Asset Publisher

Abenduaren 12a: GKZ Berdea Eguna

2013tik egun berezi bat ospatzen dugu Fakultatean, Paperik Gabeko Eguna. Egunaren xedea, kontsumoa jaisteari begira, gure paper erabileraren inguruan gogoeta egitea izan da. Oinarrian, egunaren helburua beti bera izan bada ere,  paperaren kontsumoaz gain, Fakultateko Ingurumena Hobetzeko Taldeak, urtetik urtera, bestelako gaiak gehitu eta jorratu izan ditu egun horretan.  Paperik Gabeko Egunean gai ezberdinen inguruan ekintzak burutu dira Fakultateko ingurumen inpaktua gutxitzearren eta kontzientziazioa sustatzearren, esate baterako, aztarna ekologikoa, objektuen berrerabiltzea, birziklatzea…

Horregatik guztiagatik, egunaren izena aldatzea erabaki da. Paperetik haratago doan eguna izanik,  ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten ohiturak hartzeko hausnarketa bultzatu nahi da, azken finean, gure inpaktua murrizteko helburua dauka. Horrela, aurrerantzean GKZ BERDEA EGUNA izena hartuko du.

Horrela bada, ekintzari jarraipena emateko asmoz, datorren abenduaren 12an, osteguna, zazpigarren edizioa ospatuko da, oraingoan izen berriarekin:  GKZ BERDEA EGUNA.

 

Egunean zehar, beti bezala, Atezaintza, Dekanotza eta Idazkaritzan ez da paper zuririk erabiliko; hau da, ez da dokumenturik inprimatuko, fotokopiarik egingo, ziurtagiririk edo aktarik banatuko, etab. Presako beharra duten dokumentuak emango dira soilik.

 

Ekimen hau begi onez hartuko duzulakoan eskerrak eman nahi dizugu zure parte hartzeagatik.

 

Gogoratu… zure papera garrantzizkoa da! 

 

Fakultateko Ingurumena Hobetzeko Taldea