Asset Publisher

Euspot 2019. Euskarazko Spot Lehiaketa

First publication date: 24/01/2019

Euspot lehiaketako aurreko edizioetako parte hartzaile gisa, aurtengo edizioaren informazioa bidaltzen dizugu, zure interesekoa izango delakoan.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko banatzen dira Euspot sariak eta aurtengoa, jadanik, 8. edizioa izango da. “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa.

Informazio gehiago: 
https://euspot.eus/euspot-lehiaketaren-zortzigarren-edizioko-gaia-hau-izango-da-jarduera-fisikoaren-onurak-mugitu-eta-bizi/

 

Euspot 2019ko promo bideoa: 
https://www.youtube.com/watch?v=I5mvUSrrRQw

 

2.550 euro saritan 

Bost sari banatuko dira:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro
5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

 

Aurtengo gaia: “Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!”

Aurten, Euspot lehiaketak jarduera fisikoaren inguruan hausnarketa egin nahi du. Spotak nabarmendu beharko ditu jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak. Jarduera fisikoa esaten diogu energia kontsumitzen duen gorputzeko borondatezko mugimendu orori. Izan daiteke ariketa fisiko programatua (kirola esaten diogun hori: futbola, saskibaloia, tenisa…) edo gorputza mugiarazten duten jarduerak (jolasten garenean, garraio-modu aktiboetan, aisialdiko jardueretan…). Gizarte aktiboago bat sustatzea da helburua. Ez da ezinbestekoa gimnasio batera joatea edo lehia-kirola egitea aktibo izateko. Egunean zehar egiten ditugun jarduera fisikoekin onura berberak lor genitzake. Egunerokotasunean aktibo izateak osasun hobea izaten eta hobeto sentitzen laguntzen digu. Pertsona inaktiboak aktibo bihurtu nahi ditugu jarduera fisikoa areagotuz eta sedentarismoa baztertuz.

 

Lanak aurkezteko epea

Parte-hartzaileek maiatzaren 15era bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. 

 

Informazio gehiago: www.euspot.eus