Eusko Jaurlaritzak GJHekiko konpromisoa aitortu dio gure Fakultateari Euskadi Agenda 2030 Sarien lehen edizioan
First publication date: 26/02/2025

Imanol Pradales Lehendakaria izan da buru gaur eguerdian Euskadi Agenda 2030 Sarien lehen sari banaketan. Eusko Jaurlaritzak 60 erakunderen lana aintzatetsi du, beren jardueretan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) integratzeko hartutako konpromisoagatik. Lehendakaritzako Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030eko zuzendaritzak bultzatutako sari honen helburua da GJHak enpresa-kudeaketan integratzearen garrantzia sustatzea eta zabaltzea, funtsezko elementua baita erakundeen lehiakortasun iraunkorrerako eta konpromiso eraginkorrerako.
Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) pobrezia errotik kentzeko, planeta babesteko eta mundu osoko bizi-baldintzak hobetzeko deialdi globala dira. Euskadi Agenda 2030 Sarien helburua da edozein erakundek, bere sektorea edo tamaina edozein dela ere, gogoeta egin, diagnostikatu eta GJH horiekin eta 2030 Agendarekin duen lotura hobetzeko tresna gisa erabiltzea.
Gainera, honako premisa honetan oinarritzen da: Agenda 2030ekiko konpromisoa ez da mugatu behar erakunde bakoitzaren jarduerarekin loturarik ez duten ekintza isolatuetara, kudeaketaren eremu guztietan integrazio egituratua eskatzen du baizik.
Imanol Pradales lehendakariak aitortu egin ditu pertsonak erdigunean jartzen dituen "giza" lehiakortasun-eredu batekin konprometitutako enpresak eta erakundeak, eta nabarmendu du ez dela nahikoa "asmo handiko helburuak finkatzea. Beharrezkoa da ekintza-planak, adierazle argiak eta tresnak definitzea, egiten dugunaren eragina neurtzeko”. Hala, Pradalesek azpimarratu du iraunkortasuna erronka globala dela, baina baita erantzukizun indibidual eta partekatua ere, "non enpresa bakoitzak, erakunde bakoitzak eta pertsona bakoitzak zeregin bat dugun. Erantzukizun hori etorkizun hobea eraikitzen laguntzen duten ekintzetan oinarritzen da: kontziliazio erantzukidea, ordutegi-malgutasuna, enplegu inklusiboa, emakumearen lidergoa enpresa-eremuan, prestakuntza, osasun mentaleko programak edo deskarbonizazioa, adibidez".
Aintzatespenek bi helburu dituzte: batetik, GJHak ezartzen aurreratuenak diren erakundeak identifikatzea, haien jardunbide egokiak beste erakunde batzuentzat erreferentzia eta inspirazio izan daitezen; eta, bestetik, arlo horretan egindako ahalegina eta lortutako aurrerapen-maila publikoki balioestea.
Aintzatespen horiek lortzeko, erakundeek aurrerapen eta emaitza maila jakin bat erakutsi behar dute. Helburu horrekin, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta laguntza zerbitzua eskaintzen die behar duten erakundeei.
Hiru sari-kategoria
Online plataforman autoebaluazioa osatzen duten erakundeek Konpromisoa oinarrizko mailaren aintzatespena eskura dezakete. Hainbat arlotako 34 erakunderen konpromisoa aitortu du Eusko Jaurlaritzak.
Era berean, ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituztenek kanpoko kontrastea egiteko aukera dute, eta, horri esker, Bidean tarteko aintzatespena lor dezakete. Guztira, 16 erakundek jaso dute saria.
Azkenik, kanpo-kontrastearen atal jakin bat gainditzen duten erakundeek Aurreratua aintzatespena lortu dute. Kategoria horretan, Eusko Jaurlaritzak 10 erakunde saritzea erabaki du.
Erakunde aitortuak
Hauek dira Euskadi Agenda 2030 Sarien Aurreratua mailan saria lortu duten erakundeak:
A&B Laboratorios de Biotecnología, S.A.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea-Osakidetza / Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea-Osakidetza
Kanpezu Taldea
Bilboko Hornidurako Merkatu Nagusiak, S.A. - Mercabilbao
Iberdrola SA
Plastigaur SA
Salto Wecosystem
El Ave Maria Ikastetxea
Uvesco
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa
Bidean mailan, hauek dira aitortuak izan diren erakundeak:
Vicinay Sestao
Algeposa
Visesa (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA)
Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra
Preoca Servicios Medioherramientas SLU
Bellota Herramientas SA
Osi Barrualde - Galdakao Esi
Ormazabal Y Cía SLU
Agaleus
Ehu - Upv Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Un Etxea- Unescorentzako Euskal Herriko Elkartea
Elhuyar
Tecnalia
Mutualia
Aclima, Basque Environment Cluster
Fagor Taldea
Konpromiso mailan, erakunde hauek aintzatetsi dira:
Vivebiotech SL
Casa Eceiza S.L.
Comercial Hostelera Del Norte Equipamientos S.A.
Hospital San Juan de Dios Gipuzkoa Ospitalea
Ibarmia
Rail Line Components SLU
Electrónica Del Urumea S.L. - Euskabea
Ede Fundazioa
Eragintza Fundazioa
Bilbao Bizkaia museoak
Euskalit
Asle enpresa-elkartea
Basque Food Clusterra
AFV - Euskadiko Galdaketa eta Forja Klusterra
Euskal Herriko Itsas Foroa
AFM Cluster – Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Klusterra
Ejie S.A. (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea)
Tximist Fundazioa
Hazi Fundazioa
Bultz-Lan Consulting
KL Katealegaia
Argia Fundazioa
Energiaren Euskal Erakundea
Lauaxeta Ikastola
Spri-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia
Euskadiko Parke Teknologikoa
Aspace Bizkaia
Sareen Sarea
Aholkularitza akordea
Urkide Ikastetxea S. Koop.
Bizitegi
Eun
Ilunbe
Asociación de Industrias de Conocimiento y Tecnología - Gaia - Euskal Herriko Ezagutza eta Teknologia Elkartea