduaren 15-eko 24:00-etan: epaimahaiaren epaia eta sariaren jakinarazpena
Hitzartu beharreko data: Saria ekitaldi publiko batean ematea
Saria
Saria irabazi duen TFG-k ekitaldi publiko batean jasoko du:
- Kazetarien Euskal Elkargoa, Euskal Kazetarien Elkartea eta UPV/EHU egiaztatzen dituen diploma.
- Saria eta egilea Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta UPV/EHU-ren komunikazio-kanaletan zabaltzea.
- TFG argitaratzea (Kazetarien Euskal Elkargoaren, Euskal Kazetarien Elkartearen eta UPV/EHU-ren argitalpen elektronikoa).
- EHUDENDA-n gastatzeko 200 euroko bonua.
- Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako 2024-ko Kazetaritza Sarietarako gonbidapena.
- Urtebeteko doako harpidetza Kazetarien Euskal Elkargoan.