Geu ere animalia. Animalia Ikasketa Kritikoen UPV/EHUko 1. Kongresua
Date
20/03/2024
Animalia Ikasketa Kritikoen UPV/EHUko I. kongresuaren helburua gizakiok gainontzeko animaliekin dugun harremanari buruz hausnartzea da, baita Animalia Ikasketa Kritikoak esparru akademikoa EHUko ikasle, irakasle eta gainontzeko langileei ezagutzera ematea. Kongresua martxoaren 20tik 22ra izango da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan eta 21. gelan, eta izen ematea doakoa da.
Programazioan, Animalia Ikasketa Kritikoetan adituak diren doktore eta doktoregaiak daude, baina baita gaiarekin lotura estua duten fotokazetariak, podcastgileak, ikasleak eta bestelako eragile batzuk ere. Kongresua baino egun batzuk lehenagotik, fotokazetaritza erakusketa bat izango da GKZ fakultatean, Carmela Fernández, Linas Korta, eta Aitor Garmendia (tras los muros) fotokazetarien ekarpenekin. Horrez gain, literatura animalistari buruzko tailer bat, Gurean dokumentalaren proiekzioa, lau libururen aurkezpena, bazkari solidarioak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte kongresuaren markoan.
Kongresurako doan izena emateko esteka
Kartela jaitsi (jpeg, 2,7 Mb)
Programazioa jaitsi (jpeg, 21,4 Mb)
Hizlariak:
Mikel Torres
Laura Fernandez
María R. Carreras
GUREAN dokumentalkaren projekzioa eta ezabaida kolektiboa: Animalien sufrimendurik gabeko jai-ereduak
Fotokazetaritza erakusketa:
Karmela Fernandez
Linas Korta
Aitor Garmendia (Tras los muros)
Literatura animalistari buruzko tailerra
--------------------------------
Martxoak 20 / 22 / 22
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean