Breadcrumb

Asset Publisher

Euspot lehiaketaren erronka berria: mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzea

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da babesle nagusia.
  • Euskarazko spot lehiaketaren 13. edizioa ospatuko da.
  • 3.000 euro banatuko dira saritan.

EUSPOT euskarazko spot lehiaketa da. Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri.

Erabat errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizioetan 750 spot jaso dira. Adin eta maila guztietara zuzendutako sariak daude, eta gazteen harrera oso ona izan ohi da.

Aurtengo gaia: Telefono mugikorrak eta adin txikikoak

Askotarikoak izan dira azken urteotan landu beharreko gaiak, eta aurten parte hartzaileek galdera honi erantzun beharko diote:

“12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?”.

Erronka ez da nolanahikoa!

3.000 euro saritan

Aurten ere 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazle nagusiak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Prentsaurreko deialadia

Honen berri jasotzeko, zatoz prentsaurrekora otsailaren 7an, asteazkena, Aretxabaletara, Mondragon Unibertsitateko IKO campusera.

Eguna: OTSAILAK 7

Ordua: 11:30

Lekua: ARETXABALETA. Mondragon Unibertsitateko IKO campusa.